Haur Hezkuntzako Ingurunearen eta Zientziaren Didaktika

Psikologia eta soziologia21,53 KB

1. Gaiaren Hautaketa eta Oinarrizko Datuak

1. Gaia: - Gai 1 aukeratu - Oinarrizko datuak eman (argitaltxea, proiektuaren izenburua, maila eta bestelako ohar interesgarriak...) - Gaiak herritarrekin eta ingurune fisiko naturalarekin dituen loturak aipatu - Gaia aukeratzeko arrazoiak azaldu.

Haurren Iritziak

2. Umeen iritziak: - 4, 5, 6 urteko haur batekin aztertu interpretatzen dituen kontzeptuak edo zer jarrera dituen. Atalrak: - Liburua; zer dakit umeei buruz? - Metodoa; umeek egindako marrazkien bidez, gaiari buruz guk erakutsitako argazkien bidez, argazki edo irudiekin egindako mapa kontzeptuala, galderak erabiliz (. Identifikatzeko galderak: izaki bizidunak dira? bizirik dago?. Argudiatzeko galderak: zergatik?, zein da bizirik izatearen arrazoia?. Definitzeko galderak: zer da bizitza?) - Emaitzak - Ondorioak - Eranskinak.

Materialen Azterketa Kritikoa

3. Ohiko materialen azterketa kritikoa: - Inguruna: - Fitxetan agertzen dena umeek ezagutzen dut? - Umeen espazio hurbilak (etxea, parkea, kalea...) agertzen dira ala ez? - Egunerokoa da? - Elementuak (pertsonak, landareak eta objektuak, fenomeno naturalak, landareak eta animaliak) ingurune zati batean kokatuta daude? - Ingurunearen gertaerarik agertzen da? Zein? - Ingurunearen baldintzak agertzen dira? (tenperatura, koloreak, zarata, zikintasuna...) Zeintzuk? - Gaiarekin batera ingurugiroaren arazoak planteatzen dira? - Balio hezitzailea eta helburuak: - Zein balio hezitzaile dauka natur ingurunearen curriculumaren arabera? - Zertarako balio du zientziaren ikuspuntutik? - Natur inguruna eta zientziatik aparte ba al du bestelako balio hezitzailearik? - Zein helburu lantzen dira moeyen arabera? - Errealitatera hurbiltzeko balio du? - Osagaiak identifikatzeko balio du? Eta horien ezaugarriak? - Kausa eta efektua bereizteko balio du? Eta harremanak aztertzeko? - Ingurunearen interesa pizteko balio du? - Ingurune ezagutzatik aparte atal zientifikoa lantzeko balio du? - Ingurugiro heziketaren helbururik lantzeko balio du? Zein?

Edukiak: - Zer lantzen da? - Zein ideiak eta ohiturak aurkezten dira? - Kontzeptuak topikoz bilduta daude? Zeintzuk? - Marrazkian islatzen den azalpena ondo dago ikuspuntu zientifikotik? - Zein prozedura zientifiko lantzen da? - Fitxa egokia da bakarka lantzeko? - Fitxa da motorra ikasketa 1 burutzeko? - Datuak hartzeko tresnarik ba al dago? - Egindakoa azaltzeko jarduerarik ba al dago?

Ondorioak eta Proposamenak

4. Ondorioa: Indarrak - Ahuleziak

5. Hobetzeko proposamenak: Liburuan agertzen dena hobetzeko beste proposamen bat egin.

6. Lanaren balorazioa: Zer ikasi duzu lan honi esker?

Haurra eta Bere Inguruna

Haurra eta bere inguruna: - Zer ulertzen da haur hezkuntzan ingurune hitza entzutean? Inguruna eta natura ulertzen laguntzen duena: espazioa-natura-izaki bizidunak-animaliak-alderdi sozialak-urtaroak-eguraldia-gertaerak.

Haur txikien ingurunez hitz egitean, ondokoak kontuan hartu beharko ditugu: - Espazio hurbilak (etxea, parkea, kalea...) - Elementuak (pertsonak, landareak eta objektuak, fenomeno naturalak, landareak eta animaliak) - Elementu horien arteko erlazioak (afektua, beldurra, kutsadura...) - Baldintzak: tenperatura, koloreak, zarata, zikintasuna... - Gertaerak: jostailu 1 haustea, animalia baten jaiotza...

