Gerra Hotza: ezaugarriak, sionismoa eta arrazoiak
Gerra Hotza: ezaugarriak
- Zatiketa blokeetan (NATO — erakunde militar kapitalista / Varsoviako Ituna — erakunde militar sozialista)
- Mesfidantzaren psikologia
- Etengabeko armamentu norgehiagoka
- Propaganda ideologikoa
- Subertsioa eta espioitza — aurkako blokearen kontrako jarduerak, zerbitzu sekretuen bidez
- Presio politiko eta ekonomikoa
- Inguruko lurraldeetan tokian-tokiko gerra
Sionismoa
XX. mendeko kontzeptua da. Judutarrak haien antzinako estatura itzuli ziren. Arabiarrek ez zuten hori onartu eta, palestinarrek egindako erasoen ondorioz, juduek kontraerasoak egin zituzten. Juduek populazio palestinoa beldurtu zuten eta, ondorioz, milaka pertsona alde egin zuten, batez ere Jordaniara. 1948an gatazkak areagotu ziren eta inguruko herrialdeek sortu berria zen Israelgo Estatuari gerra deklaratu zioten (Egipto, Irak, Libano). 1949an gerra bukatu zen, Palestina banatuz. Israelgo Estatua sendotu zen eta nazioarteko herrialde gehienek estatu gisa onartu zuten (Espainia ez).
Arrazoiak
Bigarren Mundu Gerrak azkartu zuen Europako gainbehera. Gerrak, ordea, sendotu zituen AEBen eta SESBren nagusitasuna nazioarteko politikan. 1945ean zirudien irabazitako bi potentzien arteko lankidetza momentua zetorrela, baina ez zen hala izan desberdintasun sozioekonomiko eta politikoengatik. Postdameko konferentzian agerian geratu ziren haien aldeak. Hona hemen zenbait gatazka eta arrazoi nagusi:
- Iranen: 1941ean (Bigarren Mundu Gerraren garaian) Sobietar eta britainiar tropak Irani okupatu zuten. Bakea iristean, beren interesak bermatzeko saiakera izan zen — batez ere interes ekonomiko eta estrategikoak. Azkenean AEBren laguntzaz konpondu zen, eta sobietarrak alde egitera behartu ziren.
- Mendebaldeko Europako arazo ekonomikoak: Ekonomia berreskuratzeko AEBk laguntza eskaini zuen, Truman presidentearen politikaren bidez. Horrela aplikatu zen Trumanen Doktrina (kanpo politika) Greziako gerra zibilean lehen aldiz. SESBren erantzuna Zdanov doktrina izan zen. Bi aldeen helburua kanpoko interbentzioa eta haren justifikazioa izan zen.
- Berlingo krisia: Alemania oso ahul geratu zen eta AEB, Frantzia eta Ingalaterrak berreraikitzea erabaki zuten. SESBk erantzun zuen Alemania blokeatuz eta 1949ra arte bi estatutan banatuz.
- Arabiarren eta islamiarren arteko gatazka: 1947an Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Palestina bi zonatan banatzea erabaki zuen: territorio palestinarra bat eta judutarena bestea, non Israelgo estatuak bertan sortu zen.