Frantziako Iraultza: Kausak, Hasiera eta Monarkia Konstituzionala
Frantziako Iraultza
Kausak
Frantziako Iraultza eragin zuten arrazoi nagusiak honako hauek izan ziren:
Sozialak
Burgesia pribilegioen aurka eta gizarte estamentalaren aurka zegoen.
Ideologikoak
Ideia ilustratuek garrantzi handia izan zuten burgesian: berdintasuna, askatasuna eta botere-banaketa.
Politikoak
Frantzia ekonomikoki oso egoera larrian zegoenez, Luis XVI.a erregeak erreforma fiskala egitea erabaki zuen, guztiak zergak ordaindu behar zituzten. 1789. urtean, pribilegiatuek erregearen aurka altxatu ziren, egoera are larriagoan jarriz. Horregatik, Estatu Orokorrak bildu zituzten (hiru estamentuen bilera).
Ekonomikoak
Uzta txarrak izan ziren, horregatik gosea hedatu zen eta ogiaren prezioa igo egin zen. Gastu handiak izan ziren gerretan eta gortean: Amerikako Independentzia Gerran Ingalaterraren aurka borrokatu zenean, eta Maria Antonieta erreginak gortean gastu handiak zituelako.
Iraultzaren Hasiera
Herritarrak kexak biltzen hasi ziren eta milaka kexu-koaderno bildu ziren. 1789. urtean, Estatu Orokorrak Versaillesen bildu ziren, erregea buru zela. Estamentu bakoitzak boto bat zuen, horrela, pribilegiatuek irabazten zuten beti. Hirugarren Estamentuak pertsona bakoitzeko boto bat nahi zuen, baina nobleziak eta kleroak ezezkoa eman zioten. Horregatik, Hirugarren Estamentuko kideak Pilotalekura joan ziren eta zin egin zuten nazioaren ordezkariak zirela eta konstituzio bat idatzi arte ez zirela bananduko.
Beldurra zabaldu zen, erregeak armada Asanbladaren aurka bidaliko zuelakoan. Pariseko herria altxatu zen erregearen kartzelara joateko, eta Bastilla konkistatu zuten. Iraultza Frantzia osora zabaldu zen eta noble askok burua galdu zuten. Erregeak konstituzioa onartu zuen. Monarkia Konstituzionala ezarri zen (1789-1792).
Monarkia Konstituzionala (1789-1792)
Abuztuaren 4an, feudalismoa abolitu zuten eta Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena aldarrikatu zen. Honek norbanakoaren askatasunak, legearen eta zergen aurreko berdintasuna eskubide besterenezinak zirela aitortzen zuen.
Europako erregeak Frantziaren aurka bildu ziren. 1791. urtean Konstituzioa aldarrikatu zen, liberalismo politikoaren idealak jasotzen zituena: botere-banaketa, nazio-subiranotasuna eta herritarren legezko berdintasuna. Erregeak beto-eskubidea zuen eta sufragio zentsitarioa ezarri zen.
Batzar Legegile bat osatu zen, herritar guztien berdintasuna bermatzeko legeak egiteko. Torturak debekatu ziren, nobleek zergak ordaindu behar izan zituzten eta gremioak ezeztatu ziren. Armada berri bat sortu zen, Guardia Nazionala izenekoa. Guardia Nazionala herritarrek osatzen zuten, baina ez zuten borrokan esperientziarik.
Elizaren ondasunak desamortizatu ziren: estatuak ondasun guztiak hartu eta saldu zituen. Horren truke, estatuak kultua (mezak) ziurtatu zuen, eta eliza eta estatua bereizi egin ziren.