Inguruna zentzu dinamiko batean hartu beharko dugu: aldatu eta transformatu.

Ingurunean Aztertzekoak

Ingurunean aztertzen: - Zein espazio azaltzen da? - Zeintzuk dira espazio honek barne hartzen dituen elementuak? - Erlazioarik lantzen edo agertzen dira? - Gertaerarik? - Inguruna zentzu dinamiko batean agertzen da? - Azter ezazu ingurugiro hezkuntzarako interesa tbilis-helburuak kontuan hartuz.

Tbilis-helburuak

Tbilis-helburuak: - Kontzientzia: norberarekin erlazionatutako ingurugiro arazoen kontzientzia hartzen joatea (zikinkeria, zarata...) - Ezagutza: inguru hurbileko eta haurraren bizitzarako esanguratsuak diren elementuen ezagutza zabaltzea - Jarrerak: ingurugiro aldeko jarrerak eta balioen eraikuntza hastea (gutxi kontsumitzaileak) - Gaitasunak: informazioa biltzeko prozedurak, praktikak eta esperientziak burutzea (zaborrak sailkatzea) - Partaidetza: haurraren ingurunezkoko arazoaren ebazpenean parte hartzeko gaitasuna garatzea.

Haurtzaroko Ingurune Heziketarako Materialak

Haurtzaroko ingurune heziketarako materialak: - Gure herria - Baliabide materialak - Project descollta 3/6 - Activitats amb el medi ambient, dixays - L'entorn - Ingurugiro heziketarako proiektua: Kastortxoren abenturak, bideoak eta gida didaktikoak.

Garapen Kognitiboa eta Haurren Pentsamendua

Fikziozkoa: - Irudimenaren garrantzia - Errealitatea fikzioarekin nahasten dute - Fikzioa antzemateko da umeen marrazkietan; lehen zikloan irudimena oso garrantzitsua da, gero irudiak errealagoak dira.

Subjektibismoa: - Bere esperientziak - Bere ideiak - Bere ikuspuntuak - Ezagutza objektiboagoa - Beste iritzi batzuk - Informazioa - Argudiatu.

Antropomorfismoa: - Gizakien ezaugarriak (ezaugarriak, nahiak...) islatzea. "Elefanteari ura gustatzen zaio". Kontuz ibili: "Goizean eguzkia saltatzen da", "Ilargia oso jatorra da".

Animismoa: - Izaki bizi gabekoei bizitza ematea: "Automobila izaki biziduna da, mugitzen delako".

Azalzkotasuna: - Propietate pertzeptiboetan oinarrituta - Objektuak beraien kualitateekin lotzen dituzte, eta ez dakiten objektuei haien ezaugarriak kontatzen dizkiete - Pertzepzio sinkretikoa daukate, batzuetan ez duten bereizten errealitatea eta itxura - Bizidunak eta bizigabeak - Bizitza - Aldaketak urtarokoak - Bi edalontzi ezberdinetan ur kantitate bera isurtzen dugunean, umeek edalontzi estuenean ur gehiago dagoela esango digute.

Kausa gabekoa: - Gertaera baten aurrean zergati kausala topatzeko zailtasuna - Kausalitaterik gabeko kausalitate pertzeptiboa - Kausalitate antropomorfikoa.

Autokontzeptuak Ateratzeko Metodoak

Autokontzeptuak ateratzeko 4 metodo: - Marrazkia - Argazkiekin galderak - Elkarrizketa (informazioa ateratzeko gidoia: . Zer edari hartzen da etxean gosarian? . Nola prestatzen dira? . Zer edariri botatzen diozue azukrea? . Zein da esnearen kolorea? . Eta kakaoarekin?) - Mapa kontzeptualak beraien sortzea: . Galdera 1 egin, non dago ura? . Materiala banatu, irudia, marrazki eta argazkiak edo bestelako materialak (zapiak, paperak...) . Umeek argazki edo objektuen artean aukeratuko dituzte erantzunak . Zuzenak ala okerrak izan arren, guztiak dira baliagarriak jarduerak prestatzeko.

