Harrera Estetikoa: Teoria Literarioaren Gakoak

Hizkuntza eta literatura4,64 KB

Harrera Estetikoa: Sarrera eta Oinarriak

Harrera estetikoa testu literarioen aurrean irakurleak duen erantzuna aztertzen duen teoria literario bat da. Irakurleak testua nola hartzen duen arduratzen da. Teoriko nagusia H. R. Jauss dugu, eta Iserrekin batera, 60ko hamarkadaren amaieran hasi zen idazten. 80ko hamarkadara arte eragin handia izan zuen Europako hainbat eremutan.

60ko hamarkadaren amaieran paradigma aldaketa gertatu zen: idazlanetik irakurlearengana igaro zen fokua.

Oinarri Filosofikoak eta Paradigma Aldaketa

Ez zegoen egituraren interesik, baizik eta produkzioaren eta sorkuntza prozesua zen garrantzitsuena. Gainera, testuaren eta irakurlearen arteko harremanaren azterketek garrantzia hartu zuten. Oinarri filosofiko gisa, Husserl, Heidegger eta Gadamer nabarmentzen dira.

Bestetik, harrera estetikoaren oinarria fenomenologia da, korronte filosofiko bat, alegia. Husserlen fenomenologiak azterketa deskriptibo subjektiboak egiten ditu, eta esperientzia materialaren bitartez arazoak konpontzea eta gauzetara zuzentzea du helburu, gauzak berak oso garrantzitsuak direlakoan.

Konstanzeko Eskola eta Iserren Ekarpena

Harrera estetikoa eta irakurketa prozesu kognitiboa Konstanzeko Eskolan garatu ziren.

1968. urtean, Iserrek Testuen Egitura Apelatiboa lanean, fenomenologian oinarrituta irakurlearen teoria bat garatu zuen, Ingardenen eraginean oinarrituta.

Jaussen Funtsezko Aspektuak

Harrera estetikoaren funtsezko hiru aspektuak hauek dira (Jaussek emandako diskurtsoan):

  • Testuaren eta obraren arteko erlazioa.
  • Igarikimen Horizontea.
  • Literaturak duen funtzio soziala.

Teoria honek irakurle historikoaren ildoa jarraitzen du. Era berean, Jaussek irakurlearen ikuspegitik eraikitzen du literaturaren historia, eta testuen interpretazio inmanentearen aurka dago. Esan beharra dago literatura interpretatzea ez zela beharrezkoa, baizik eta irakurle historikoa zela ezinbestekoa.

Igarikimen Horizontea

Igarikimen Horizontea Jaussen teoria bat da. Irakurleak, kasu honetan, testuaren aurrean aurreiritzi batzuk ditu, eta iritzi horiek irakurlearen testuinguru soziokulturalaren araberakoak dira. Teoria honek irakurleak bere igarikimen horizontea izango duela esaten du, horizonte horiek homogeneoak izan ez arren. Bestetik, literatura lanek ezin dute esanahi bakarra izan, eta Jaussen ustez testu batek berregite ugari izan ditzake.

Igarikimen Horizonte Motak

Beraz, Jaussek bi igarikimen horizonte planteatu zituen:

  • Intraliterarioa (efektua): testuak irakurlearengan eratzen duen efektua.
  • Extraliterarioa (harrera): baldintza soziokulturalen araberako irakurlearen aurreiritziak dira.

Horizonte Fusioa

Horizonte Fusioa irakurlearen eta testuaren igarikimenak nahasten direnean gertatzen da. Bi joera gerta daitezke:

  • Distantzia: ez-asetzea, zapuztea, hau da, testua baliagarria ez dela pentsatzea.
  • Identifikazioa: igarikimenak gainditzean horizontea zabalduko da berritasunari lekua egiteko.

Distantzia Estetikoa

Distantzia Estetikoa irakurlearen igarikimenen eta testuan agertzen direnen arteko aldea da, bien arteko tentsioa, alegia. Bi horizonteak elkartzean, testua ulertzeko aukera izatera iritsiko gara.

  • Ulermena neurtzeko, galdera-erantzunen arteko dialektika erabiliko da.
  • Interpretatzaileak hautematen ditu testuaren galderak.

Efektua

Efektua testuak irakurlearengan eragiten duen inpresioa da.

Irakurketa Prozesu Kognitiboa

Irakurketaren esperientzia ez da hutsetik hasten, eta hau kontuan hartuta, Iserrek bi ildo planteatu zituen (desautomatizazioaren teoriatik abiatuta). Batetik, Pragako estrukturalismotik hainbat ideia atera zituen, Mukarovskiren ideiak zirenak, eta beste alde batetik, Gadamerren literatura soziolinguistikotik.

Mukarovskik zein Gadamerrek aitzindariak dira eta ekarpen handia egin zutela aipatu beharra dago. Mukarovskik literatura eta historia uztartzea beharrezkoa zela zioen. Horregatik, arau estetiko eta sozialek esanahi zehatz bat izango dute testuaren esanahiaren egituran.

Formalistek zein estrukturalistek faktore historikoak baztertu zituzten, baina Mukarovskik, aldiz, kontuan hartzen ditu, eta horren bereizketa bat egiten du:

  • Artefaktua: idazlana artefaktu gisa aipatzea.
  • Objektu Estetikoa: artefaktua objektu estetiko bihur daiteke, interpretazioaren arabera. Hau da, aldaketa sozial eta kulturalen arabera gertatuko dira harrera estilistikoen aldaketak.

Deskargatu

PDF Word HTML