Gerra Zibila Euskal Herrian: Gertaerak eta Ondorioak
Gaia: Gerra Zibila Euskal Herrian
1936ko uztailaren 18ko altxamenduak Euskal Herriaren lurralde-zatiketa ekarri zuen:
- Nafarroa eta Araba: Populazioaren zati handi batek altxamendu faxistaren alde egin zuen. Estatu-kolpeak arrakasta izan zuen, eta lurraldeak nazionalen menpe geratu ziren.
- Bizkaia eta Gipuzkoa: Altxamenduari aurre egin eta Errepublikarekiko leial mantendu ziren.
Egoera politikoa eta defentsa
- Gipuzkoan: Nahasmena nagusitu zen. Defentsa-batzorde ezberdinak, alderdi desberdinek gidatuak, koordinazio falta eragin zuten. EAJren zalantzak agerian geratu ziren.
- Bizkaian: Alderdiak batasunean aritu ziren, defentsa-batzorde bakarrean bilduta.
Gerraren garapena
Nafarroan eta Araban estatu-kolpe faxistaren garaipena eman zenez, gerra Gipuzkoan eta Bizkaian kontzentratu zen.
Gipuzkoako erorketa
Erresistentzia gogorra erakutsi arren, Gipuzkoa laster geratu zen Nafarroatik sartutako matxinoen agindupean. Irun konkistatu ondoren, mugako bidea moztu zuten; ondoren, Donostia erori zen eta, denbora gutxian, Gipuzkoako barrualde osoa kontrolpean zuten.
Bizkaia eta Eusko Jaurlaritza
Gerra autonomia-estatutua onartu ondoren garatu zen eta Eusko Jaurlaritzak gidatu zuen. Zuzendaritza politiko eta militarra bere gain hartu eta defentsa-batzordeak desagertu egin ziren; hegemonia politikoa Fronte Popularretik EAJra pasatu zen.
- Euskal Oasia: Hasieran frankistek Madril zuten helburu. Tarte horretan, Eusko Gudarostea sortu eta Bilbo gotortu zen. Eusko Jaurlaritzaren ahalak areagotu ziren, lurralde ia independentea sortuz: iraultza sozialik ez, errepresioaren kontrola, aniztasun ideologiko handiagoa eta Elizak jarduteko arazorik eza.
- 1937ko udaberria: Frankistek Madrilen porrota jasan ondoren, gerra iparraldeko frontera mugitu zen. Bizkaia menperatzeko behin betiko erasoa egin zuten, alemaniar eta italiarren laguntzarekin. Bonbardaketa masiboekin Burdinezko Gerrikoa gainditu zuten, Bilbo menperatu eta frankisten garaipena lortuz. EAJk Santoñako Itunean errendizioa sinatu zuen.
Ondorioak
Irabazle eta galtzaileen artean banatutako gizartea eratu zen, eta frankisten garaipenak ondorio larriak ekarri zituen:
- Erakundeen deuseztapena: Estatutua indargabetzea eta erakunde demokratikoen eraispena (Jaurlaritza, Diputazioak, Udalak...).
- Erbesteratze masiboa.
- Errepresio bortitza: Politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala.
- Zigor ekonomikoa: Bizkaia eta Gipuzkoako Kontzertu Ekonomikoa ezabatzea, Errepublikarekiko leialtasuna zigortzeko.