Greziako Arkitektura
Greziarren iritziz, bat datoz edertasuna eta ordena, harmonia, oreka eta aldeen artek proportzioa gidatzen dituzten kontzeptuak.
Greziarrek bi material besterik ez zituzten erabiltzen eraikuntzan: harria eta marmola.
Arkitektura greziarrak arkitrabe- estalki sistema erabiltzen zuen, beraz, garrantzi handia hartu zuen zutabeak euskarri giza.
Eraikin garrantzitsuena tenplua da. Tenplu hauek estilobato (harmaila ) baten gainean eraikitzen dute
Arkitektura formetan edertasun eta ordena horiek lortu ahal izateko, hiru arkitektura-ordena bideratu zituzten greziarrek, eta ez ziren orden bakoitzaren araberako jarraibidetik atera.
Ordena doriarra
Greziako penintsulan sortua, lehendabizi zurez eraikitzen zituzten eta gero harriz.
Ezaugarri nagusiak:
- Zutabeek ez dute oinarririk eta haien enborrak ildodunak dira ( ertz biziko ildoak izan ere).
- Bi osagai nagusi ditu kapitel doriarrak: ekinoa eta abakoa.
- Entablamenduan hiru elementu nagusi agertzen dira: arkitrabe laua; frisoa, triglifoak eta metopak ( askotan eskulturekin dekoratuta) albizka azalduko dituena eta erlaitza, fatxadetan frontoia eratuko zuena.
Ordena Joniarra
Asia Txikian sortu zen eta laster zabaldu zen Atikatik. Doriar estiloa baino itxura finagoa eta estilizatuagoa da.
- Zutabe doriarra inarriduna da, oinarria konposatua da eta enbor ildodunak kamusturik ageri dira ertzak.
- Kapitela boluta edo kiribilduaz eratua da.
- Entablamenduaren arkitrabea zerrenda horizontaletan banatzen da. Horren gainean frisoa kokatuta dago. Askotan erliebez dekoratuta dago.
Ordena korintiarra
Oinarria eta enborra doriar ordena bezalakoa da.
Kapitela akanto-hostoen itxurakoa da.
Honen gainean arkitrabe eta frisoa laua agertzen da ohikoa
ERAIKIN MOTAK
Tenplua:
Greziako arkitekturako eraikin tipikoena da tenplua. Aro arkaikoan zabaldu zen. Greziarrentzat tenpluak Jainko-jainkosen etxebizitza dira, eta haren irudia gordetzen zen barruan. Apaiz gutxi batzuk baizik ez ziren hartan sartzen. Kultuaren zeremoniak kanpoaldean ospatzen ziren.
- Atari modukoa zen pronaos izenekoa.
- Jainko edo jainkosaren estatua naos deritzon gelan kokatzen da.
- Opistodomos izeneko gela ez zen naose