Historia Garaikidea: AEBko Independentzia eta Frantziako Iraultza

Historia2,55 KB

ESTATU BATUAK: NAZIO BATEN SORRERA

1. Ipar Amerikako koloniak, noren menpe zeuden?

Britainiar koroak hamahiru kolonia zituen. Britainiaren menpe zeuden koloniak.

2. Gizarte koloniala, zein taldek osatzen zuten?

Lur-jabe handi eta txikiak, hirietako langile libreak, merkatariak eta esklaboak.

3. Independentzia Gerra ekarri zuen egoera azaldu.

Kolonoek uste zuten ez zutela tratu justua jasotzen. Haiek metropoliari aberastasuna eta zergak ematen zizkioten, eta hark, ordea, ez zituen kontuan hartzen erabakiak hartzeko orduan. Zazpi Urteko Gerran kolonoek laguntza handia eman zioten Ingalaterrari, baina, irabazi ondoren, Ingalaterrak saritu beharrean, zergak handitu egin zizkien gerrako gastuak berdintzeko.

4. Zein herrik eman zioten laguntza Washingtoni?

Frantziak, Espainiak eta Holandak.

5. Nola deitzen da Estatu Batuen independentzia onartu zuen hitzarmena?

Versaillesko Hitzarmena.

6. 1787ko Konstituzioak, zein printzipio hartu zituen?

Berdintasun eta askatasun printzipioak.

IRAULTZA FRANTSESA: GAKOAK ETA KRISIA

1. Azaldu Frantziaren egoera XVIII. mendearen bigarren erdian.

Frantziak gizarte egitura istilutsua zeukan, ekonomia zabaltzen ari zen, eta Estatu monarkikoa krisian zegoen. Arau ekonomiko eta sozialek estamentu aberatsenak babesten zituzten, eta arau horien kontrako jarrera orokorra zegoen.

2. Zergatik sortu zen finantza krisia?

Diru-sarrerak baino gastu askoz gehiago zituen, eta zor handiekin zegoen. Konponbidea lortzeko berrikuntza fiskala egin behar zen, nobleziaren eta goi-kleroaren zerga-pribilegioak kendu edo murriztuz.

3. Zer dira Erreinuko Estatu Nagusiak?

Asanblada batzuk, non estamentuak elkartzen ziren erregearen proposamenak onartzeko.

4. Esan Estatu Nagusietara eramaten zituzten kexak eta arazorik handienak zein ziren.

Kexak:

  • Zergak ordaintzearen kontrakoak.
  • Hamarrenak eta gainerako zerga feudalak ez ordaintzekoak.

Arazo handienak:

Ea estamentu guztiek ordezkari kopuru bera zuten, eta ea bakoitzak bere aldetik batzartu, erabaki eta botoa emango zuen.

5. Nola sortzen da Biltzar Konstituziogile Nazionala?

Hiru estamentuetako ordezkariak elkartzen direnean.

6. Nork egin zuen Giza Eskubideen Adierazpena?

Asanbladak. Printzipio nagusiak: Askatasuna, gizakien arteko berdintasuna eta burujabetasun nazionala.

Deskargatu

PDF Word HTML