Finantza Sistemaren Oinarriak

Ekonomia2,9 KB

Finantza Sistema

Finantza sistema: Erakunde publikoek araututako egitura bat da, bitartekari multzo batek osatua, baliabide aurrezkiak bideratzeko, kontsumo pribatua, enpresen inbertsioak eta gastu publikoa finantzatzeko.

Finantza Baliabideak

Finantza baliabideak: Titulu batzuk jabeei aukera ematen dietenak aberastasunari eusteko eta betebeharrak eragiten dizkietenak zordunei:

  • Likidezia: Epe laburrean diru bihurtzeko gaitasuna (libreta).
  • Arriskua: Zorra daukanak ez ordaintzeko duen probabilitatea.
  • Errentagarritasuna: Aktiboak interesak sortzeko duen ahalmena adierazi.

Finantza Bitartekariak

Finantza bitartekariak: Aurreztaileen eta inbertitzaileen bitartekaritza egiten espezializatutako erakundeak:

  • Bankarioak: Banku pribatuak eta aurrezki kutxak.
  • Ez-bankarioak: Aseguru etxeak eta leasing enpresak.

Eurosistema eta Espainiako Bankua

Eurosistema: Europako Banku Zentrala eta euroa moneta moduan hartu duten EBko herrialdeetako banku zentralak adierazteko aukeratutako terminoa.

Espainiako Bankuaren Funtzioak

BZESren kide gisa:

  • Euroari buruzko moneta-politika erabakitzea eta gauzatzea.
  • Estatuko dibisa-erreserba ofizialak izatea eta kudeatzea.
  • Ordainketa sistemaren funtzionamendua sustatzea.
  • Billeteak jaulkitzea eta dibisa-trukeen eragiketak egitea.

Herrialde banku zentral gisa:

  • Eurogunean ordainketa sistemak behar bezala funtziona dezan sustatzea.
  • Europako Banku Zentralari transferitu ez diren dibisen eta metal preziatuen erreserbak izatea eta kudeatzea.
  • Estatistikak egitea eta argitaratzea.
  • Billeteak eta txanponak zirkulazioan jartzea eta altxortegi zerbitzuak ematea.
  • Zor publikoaren finantza eragilea izatea.
Ez Bankarioak eta Baloreak

Ez bankarioak:

  • Errenta finkoko baloreak: Enpresa jakin bati eman zaion maileguaren partaidetza adierazten duten tituluak.
  • Errenta aldakorreko baloreak: Sozietate baten kapitalaren jabetza ehuneko adierazle diren baloreak edo tituluak.
Burtsa Indizea eta Eginkizunak

Burtsa indizea: Merkatu jakin baten bilakaeraren adierazlea da, titulu adierazgarrienen kotizazioen jokabidea aintzat hartzen duena.

Balore burtsaren eginkizunak:

  • Eskaintza-eskariaren legea aintzat hartuta, tituluen prezioa eta balioa zehaztea.
  • Informazioa ematea prezioei buruz eta haien aldaketei buruz.
  • Erosteko eta saltzeko eragiketak azkar gauzatu eta likidatuko direla ziurtatzea.
  • Balore sozietateen eta balore agentzien jarduna gainbegiratzea.

Deskargatu

PDF Word HTML