Filosofiaren sorrera eta presokratikoak

Filosofia eta etika2,46 KB

Zergatik sortu zen filosofia?

Filosofiaren sorrera eragin zuten faktore nagusiak hauek izan ziren:

  • Erlijio olinpikoa krisian
  • Egoera soziopolitikoa
  • Demokraziaren sorrera
  • Beste herrietako harremanak
  • Pentsamendu abstraktua

Sokrates aurreko filosofia (Presokratikoak)

Presokratikoek, batik bat, natura edo izadia aztertu eta hartaz gogoeta egin zuten, gauza guztien jatorria (arkhe) aurkitu nahian.

Miletoko filosofoak

Lehen zientzialari bihurtu zirenak, jainkoen aipamena alde batera utzi eta gertakariei erantzun arrazionalagoak ematen saiatu ziren. Lehen ikergai nagusia gauza guztien lehendabiziko materia zen.

Tales Miletokoa

Biografia

Mileteko hirian jaio zen eta Babiloniarrengandik astronomia ikasi zuen.

Pentsamendua

Greziar filosofia naturari buruzko galderei erantzuten hasi zen. Talesek unibertsoaren lehen arkhe edo oinarritzat ura hartu zuen.

Anaximandro

Talesen ikaslea izan zen. Lurraren mapa bat asmatu zuen, gnomon baten bidez solstizioak eta ekinozioak neurtu zituen, eta izarren distantzien arteko ikerketak egin zituen. Anaximandrok gauzen jatorria mugagabea (apeiron) dela proposatu zuen.

Anaximenes

Mileton jaioa eta Anaximandroren ikaslea, airea proposatzen du gauza guztien oinarritzat.

Heraklito Efesokoa: Aldakortasuna

Lehen elementu bat hartu beharrean, aldakortasunaren prozesua azaltzen du. Heraklitoren arabera, "Dena mugimenduan dago" (Panta Rhei).

Eleako filosofoak

Parmenides Eleakoa

Heraklitoren aurkako pentsamendua garatu zuen. Honela mintzatu zen:

"Izatea Bat baldin bada ezin daiteke ezer aldatu; zentzumenak, beraz, gezurtiak dira. Aldatzea zer da mugitzea besterik? Eta toki batetik mugitzeko, hutsik dagoen beste toki batera ez ote da joan beharko? Hutsa ezer ez dagoen tokia da, baina eleatarrarentzat baldin Betea eta Hutsa baleude, izatea ez litzateke bat izango, Bi baizik. Zerbaitetaz huts egoteak zer esan nahi du, bada? Ez izatea ezin da aldi berean izan eta ez izan."

Zenon Eleakoa

Zenonek Parmenidesen ez-kontraesanaren printzipio logikoa hartu zuen (A eta EZ-A ezin dira aldi berean izan). Horrez gain, reductio ad absurdum edo absurdo bidezko proba asmatu zuen, Zenonen paradoxa famatuen bidez.

Deskargatu

PDF Word HTML