Garapen eta Ingurumen Kontzeptuak

Ekonomia3,27 KB

Berotze globala:
CO2 eta beste gas kutsakorren ondorioz planetaren batez besteko tenperatura igotzea da.
Euri-azidoa:
Gas kutsakorrak dituen prezipitazioa.
Smog-a:
Begiak eta birikak narritatzen dituen laino astun eta iluna.
Deforestazioa:
Landare-estalkiaren galera giza-jardueren eraginez.
Bioaniztasuna/Biodibertsitatea:
Lurrean bizi diren landare eta animalia espezie ezberdinak.
BPG:
Barne Produktu Gordina, herrialde batek urtebetean ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen balioa dirutan.
Per capita errenta:
BPG biztanle kopuruarekin zatituz lortzen den datua, hiritarren aberastasuna edo batez besteko errenta adierazten duena.
Esportatzea:
Herrialde bateko produktuak atzerrira eramatea eta saltzea.
Esportazioak:
Herrialde bateko produktuen atzerriko salmentak.
Inportatzea:
Atzerriko herrialde bateko produktuak erostea.
Inportazioak:
Atzerriko herrialde bateko produktuen erosketak.
Herrialde garatuak:
Ekonomia eta teknologia aurreratua, ongizate-maila altua eta per capita errenta handia duena.
Herrialde azpigaratuak:
Ekonomia eta teknologia atzeratua, ongizate-maila baxua eta per capita errenta txikia duena.
Suspertzen ari diren herrialdeak:
Azken urteotan BPGaren hazkunde handia eta bizkorra izaten ari diren eta munduko merkataritzan garrantzia hartzen ari diren herrialdeak dira.
BRICS herrialdeak:
Suspertzen ari diren herrialdeen artean gehien nabarmentzen direnak eta BPGaren hazkunde handia dutenak: Brasil, Errusia, India, Txina eta Hego Afrika.
Milurteko garapen helburuak:
NBEk 2000. urtean adostutako egitasmoa, azpigarapena gainditzeko 8 helburu dituena.
Multinazionala:
Zenbait herrialdetan filialak izatea.
NBE:
Nazio Batuen Erakundea, munduko 193 estatuz osatutako nazioarteko erakundea.
Garapen jasangarria:
Hazkunde ekonomikoaren eta baliabide naturalen kontserbazioaren arteko loturan oinarritzen den garapena.
Muturreko pobrezia:
Eguneko 1,25 $ baino gutxiagorekin oinarrizko premiak ase ezinik bizi diren pertsonak.
Analfabetoa:
Irakurtzen eta idazten ez dakien pertsona.
Alfabetatua:
Irakurtzen eta idazten dakien pertsona.
Desnutrizioa:
Elikagai faltagatik sortzen den osasun-arazoa.
Kolonia:
Kanpo-herrialde baten mende dagoen herrialdea.
Metropolia:
Kanpo-herrialdeak menderatzen dituen herrialdea.
Kanpo-zorra:
Herrialde batek beste batzuei edo nazioarteko erakundeei zor dien dirua.
GKE:
Gobernuz Kanpoko Erakundea, irabazia lortzeko helburua ez duten eta gobernuaren kontrolpetik kanpo dauden erakundeak.

Deskargatu

PDF Word HTML