Ingurunearen Balio Hezitzailea

Ingurunearen balio hezitzailea: Zertarako balio du natur ingurunearen jakintzak haur hezkuntzan? - Mundua ezagutzeko eta errespetatzeko - Inguruneari gozatzeko eta dibertitzeko - Gizakiaren inguruna kontrolatzeko - Gure kulturaren atal garrantzitsuetako bat delako - Zientzia metodologiaren lana gureganatzeko - Errealitatearen gertaeriez gure buruari galdetzeko - Norberaren mugak onartzeko - Erabakiak hartzeko - Errealitatera hurbiltzeko - Jakin-mina bultzatzeko

Helburu Nagusiak Moyenen Ustetan

Helburu nagusiak Moyenen ustetan: - Ingurunearen ezagutza: Zientziak errealitatera hurbiltzeko balio duela uste du. - Inguru hurbileko bizitza antzemateko - Inguruko osagaiak bereiztea eta haien ezaugarriak ezagutzea - Inguruko izaki bizidunen eta bizigabeen arteko harremanak antzematea - Kausa eta efektuak bereiztea.

- Atal zientifikoa: Zientzian lan egiteko joera piztea: - Jakin-mina bultzatzea - Objektuak manipulatzea - Praktikak gauzatzea - Galderak sortzea - Hipotesiak egitea - Esperimentuak planifikatzea - Datuak hartzea eta ondorioak ateratzea - Kontzeptuak, sailkapenak egitea - Autonomia bultzatzea - Komunikatzeko gaitasunean lantzea - Besteen iritziak kontuan hartzeko gai izatea.

Zientziaren Balio Hezitzailea

Zientziaren balio hezitzailea: - Pentsamendu zientifikoa irakatsi nahi diegu umei balio hezitzaile interesgarriak dauzkalako. Zeintzuk dira? - Pentsamendu zientifikoaren esker mundua beste ikuspuntutik begiratuko dugu. Nolako begirada?:

- Dudaz betetako begirada: - Zientzian zalantzak behar-beharrezkoak dira ezagupena lortzeko - Erruak, akatsak sor daitezke pentsamenduan, gogoan eta pertzepzioan - Jakin behar dugu huts egin dezakegula - Taldeko lana egitea hobe da; zientzialariak oker daudela uste dut, taldetan lan egitea nahiago du, bere lana bestek kritika dezaten.

- Sakonezko begirada: - Zientziak laguntzen digu mundua sakontasun handiagoz begiratzen; objektuei izendatzen, galderak egiten... - Zientziak mundua ordenatzeko balio du; objektuak desberdintzeko, erregulartasunak ezagutzeko... - Zientziari esker, errealitatea, lengoaia eta pentsamenduaren arteko loturak egin ditzakegu.

Edukiak eta Metodologia Zientifikoa

Edukiak: - Kontzeptuak: + Elementuak: - Pertsonak - Landareak - Animaliak: ingurune hurbilekoak - Objektuak eta materialak: . Metala, zura, plastikoa, kartoia, kristalak . Guraizak, errulok, arkatzak... + Elementuen ezaugarriak: - Morfologikoak: - Ezaugarri fisikoak: . Animalia eta landareen forma orokorra, kolorea, usaina, tamaina, azala . Objektuen propietateak (tamaina, kolorea, tenperatura, materialaren auskortasuna, gogortasuna, iragazkortasuna, malgutasuna...) . Fenomeno atmosferikoen agertzeko modu eta forma desberdinak (zaparrada, zirimiria, haize boladak, zerua osoa edo zati bat estalita, argi askorekin, zarata askorekin...) - Egiturazkoak: . Animalien atalak; burua, gorputza, hankak . Landarearen atalak; adarrak, enborra, sustraiak . Animalien zati nabarmenak; hankak (kopurua, artikulatua...), maskorra, eraztunak, lumak, ilajea.

- Fisiologikoak edo funtzionalak: - Izaki bizidunen funtzioak; lokomozioa (hegan eginez, igeri eginez, saltoka...), elikadura (aragia, fruta, landareak...), ugalketa (arrautzen bidez, umaldien bidez...), komunikazioa (animalien hotsak) - Bizilekua; bizileku motak eta baldintzak - Fenomeno atmosferikoen funtzioak; eguzkiak beroitu, ilargiak argitu, euriak uztatu... - Objektuen erabilpenak.

