Gizarte-Zientzien Metodoak eta Sailkapena

Filosofia eta etika3,13 KB

Gizarte-zientzien metodoa

Gizarte-zientzien metodoa: Gizarte zientziek gizakiaren gizarte-errealitatea aztertzen dute. Zientzia horietan, subjektuaren eta ezagutza-objektuaren lotura berezia da, izan ere, subjektua ikerketa-objektu da aldi berean. Honen ezaugarriek ezinezkoa egiten dute ikerketa-metodoa natura zientzietakoen modukoa izatea; beraz, ikerketa-objektuarentzat egokiena den modua aurkitzeko zailtasunak ditugu. Hortaz, gizarte-zientziak ulertzeko hiru modu daudela esan daiteke:

  • Enpiriko analitikoa: Gizarte errealitateari natura zientzien metodoa aplikatzen zaio, zientzia bateratu baten idealean oinarrituta. Joera horren asmoa da gizarte-fenomenoak horiek sortzen dituzten kasuen ezagutzaren bidez azaltzea (Natura bezala ikertu).
  • Hermeneutika: Gizarte-zientziek berezko estatusa dutela uste dute, natura zientzietatik bereizia. Joera horren asmoa da gizarte-fenomenoak ulertzea, ez kausen bidez, baizik fenomenoen zentzuaren bidez. Zenbait autorek ulermenezko azalpena deritzo horri, izan ere, batzuetan ezinezkoa da azalpena eta ulermena bereiztea, elkarri eragiten baitiote.
  • Kritiko-arrazionala: Gizarte-zientziak ulertzeko modu honek kritika eransten dio azalpenari eta ulermenari. Joera horren arabera, ikerketa guztiak daude interesen baten menpe, eta gizarte-zientzien interesa emantzipatzailea eta askatzailea da. Gizarte-zientziek fenomeno hauek bideratzen lagundu behar dute, gizakien bizitza justiziara eta zoriontasunera zuzentzeko.

Gizarte zientzietako metodoak

Gizarte zientzietako ikertzaileek erabiltzen dituzten metodoak hurrengoak dira:

  • Kuantitatiboak: Estatistika-emaitzak lortzeko galde-sortak, laginak, testak, eskalak... Metodo horiek ez dute lortzen natura-zientzietakoen zehaztasuna, segurtasuna, orokortasuna, ezta horien gaitasun iragarlea ere. Arrazoiak: ikertutako subjektuek nortasunaren elementu ez-zenbagarriak, eta haren interesak, askatasun maila eta balio moralak dituzte.
  • Kualitatiboak: Elkarrizketak, eztabaida-taldeak, bizipenak eta beste. Kasu horretan helburua ez da orokortasuna, gertaera eta egoera jakin batzuen ulermena baizik. Metodo kuantitatiboekin batera erabiltzen dira, elkarren osagarri gisa.

Zientzien sailkapena

Zientziak honela sailka daitezke:

  • Formalak: Logika eta matematika.
  • Enpirikoak: Natura-zientziak eta gizarte-zientziak.
Sailkapen zehatzagoa
  • Logika: Perpausen logika, predikatuen logika, logika ez klasikoak.
  • Matematika: Zenbakiak, multzoak eta geometria.
  • Natura-zientziak: Fisikoak eta biologikoak.
  • Gizarte-zientziak: Soziologia, antropologia, psikologia, politikologia, historia, ekonomia, giza geografia...
Natura-zientzien azpifrontalak
  • Fisikoak: Fisika, kimika, geologia, astronomia, geografia fisikoa.
  • Biologikoak: Biologia, fisiologia, anatomia, botanika, genetika, zoologia.

Deskargatu

PDF Word HTML