Hamarkada Moderatua (1843-1853): Narváez eta Erreformak

Historia3,69 KB

Hamarkada Moderatua (1843-1853)

Narváezen Agintea eta Erabaki Nagusiak

  • Alderdi politikoak: Demokrata, Progresista, Batasun Liberala, Moderatua eta Karlista.
  • Agintea: Narváezek aginte osoa kontrolatu zuen eta ia diktadorea zen.

Aldi honetako erabaki garrantzitsuenak:

  • Tronuan egonkortasuna lortzeko, Isabel II.a erregina egin zuten 13 urterekin.
  • 1845eko Konstituzio Moderatua aldarrikatu zuten. Honek subiranotasun bikoitza edo konpartitua, bi ganbera (behe-ganbera eta goi-ganbera edo Senatua), norbanako askatasunen murrizketa eta erlijio katolikoaren ofizialtasuna ezartzen zituen.
  • Guardia Zibilaren sorrera (1844). Gehienbat landa-eremua zaintzen zuen, eta herritarren protestak oso gogor zapaltzen zituen.
  • Udalen Legea (1845). Zentralismo zorrotza ezarri zen: udalak aginte zentralaren menpe geratu ziren. Helburua udal garrantzitsuenak kontrolatzea eta alkateak Madriletik izendatzea zen. Udalek eta kontzejuek autonomia gehiena galdu zuten. Lege honek protesta asko sorrarazi zituen.
  • Zergen erreforma (1845). Alejandro Mon izan zen sistema fiskal berriaren antolatzailea. Lurralde osoan zerga berdinak kobratzen ziren:
    • Ondasunen gaineko kontribuzioak.
    • Estatuaren monopolioen gaineko zergak (seiluak, tabakoa, loteriak...).
    • Batez ere kontsumoen gaineko zergak (herrietan sartu eta saltzen ziren oinarrizko kontsumoko produktuen gainekoak).
    Sistema fiskal honek 1900. urtera arte iraun zuen. Dirua biltzea lortu zen, baina iruzur fiskala nahiko zabalduta zegoen.
  • 1846ko hauteskunde-legean hautesle-kopurua gutxitu egin zen. Botoa emateko eskubidea 97.000 gizonezkok zeukaten (1.000 errealeko kontribuzioa ordaintzen zutenek).
  • II. Karlistaldia (1846-1849). Batez ere Aragoin eta Katalunian gertatu zen.
  • Zigor Kodea (1848) eta Kode Zibila (1850).
  • Elizarekin Konkordatua (1851) sinatu zen:
    • Elizak desamortizazioak eta Isabel II.aren tronua onartu zituen.
    • Estatuak, ordainetan, kleroa ordainduko zuen, laguntza ekonomiko handiak, irakaskuntzaren kontrola eta eleberriak zentsuratzeko eskubidea eman zizkion Elizari.
  • Eskola Nazionala sortu zen. Gobernuak maisuak izendatzen zituen, eta udalek soldata ordaindu eta lokalak hornitu. Lehen mailako hezkuntza programak ere garai honetan hasi ziren.
  • Ustelkeria kasu larriak gertatu ziren.

Vicalvarada eta Manzanaresko Adierazpena (1854)

  • Moderatuen aurkako oposizioa hazten joan zen. Senatuak ere bere kexak adierazi zizkion gobernuari, eta honen erantzuna senatariak kargutik botatzea izan zen (kontuan izan, senatari kargua biziartekoa zela).
  • Hainbat militar moderatuk, O'Donnell tarteko, pronuntziamendu bat egin zuten Vicalvaron ekainean.
  • Pronuntziamenduak arrakasta izateko, aurrerakoien laguntza ere behar zuten, eta Cánovasek Manzanaresko Adierazpena egin zuen. Bertan aurrerakoien errebindikazio batzuk jasotzen ziren:
    • Hauteskunde eta inprenta legeak hobetu.
    • Zergak jaitsi.
    • Administrazioa deszentralizatu.
    • Gorteetarako deialdi berria egin.
    • Milizia Nazionala birsortu.
  • Azkenean, mugimendu honen hedapena zela-eta, Isabel II.ak boterea aurrerakoiei eskaini zien eta Espartero izendatu zuen gobernuburu.

Deskargatu

PDF Word HTML