Garuna, Gogoa eta Kultura: Ikuspegi Filosofiko eta Zientifikoak
1: Garuna eta Gogoa
Garuna beharrezkoa da giza psikismoaren funtzionamendua azaltzeko. Adimen artifizialean aurrerapenak: ordenagailu ahaltsua = giza garuna. Ingeniaritza genetikoa: enbrioi-zeluletatik informazioa aldatzeko bideak aztertzen ari dira; gogoa = genetikan dagoen adierazpena.
Bada arimarik? Hil eta gero zer?
Teoria Monista Materialista
Demokrito (K.a. V.), Epikuro (K.a. III.). Prozesu mentalek erabat jatorri materiala dute: garuna.
- Materialismo fisikalista: Jarduera mentalak prozesu fisiko edo neurofisiologiko hutsak direla esaten du.
- Beste joera bat: Materialismo zibernetikoa.
- Materialismo emergentista (Bunge): Alderdi mentala ez da soilik fisikoa, baina eboluzioan zehar alderdi fisiko horietatik agertu zen.
Teoria Dualista
Gizakia ez da espiritu eta materia soilik; 2 elementuz osatuta dago.
- Platonen dualismoa: Gizakia = gorputz + arima. Arima hilezkorra eta materiarik gabea da, bizia eta mugimendua ematen ditu. Gorputza materiala eta ilkorra da.
- Ilemorfismoa (Aristoteles): Arima eta gorputza osagarriak dira. Materiak forma du, horretatik datorkio izena. Gorputza oinarri materiala da, arima forma substantziala (Akinatovek garatua).
- Dualismo cartesiarra (Descartes): Gizakia bi sustantzia ezberdinen 1 egitea da. Gorputza = sustantzia zabala; arima = sustantzia pentsatzailea.
- Dualismo interakzionista (Eccles, XX. mendea): Gogoa eta gorputza errealitate desberdinak dira; arima autokontzientea da.
Monismoa eta Dualismoa
Interakzionismo emergentista (Popper): Mundua 3 zatitan osatzen da gizakian:
- Ageriko gorputz fisikoek osatutakoa.
- Egoera mentalak direnak.
- Giza gogoaren produktuen multzoa (mitoak).
Estrukturalismoa (Entralgo): Egitura edo egitura kontzeptua egokiagoa da, emergentzia eta agertzea baino. Garuna egitura dinamikoa da, bere kabuz funtzionatzen du. Pentsamendua, autokontzientzia, askatasunez aritzea eta buru-arte sormena garun osoak eragindakoak dira.
Ondorioa
Guztiek dugu kontzientzia (informazioa jasotzeko gaitasuna). Gizakia subjektua da, norbait, nor, ni. Bere baitara itzultzeko gaitasuna da giza kontzientzia, eta 2 funtzio ditu:
- Nork bere burua norberaren errealitate gisa artzea.
- Ni-ak jarrai dezan bermatzea.
Kontzientzia pertsonala bihurtu da. Giza kontzientziari esker gure historiagatik jabetzen gara; bizitza historikoa da.
Kulturaren Ezaugarri Antropologikoak
Kultura materiala eta mentala.
Tylor: Kulturari buruzko lehen definizioa eman zuen: gizakiak ingurune fisikora eta sozialera moldatzeko sortutako guztia osatzen du kultura.
- Biologia baino haratago dagoen moldatze modu bat da.
- Giza taldeek historian egindako guztiaren emaitza da.
- Gizatiartzeko faktore bat da.
- Orokorra: hainbat sinbolo partekaturen sistema bat da kultura.