Giza Baliabideen Kudeaketa: Gida Praktikoa Enpresentzat
Giza Baliabideen Kudeaketa
Giza baliabideak: enpresa osatzen duten pertsonen multzoa da, eta pertsona horiek dituzten gaitasun profesionalak.
Giza baliabideen kudeaketa: enpresaren giza-elementuekin lotutako erabakien, ekintzen eta politiken multzoa da, eta beren helburua produktibitatea, lehiakortasuna, langileen motibazioa eta gogobetetzea lortzea.
Giza baliabideen sailak du pertsonala kudeatzeko ardura. Sail honen egitura, enpresaren araberakoa izaten da; enpresa txikietan ez da giza baliabideen sail berezirik egoten, baina enpresa handietan giza baliabideen arloa oso konplexua izaten da, eta sarritan zeregin horiek esternalizatu egiten dituzte.
Giza kapitala: langileen ezagutzak eta lan kualifikazioa barne hartzen dituen kontzeptua da. Enpresek giza kapitalean inbertituz produktibitatea handitzea lor dezakete.
Giza Baliabideen Sailaren Funtzioak
- Langileen antolakuntza eta plangintza: enpresaren langile-premia aurreikustea, lanpostuak diseinatzea, hautagaiak bete beharreko baldintzak finkatzea, ordainketa eta barne-bultzapen sistemak aztertzea.
- Langileen hautaketa eta kontratazioa: hautagaiak bildu enpresaren barruan edo kanpoan. Langileak hautatzea, proba psikoteknikoak, lan elkarrizketak... hautagai batengan, lanerako gogoak, iniziatiba... kontuan hartzen dira.
- Langileen administrazioa: enpresarako langileei dagozkien izapide juridiko eta administratibo guztiak kudeatu behar dira: nominak, gizarte aseguruak...
- Giza baliabideen prestakuntza: enpresan bete beharrezko zeregin espezifikoetarako prestakuntza eman behar zaio langileari. Horrez gain, prestakuntzak aukera ematen dio langileari gertatzen diren aldaketetara egokitzeko.
Lan Harremanak
- Sindikatuak: langileen interes komunak defendatzeko elkartea. Sindikatu askatasuna konstituzioan onartzen da.
- Langileen ordezkariak: 50 langile baino gutxiagoko enpresetan pertsonalaren delegatuak eta 50 baino gehiagotan enpresa batzordeak.
- Negoziazio kolektiboa: enpresari eta langileen ordezkarien arteko negoziazio prozesua da, sektore jakin batetan lan baldintzei buruz akordioa lortzeko.
- Hitzarmen kolektiboa: enpresari eta langileen ordezkariek adostutako akordioa, sektore jakin batetan lan baldintzak arautzeko.
- Gatazka kolektiboa: enpresa eta langileak lan harremanaren aspekturen batetan ados ez daudenean gertatzen da.
- Greba: langileek lana etetea da, zenbait baldintza inposatu edo protestaren bat egiteko. 5 eguneko aurretiaz komunikatu behar da eta konstituzioan onartutako eskubidea.
- Itxiera patronala: enpresariak lantokia ixtea da.
- ERE: enpresa batean langile talde lan-kontratuak eten, iraungi edo lanaldia murrizteko prozedura bat da.
- Flexiguridad: malgutasun eta segurtasun kontzeptuen konbinaketa, lan merkatura aplikatuta.
Beste Alderdi Garrantzitsu Batzuk
- Langileen motibazioa: dirua, lan harremana, lanbidean giroa, lanaren aitorpena eta lankidetza. Lan bizitza eta familia bateragarri egitea langileak gogobeteta sentitzea laguntzen du.
- Laneko arriskuen prebentzioa: Enpresaburuek, beren enpresan segurtasun eta higiene araudia betearazteko ardura dute. Langileek, prebentzio eta babes neurriak bete behar dituzte. Ekoizleek behar bezala azaldu behar dute produktua nola erabili. Administrazio publikoek, arriskuen prebentziorako legediaren betetzea ikuskatuko dute, arlo horretarako jarduerak garatuz.
- Langileen ebaluazioa eta kontrola: Laneko hutsegite kontrolatzea eta langileen efizientzia nurtzea, lanposturako zer egokitasun maila duten jakiteko.
Lanaldi Mugak
Egunean ezin da 9h baino gehiago lan egin, lanegunen arteko atsedenaldiak 12h gutxienez, asteko atsedenaldiak gutxienez 1,5 egun etenik gabe (2 astetan zehar metatu daitezke), urteko batez bestekoa astean 40 ordu lan, urtean 80 aparteko lanordu eta oporraldia urtean gutxienez 30 egunekoa.