Historia Ekonomiko Globala: Mendebaldea eta Industria Iraultza

Historia5,84 KB

Historia Ekonomiko Mundiala: Sarrera Laburra

I. Mendebaldearen Aurrerapena

Munduan gero eta ezberdintasun gehiago sortu ziren. Hona hemen faktore funtsezkoenak:

  • Geografiak garrantzia du.
  • Kultura dugu faktore erabakigarria.
  • Kulturarekin loturik, alfabetizazioa eta oinarrizko ezagutza matematikoak beharrezko baldintzak dira arrakasta ekonomikorako.
  • Instituzio politiko eta legalak. Ekonomilari askok defendatzen dute arrakasta ekonomikoa jabetza eskubidea defendatzen duten legeetatik, zerga murriztuetatik eta gobernuaren kontrol minimotik datorrela.

Lehen Globalizazioa

Dibergentzia handia lehen globalizazioarekin hasten da.

Itsasontzien eragin handiena lur berriak deskubritzeko espedizioetan egon zen. Portugaldarren artean, 1498an, Vasco de Gama Koxintxinara heldu zen, eta itsasontzia piper beltzez bete zuen. 1492an, Kristobal Kolonek mendebalderanzko bide alternatiboa proposatu zuen, eta Bahametara iritsi zen.

Espainiar Inperioa aberatsagoa zen. 1521ean, Hernán Cortés-ek Inperio Azteka konkistatu zuen, eta 1532an, Pizarrok garaipena lortu zuen Inperio Inkarekin. Lortutako zilarra Habsburgoko armadei ordaintzeko erabili zen. Honek produktu asiatikoak erosteko dirua eman zien, eta inflazioa sortu zuen (“Prezioen Iraultza”). XVI. mendean, ipar europarren garapen inperiala xumea zen.

XVII. mendean, ipar-europarrak ekintza inperialistarako eskema garatzen hasi ziren, egitura nagusia India Orientalen Konpainiak izanik. Kapital handiko sozietate anonimoak ziren, eta armada propioak zituzten. Lehen Gerra Anglo-Holandarrak (1652-1654) abantaila komertzialak izan zituen arrazoi. Ingalaterrak New York hartu zuen 1664an, eta Georgia eta Maine-ko kostan koloniak ezarri zituen. Honekin, ekonomiak azkar hazi ziren tabako, arroz, gari eta haragi esportazioari esker.

1500. urtean, Italia eta Espainia ziren ekonomia aurreratuenak. Ingalaterra transformazio handienak pairatzen ari zen herrialdea zen. Europako gainerako lurraldeetan, transformazio txikiagoa gertatu zen. Espainiak eta Italiak apenas izan zituzten aldaketak.

Ekonomia Globalaren Arrakastaren Ondorioak

  1. Urbanizazio eta industria landatarraren hazkundeak eskulan eskaria handitu zuen, honek lan merkatu indartsua eta soldata altuagoak sorrarazi zituen.
  2. Elikagaien eta nekazal lanen eskariak gora egin zuen.
  3. Eskari urbano handiagoak iraultza energetikoa suposatu zuen.
  4. Soldata altuek alfabetizazio maila altua sorrarazi zuten. Langileek umeen eskolarizazioa ordaindu zezaketen.

II. Industria Iraultza

Industria Iraultzak hazkunde ekonomiko sostengatuaren garaiari hasiera eman zion. Industria Iraultzaren motorea aldaketa teknologikoa zen: makina sinpleen kantitate handi batek produktibitatea handitu zuen.

Konstituzio ingelesa liberal europar eta ekonomista modernoentzat eredua zen. Frantzian, Parlamentuaren gailentasunak kontrako eragina izan zuen. Frantzian nobleziak ez zituen zergak ordaintzen, baina Britainia Handiak lurren gaineko zerga sortu zuen. Estatu ingelesak frantsesaren bikoitza bildu zuen, errenta nazionalaren zati handiagoa gastatuz, gehienbat Armadari eta Ejertzitoari bideratua. Inperialismoak langileentzako onurak ekarri zituen.

Pertsonen jabetzaz baliatzeko Parlamentuak zeukan botereak ere mesede egin zion hazkundeari. Frantzian hau ez zen posiblea. Kultura herrikoiaren transformazioak aldaketa sozialak ekarri zituen.

Industria Iraultzaren Azalpena

Industria Iraultza Ingalaterran gertatzearen arrazoi nagusia prezio eta soldata egitura berezia da. Honi esker, teknologia aurreratuak asmatu eta erabili ziren. Soldata britainiarrak altuak ziren. XIX. mende hasieran, eskulana merkeagoa zen. Kapital eta energia gehiagorekin, langile britainiarrek produktibitatea handitu zuten, hazkunde ekonomikoaren giltza izanik.

Kotoiaren Industria

XVII. mendean, Txina eta India ziren kotoi industria handienak zituztenak. Hainbesteko arrakasta izan zuten, non Frantziak bere inportazioa debekatu zuen eta ingelesek barne kontsumoa murriztu zuten. Afrika Mendebaldean kotoi oihalak esklabuen truke ematen ziren.

Ehungintzaren mekanizaziorako asmakizun ugari sortu ziren: Spinning Jenny, Water Frame, etab. Samuel Crompton-ek (Spinning-mule) menderako ehungintza mekanikoaren oinarriak ezarri zituen.

Kotoi haria hiru etapatan fabrikatzen zen. Aurrerapen hauek lan orduak murriztu zituzten, eta aurrezten zen dirua eskulan garestiagoa ordaintzeko balio zuen.

Baina egoera mundiala aldatu zen, eta Industria Iraultza beste herrialde batzuetara hedatu zen. 1820an, kotoiaren makineria ezartzea kontinente osoan errentagarria zen, eta 1850. urtean, soldata baxuetako ekonomientzako ere. 1870ean, kotoi fabriken produkzioa Hirugarren Mundura lekualdatzen hasi zen.

Lurrun Makina

Lurrun makina Industria Iraultzako teknologia eraldatzaileena izan zen. 1675ean, Papin-ek lurrun motorearen prototipoa diseinatu zuen, eta Newcomen-ek lanak osatu zituen 1712an, motore bat sortuz.

1840an, motorea modifikatu zuten, energia beharra murriztuz. Orain, errentagarria zen edonon. Honek Industria Iraultza hedatzea ahalbidetu zuen.

Asmakizunen Jarraipena

Cartwright-ek ehungintza mekanikoa landu zuen. Bere lehen makina 1785ekoa zen, eta bertsio hobetua 1792koa. 1820an ehungintza mekanikoa eskuzkoa baino hobea zen. AEB lurrun makina fabriketan aplikatu zuen lehen sektorea izan zen.

Boulton eta Watt-ek Albioneko errotan inbertitu zuten 1784an, haien motoreak promozionatzeko.

Richard Trevithick-ek trenbide batentzako lehen lokomotora eraiki zuen. Lehen trenbidea Liverpool eta Manchester-en artean eraiki zen. Itsasontzietan ere lurrun makina aplikatu zen. Lehen lurrun itsasontziak frantsesak izan ziren. Onura hauek XIX. mendeko hazkunde ekonomiko jarraituaren arrazoi dira.

Deskargatu

PDF Word HTML