+ Elementuen arteko erlazioak: - Fenomeno atmosferikoen, paisaiaren eta izaki bizidunen arteko erlazioak (belarrak euria, landareak eguzkia, arropak eguzkia) - Animalia, landare eta pertsonen arteko harremanak (elikadura, konpainia) - Pertsonen zeregina ingurune naturalean (aldaketak, kontserbazioa...).

+ Arriskuak: - Objektuen arriskuak eta segurtasun neurriak (lekuak, manipulazioak) - Bizidunen arriskuak eta segurtasun neurriak (gaixotasunak, garbitasun eskasak eragindakoak; txantxarrak, agindako mina) (animalia batzuetakik urrun egon behar dugu) - Fenomenoen arriskuak (suak erre, euripean egoteak hotzeria harrapatu).

- Prozedurak: - Informazioa lortzeko (praktika, esperimentazioa...) - Informazioa barneratzeko (erlazioa, asoziazioa...) - Informazioa adierazteko (grafikoa, ahozkoa...).

- Praktika: Gizakiari dagokion ezaugarri 1 da. Gure organismoaren dinamismo guztia funtzionarazten du eta praktikatik abiatuz sortzen dira pentsamendua eta oinarrizkoenak diren jarduera eta jarrera mekanismoak. Haurrak egiten duen praktika maila desberdina izan daiteke: + Naturala: berezkkoa, espontaneoa, haurrak konturatu gabe + Sistematikoa: errealitatera hurbiltzeko modua zuzena, zaharrekoa eta longitudinala.

- Esperimentazioa: Gizakiek jakiteko, ezagutzeko, dugun premiatik abiatzen da. Esperimentazioa prozesu bat da. Esperimentatzen, praktika hutsa baino harago doan prozesu batean sartzen gara. Egoera problematiko jakin batzuk planteatzen, ondoko alderdietako batzuk aintzat hartzen saiatuko gara: - Arazoen planteamendua; landu beharreko arazoa aurkeztuko dugu, egoera problematiko bat planteatuz. Egoera ez du beti hezitzaileak planteatu behar, batzuetan haurrak planteatuko du. - Ebazpen ekarpena (hipotesiak): haurra arazoa ebazteko moduari buruzko hipotesiak formulatzera bultzatu behar داریم. Haurren proposamenak dual jaso eta bideratu beharko ditu. - Esperientziaren plangintza: lanetarako plan bat prestatzen saiatuko gara: hitzez adieraziz, jarraitu beharko ditugun urratsak eta horretarako beharko ditugun material eta tresnak aurreikusiko ditugu. - Esperientziaren burutzapena: esperientzia erabakitako prozesuari jarraituz burutuko dugu. - Emaitzen egiaztapena: emaitzak gure asierako hipotesietan aurreikusitakoak diren ala ez. - Ondorioak ateratzea: atera ditugun ondorioak ezarriko ditugu.

- Asoziazioa: Prozesu bat da, honen bidez nozioak eta kontzeptuak lotzen ditugu. Asoziazioan 2 sailkapen bereiz daitezke informazioa barneratzeko: + Zuzena: haurrak bere inguruneko elementu desberdinak konexatzera eta horien artean asoziazio loturak ezartzera bultzaditzakegu; landare haziekin eta fruten artean... Espazioak ere konexatu ditzakegu, urratsen, soken... bidez neurtuz. Asoziazioa eskatzen duen beste jarduera bat elementuen antolaketa da; arriak ordena ditzakegu, bere pisu, tamainaren... arabera. Sailkapen batzuk ere planteatuz asoziazio prozesuaren garapena landu dezakegu; jantziak, erabiltzen ditugun urtaro desberdini dagokienean, elikagaiak... + Zaharrekoa: praktika zuzenerako ezarritako irizpide berberari jarraituz (irudiak, argazkiak, laminak...) zerbitzuzko asoziazio prozesuak eragin ditzakegu, elementu horien artean berdintasun erlazioak, antzekotasun erlazioak... ezarriz. Era berean, istorio ilustratu baten binetak ordena ditzakegu, egin dugun ibilbide batekoak... Jarduera horiekin prozesuaren asimilazioa bultzatuko dugu eta ondorioz, luzerako asoziazioa.

