Foruen azken hondarrak indargabetzea

Historia5,48 KB

Testua: 1876ko uztailaren 21eko legea

Kokapena

Canovasek bultzaturiko Foruen ezabapena dugu aurrean. Lehen mailako testu juridikoa da, bere edukia politikoa. Testu hau Hirugarren Gerra Karlista amaitu ondoan argitaratu zen, Gorteek onartuta eta erregeak geroago berretsi zuen lege bat hain zuzen. Egilea kolektiboa da, Gorteek egin zuten eta Alfonso XII.ak sinatu zuen, Kontseiluko presidentea zen Canovas del Castillok ere sinatu zuen. Testu publikoa da, Madrilgo Gazetan 1876ko uztailaren 25ean argitaratua.

Helburua: garai hartan geratzen ziren foruen hondarrak indargabetzea (zergak eta soldadutza salbuespenak izan ziren).

Azterketa: termino historikoak

  • Errege konstituzionala: aginpidea konstituzioak mugatua eta zehaztua duena.
  • Gorteak: botere legegilea duen pertsona taldea. E.Z.ren garaian erregeari aholkuak emateko soilik balio zuen.
  • Konstituzioa: herrialde bateko oinarrizko legeak; bertan, herrialdeko sistema politikoa eta herritarren eskubide eta betebeharrak adierazten dira.
  • Kupoa: Diputazioek Estatuari ordaindu beharko dieten diru kopurua, zergak biltzeagatik lurralde bakoitzean.
  • Foruak: eremu zehatz batean izandako ohiturak, usadioak eta erregeak emandako salbuespenak eta pribilegioak lege bihurtuta.
  • Alfonso XII.a: eremu zehatz batean izandako ohiturak, usadioak eta erregeak emandako salbuespenak eta pribilegioak lege bihurtuta.
  • Antonio Canovas: Alfonso XII.aren semea hau hil zenean Alfonso adin txikikoa zenez bere ama Maria Kristina Habsburgo-Lorrenakoa izan zen erregeorde.

Ideia nagusiak

Gai nagusia foruen abolizioa da. Artikulu hauetan pribilegio foral batzuk kentzen dira:

  • Soldaduska: egin beharreko lurralde hauetan hedatzen da. Hau indartzen da 2. artikuluan, urtero lurralde bakoitzak dagokion kupoa bete beharko duela. (Dirudunak ez dira joango eta beraien ordezkoek kobratu beharko dute hori egiteagatik.)
  • Zergak: ordaindu beharko dituzte dagokien proportzioan, gastu publikoan erabiltzeko. Hau da, zerga salbuespenaren abolizioa. Beranduago gobernu berak autonomia fiskalari eutsiko dio “kontzertu ekonomikoaren” bidez (liberalak saritzeko). Sistema honen oinarria “kupoa” izango da (Diputazioek Estatuari ordaindu beharko dieten diru kopurua zergak biltzeagatik lurralde bakoitzean).
  • Azkenik, gobernuak burutu nahi dituen erreformak gauzatzeko baimena dauka.

Testuingurua

Euskal Herriko lurraldeetan erregimen berezia zegoen Foruetan oinarrituta. Foruak ohiko usadio eta ohitura idatzita jarrita lege pisua hartzen dute; beste hainbat lurraldetan ere (Aragoiko Koroako erresumetan). Fernando VII.ak ezabatu zituen guztiak Planta Berriko Dekretuaren bidez. Baina Euskal Herrian ez, leialak agertu baitzitzaizkion Ondorengotza Gerran.

Foruen berezitasunak autonomia handia ematen zien Euskal lurraldeei: soldadutza egitetik salbuetsita egotea, zerga autonomia, foru baimenerako eskubidea, autonomia merkataritzarako eta ekonomiarako, Foru Aldundiak… aukera ematen zuten hainbat gairi buruzko legeak egiteko, nahiz eta Monarkia Hispanikoarekiko leialak izan behar zuten. (Aurreko testuko ideiak)

Foruen defentsa karlismoak eramango du aurrera: jatorrizko ideologian ez badago ere, zuhur jokatuko du eta Foruen defentsarekin lortuko du babes sozial handua Euskal Herrian. Karlistek bultzatuko dituzte guda batzuk sistema liberalaren kontra (1. Gerra Karlista 1833-39, 2.a 1846-49, 3.a 1872-76). Karlismoan indar ezberdinak biltzen ziren: absolutistak, tradizionalistak, foralistak… eta gizarte mailan babes handia aurkitu zuen hainbat taldeetan: iparraldeko nekazarien artean, behe nekazal noblezia, klero kontserbadorea, hirietako eskulangileak…

Laburbilduz, bi mundu, bi pentsaera, errealitatea ulertzeko bi sistema aurkitzen dira aurrez-aurre: Liberalak etengabe saiatu ziren karlismoaren barruan zatiketa sortzen eta bereizten foru eta aldarrikapen dinastikoa, mugimendua ahultzeko asmoz. 1876ko Dekretuarekin batera ezartzen dira geratzen ziren berezitasun foralak, baina jadanik prozesua lehenago hasia zen.

Bergarako Hitzarmenean (1839.an 1. Gerra Karlistari bukaera jartzen zaion ituna), Esparterok agindu egin zuen Gorteetan proposatuko zuela Foruak mantentzea eta erreformatzea. Esparterok berak sinatzen duen 1841eko Dekretuan, “pase forala” baliogabetzen da, aduanak kostaldera pasatzen dira (ordura arte barruan zeuden: Orduña, Gasteiz, Balmaseda) eta Diputazio Foralak izatetik Probintziak izatera pasatzen dira.

Urte berean, Nafarroak galduko du sistema forala eta Espainiako probintzia bihurtuko da. 3. Gerra Karlistaren ostean helduko da Foruen behin betiko ebazpena (testuan 1,2,3 artikuluetan agertzen den bezala).

Ondorioa

Testu honetan ikusten den bezala, Canovasek foruen azken hondarrak kentzen ditu, honek ez zuen suposatu beste lurraldeekiko erabateko berdintasuna, kontzertu ekonomikoaren bidez diputazioek beren lurraldeko zerga gehienak biltzeko eta kudeatzeko ahalmena lortu zuten, honela autonomia berreskuratu zuten zerga eta administrazio esparruetan. Honek industrializazioaren garapena ahalbidetuko du, ekonomia hobetuko da, batez ere lehenengo industria guneak sortzen direlako eta garraiobidearen sektorea asko hobetuko delako. Foruen galerak autogobernuaren benetako murrizketa suposatu zuen, beraz askoren frustrazio sakona eragin zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML