Gerra Zibila Euskal Herrian: Eusko Jaurlaritza eta Fronteak
1936ko Hauteskundeak eta Euskal Herriko Egoera Politikoa
1936ko hauteskundeetan, indar politikoek eta lau probintziek jarrera ezberdinak hartu zituzten. Errepublikaren aldekoak (Fronte Popularra eta EAJ) gehiengoa izanik, koalizio gobernua osatu zuten.
Lehen Eusko Jaurlaritza
Lurraldeen bakantzeak Euskal Herriari autonomia handiarekin jarduteko aukera eman zion: txanpona, ertzaintza eta euskal armada sortuz. Nazioarteko politika propioa burutu zuten eta Euskadiko Herri Auzitegia sortu zuten matxinatuen delituak epaitzeko.
Gerra Zibilaren Fronteak eta Gertaerak
- Fronte Gipuzkoarra: Gerra piztu zenetik Jaurlaritza sortu arteko aldia. Gipuzkoak erreketeen erasoa pairatu zuen. Belortegi koronelaren gidaritzapean, Irun hartu eta Frantziarekin muga itxi zuten. Gipuzkoa Mola jeneralaren esku geratu zen. Defentsa Batzarrak (EAJ, FP eta CNT) gerra antolatzeko sortu ziren, baina gaitasun eskasak zirela medio, frontea desegin zen.
- Legutioko aurkako erasoa: Arerioaren tropek Bizkaia inguruan eragiten zuten presioa zela eta, Jaurlaritzak Legutio erasotzeko agindua eman zuen.
- Bilboren gainbehera (1937): Bizkaiko lurrak defendatzeko ahalegin guztiak egin ziren. Hiriburua babesteko Burdinezko Gerrikoa eraiki zen, Goikoetxeak diseinatua. Armada frankistak, Alemaniaren laguntzarekin, Bilbo hartu zuen. Euskal armadaren zati bat errenditu egin zen eta Jose Antonio Agirre lehendakariaren gobernua erbestera joan zen.
Errepublikarrak eta Alderdi Nazionala
Errepublikarren ezaugarriak
Gobernuaren botere zentralaren sendotasun eskasak eta aginte batasun ezak errepublikarren porrota baldintzatu zuten.
Alderdi Nazionala eta Francoren boterea
Botere guztiak Francoren esku bildu ziren. Batzar militar bat osatu zen, Franco estatuburu eta armadetako txit jeneral izendatuz. Estatuaren Batzar Teknikoa eratu zen eta buruzagitza politikoa indartzeko, falangistek eta erreketeek alderdi bakarra sortu zuten: Espainiako Falange Tradizionalista.
Francoren lehen gobernua (1938)
Estatu totalitarioa sortu zen, botere betearazlea eta legegilea Francoren esku utziz. Ideologia katolizismo kontserbadorean, tradizio espainiarrean eta Primo de Riveraren pentsamenduan oinarritu zen. Eliza katolikoak, euskal apaizek izan ezik, alderdi nazionalaren alde egin zuen.