- Adierazpena: Praktikaren, esperimentazioaren eta asoziazioaren bidez barneratu ditugun nozio eta ezagutzak komunikatzeko erabiltzen dugun baliabidea da. Adierazpenaren bidez gizakiak ditugun komunikazio ahalmen guztiak martxan jarri ditugun. Ahozkoa, plastikoa eta grafikoa izan daiteke.

- Jarrerak: Jarrerari buruz hitz egitean, pertsona, izaki, objektu eta egoera jakin batzuen aurrean gure jarreraren bidez egiten dugun adierazpenaz hitz egiten dugu:

- Norberaren jarduerekin erlazionatutako jarrerak: . Bere jakin-mina . Bere ekimenaren arian-arian garapena . Taldekoek edo ikaskideek transmititzen dizkieten informazioak entzuteko duten gaitasuna . Proponatzen zaizkien praktika, esperimentazio, asoziazio eta adierazpen moduekin erlazionatutako jardueretan partaidetza aktiboa izatea . Nork bere gain hartutako betebeharrak betetzeko erantzukizun gero eta handiagoa izatea.

- Eskolako beste ikaskide batzuekin erlazionatutako jarrerak: . Sexuari, arrazari, gaitasunari arteko desberdintasunak . Ikaskideekin solidarioak izatea . Bere praktikak eta esperimentazioak haiekin lantzeko gai izatea . Behar dutenean aiei laguntza eskatzeko gai izatea . Hitzez egiteko bere txanda itxaronik . Eskolak ezarritako arauak kontuan hartuz jokatzea . Sentsazio jakin batzuk eragiten dizkieten emozioak erakustea . Bere iritziak adieraztea eta besteenak errespetatzea.

- Natur inguruneko eta gizarte eta kultur inguruneko elementuekin erlazionatutako jarrerak: . Bere ingurune elementuak errespetatzeko gai izatea . Gure gizartean dauden sexuari, kulturari, arrazari... dagozkien desberdintasunak onartzeko gai izatea . Gure gizarteak dituen arrisku batzuen aurrean neurriak hartzeko gai izatea . Giza taldeetan ezarritako oinarrizko arauak errespetatzea.

- Haurrengan jarrerak sustatzen errazten duten baldintzak: Jarrera horietan guztiok parte hartu dugula konturatuko da haurra, besteok bera errespetatzen dugun bezala berak ere ikaskideak errespetatu behar dituela ulertuko du.

Kamii eta Piaget Teoriak

Kamii: Kamiren lanaren garrantzitsuena: - Materialaren gainetik haurrak ekintza bereziak egitea - Bere asmoa ez da haurrak hezkuntza zientifikoa barneratzea baizik eta, objektuei buruz ezaguera garatzea, mundu fisikoa, eta garatzeko baita bere ezaguera osoa.

- Helburuak: Helburuak zehazten ditu aspektu sozio-emozionala zein kognitiboa kontutan harturik: - Haurra gero eta autonomoagoa izatea lortzea - Besteen sentimenduak eta eskubideak errespetatzea eta kooperatzen hasteko - Aktiboa izatea eta jakin-mina piztea berari arreta ditzan dion horretan, bere buruan konfiantza izatea eta pentsatzen duena konbentzimenduz adieraztea.

Helburu kognitiboak ondoko helburuetara zuzentzen dira: - Haur bakoitzak ideia, arazo eta galderak iradokitzea - Helburuak eta gertaera erlazionatzea - Berdintasun eta desberdintasunetan finkatzea.

- Materiala: Kamii-k esploraziorako material hobeagoak daudela dio. Adibidez: urak haurrarrengan momentu luzeagoz erakartzen dio, ekitaldi asko egiten uzten baitu, aldiz, lupa batek, jarduera bakarra egiten uzten du, eta horrek haurrarrengan desinteresa sortzen da. Material hauek, egokiak diren ala ez jakiteko helburuekin lotuta doaz.

- Haurraren jarduerak: Kamii-k 3 motatako aukerak eskaintzen ditu objektuen gainean egiteko: - Objektuen inguruko desplazamenduen gainean; bota, jaurti, bultzatu, mugitu... - Objektuen transformazioan eragiten dutenak; ura eta xaboia nahastu burbuluak sortzeko, substantziak batu kristalak lortzeko, disoluzioak prestatu - Erdiko jarduerak: luparen bitartez begiratu, imanekin jolastu, flotatu edo urperatu objektuak, itzalak sortu, substantziak irazi, soinua exploratu.

