Filosofiaren Korronte Nagusiak: Sofistetatik Popper-era
Filosofiaren Korronte Nagusiak
Sofistak
- Erlatibismoa: Egia bakoitzaren arabera aldatzen da.
- Protagoras: "Gizakia gauza guztien neurria da."
- Eszeptizismoa: Egia ez da existitzen.
- Gorgias: "Ez dago egia, eta baldin balego, ezin genuke ezagutu."
- Eszeptizismoa paradoxikoa dela.
Sokrates
Dogmatismoa:
- Erlatibismoaren eta eszeptizismoaren kontra.
- Egia zein den jakitea posible da.
- Kontu guztietan definizio unibertsala aurkitu daiteke.
METODOA:
- Hasieran ironia.
- Maieutika: Galdera bitartez, solaskidearen jakintza ateratzen laguntzea.
Platon
Bi jakintza mota:
- Iritzia (faltsua, zentzumenezkoa): Gauzen ezagutza da.
- Zientzia (egiazkoa, arrazoimenezkoa): Ideien ezagutza da.
Aristoteles
Giza ezagutzaren teoria orokorra egin zuen:
- Zentzumenezko ezagutza egiazkoa eta beharrezkoa da: Gauzen ezaugarriak pertzibitzen ditugulako.
- Arrazoia (gizakiok bakarrik dugu) zentzumenean oinarritu behar da: Gauzen esentzia ezagutzea.
Descartes: Arrazionalismoa
- Zentzumena faltsua da.
- Lehen egia aurkitzeko zalantza planteatzen du: munduari buruz, amets eta errealitatea bereiztea, eta egia matematikoa.
- Lehen egia (Cogito ergo sum):
- Zalantzatzen ari naiz, beraz pentsatzen ari naiz.
- Pentsatzen ari naiz, beraz subjektu pentsatzailea naiz.
- Subjektu pentsatzailea naiz, beraz existitzen naiz.
Ezaugarriak:
- Zentzumena faltsua.
- Adimena da bide bakarra.
- Dedukzioa da metodoa.
- Zientzia enpirikoa ez da ziurra (zentzumenez ezagutzen gudu).
- Matematika bai da ziurra (emaitzak pentsatzen ditugulako).
- Jaiotzetik ideia batzuk ditugulako.
Hume: Enpirismoaren Ezaugarriak
- Zentzumenezko esperientzia ezinbestekoa da.
- Jaiotzerakoan gure gogamena hutsik dago.
- Zientzia enpirikoa bakarrik probablea da.
- Egia matematikoak guztiz egia.
Kant: Idealismoa
Arrazionalismotik eta enpirismotik arteko sintesia:
- Arrazoia: Gure gogamenean jaiotzetiko egiturak ditugu ezagutzeko.
- Enpiria: Esperientziarik gabe ezin dugu ezagutu.
Idealismo Transzendentala: Bakarrik ezagutu ditzakegu gure ideak, baina hauek kanpoko errealitate batetik datoz.
Popper
- Ezin da egia absoluturik aurkitu.
- Zientzia ez da ziurra, bakarrik probablea: indukzioa ez da osorik egiten.
- Enuntziatu unibertsal bat agiazkoa da kontrakoa esaten duen kasu bat agertu arte.