- Helburuen sekuentzia: Haurrek ekintzen bidez eta hitzez adieraztea.

- Justifikazio psikopedagogikoa: Irakaskuntza bat eman ahal izateko, bi ekintza eman behar dira: ezaugarri endogenoak (hau ezin da kanpotik manipulatua izan baina eragin dezake). Bestea, ezaugarri exogenoak, estimulu desberdin askok eragiten dut (fisikoa, soziala eta kulturalak).

Kamiloff-Smith-en Teoriak eta Teoria Psikopedagogikoak

Kamiloff-Smith-en teoriak: Akzio sekuentzien eta akzio teorien arteko interakzioak analizatzen ditu ondoren azalduko dudan artikuluan: artikulu honetan, 4/7 urteko haurrek ondoko zeregina konpondu behar dutu: egurrezko euskarri estu batren gainean luzera desberdineko bloke errektangular batzuk orekatzea lortu behar dute, gainera batzuek bere barnean pisu bat dauzkate, haurrek ikusi ezin dutena. Orekatzeko beharrekoa da euskarriaren gainean lekualdatzea, grabitate zentroa aurkitzea, bere zentroarekin ez baita bat etortzen. Ekintza honekin bere barneko ekintzak antzeman daitezke.

Adibidez: U kurba: - 4/6 urtekoek ondo konpontzen duten bloke normalan eta trukatuen arteko oreka - 4/6-7/6 urtekoek akzio teoriak sortzen dituzte, beraien ustetan oreka zentro geometrikoan dago baina, nahiz eta trukatutako blokeak hau deuseztatu, beraien horretan jarraitzen duten. Horrela hau ez dute orainbesteko arrakasta izaten - 7 urtetik gora bloke guztiak orekatzeko gai dira.

Esperientzia batzuek prozesu honetan erakusten dute, haurrek blokeekin beraien ekintzak 2 eratara egiten dituztela: - Arrakasta/xrota erlazioan - Ziurtapena.

Akzio sekuentziak agerian uzten du haurra ez dela bakarrik interesatzen arrakasta ematen duten ekintzekin. Haurrak nagusi egiten direnko aurrerapenak: - Erregulartasunak beti ez du eragiten haurraren jarreran - Haurraren lia kontzeptual orokorrean ematen diren aldaketak - Lehenengo informazioa propiozptiboaren integrazioa akzio teorian.

Kamiloff-ek (1988) esaten duen bezala, haurra teoria eraikitzailea dela, eta beraien bitartez munduaren funtzionamendua aurkitzen duela. Haurrak beraien ezagueraren bidez zuzenduta dauden bitartean, nagusiak, teoriaren bidez daude.

Hezitzaileen Ekimena eta Ikasleen Elkarrekintza

- Hezitzaileen ekimena beraien ikasleen elkarrekintza bultzatzeko: Pertsonen arteko elkarrekintzak zailak dira definitzeko eta baita aztertzeko ere. Elkarrekintza bultzatzeko ondoko ekimenak the proposatzen tzen dituzte, horretarako Vygotsky-ren garapenean zentratzen dira. Hezitzailearen elementu hauek, elkarrekintza positiboa bultzatzen dute ikaskuntza bultzatzeko, ondoko hauek dira: - Arazo bat planteatzea eta irtenbide akzioak itxaron - Haurrak ondorioa nola interpretatzen dituzten ondorioak atera bere akzioak irakurriz - Akzio desberdinak desberdindu - Sekuentzia konkretu batean akzioak ulertzen ahalegindu - Teoria akzioak hitzen bidezko deskribapenean itzuli - Hitzen teoriak eta teoria akzioak bat datozen konprobatu - Haurrari lagundu hitzen teoriatik jarraitu dadin.

- Justifikazio psikopedagogikoa: Haur hezkuntzan, hezitzaileak erabakitzeko zailtasunak izaten ditu, haurrak esaten duenaren interpretazioa egiten du, baina batzuetan ez daki zer egitera datorren. Erabaki honekin ez dugu esan nahi haurraren jarrera baloratuko dugunik, baizik eta berearen asmoa. Berriz ere hau pedagogikoki justifikatzen da irakasleak ezin duelako hezkuntza programarik antolatu.

}

Deskargatu

PDF Word HTML