Fernando VII.aren Erregealdia: Absolutismoa eta Liberalismoa

Historia3,15 KB

Fernando VII.aren agintaldia (1814-1833)

1813an, Napoleonek Espainiako erregetza aitortu zion Fernando VII.ari. Haren erregealdian hainbat fase izan ziren:

  • 1814-1820: Absolutismoa ezarri zen.
  • 1820-1823: Liberalek aginpidea berreskuratu zuten.
  • 1823-1833: Absolutismo monarkikoa berrezarri zen.

Seiurteko Absolutista (1814-1820)

a) Absolutismoa berrezartzea

Fernando VII.ak, 1814an Espainiara itzuli zelarik, Erregimen Zaharreko printzipio nagusiak jarri zituen indarrean. Pertsiarren Manifestua deritzona sinatu zuten; manifestu horretan gogor arbuiatu zuten Cádizko legedia eta gobernu absolutua ezartzea aldarrikatu zuten, baina Gorteak biltzeko eta erreforma batzuk egiteko ere eskatu zuten.

Fernando VII.ak gizarte estamentala, jauntxoen erregimena eta Erregimen Zaharreko erakundeak indarrean jarri zituen; bertan behera gelditu ziren Cádizko legeek aitortutako askatasun indibidualak. Euskal foruak erabat indarrean jarri ziren.

b) Krisi ekonomiko larria

Erregimen Zaharrean sortutako nekazaritzako, industriako eta merkataritzako arazoak areagotu egin ziren. Krisi larria gero eta latzagoa bihurtu zen:

  • Amerikako merkatuak galtzear zeuden, koloniek burujabetasuna eskuratu zutela eta.
  • Honek hondamen handia ekarri zion Espainiako ekonomiari.
  • Ogasunak ez zuen diru-sarrera askirik, eta zorra gero eta handiagoa zen.

c) Oposizio liberala

Erregearen absolutismo erradikala zela eta, liberalak matxinadak antolatzen hasi ziren; indar armatua erabili zuten matxinada militarretan edo estatu-kolpeetan, erregimen konstituzionala ezartzeko xedearekin. Riego komandanteak eta Quiroga koronelak 1820an zuzendutako altxamenduak aurrera egin zuen.

Hirurteko Liberala (1820-1823)

Espainian, iraultza liberala nagusitu zen berriro ere, 1820 eta 1823 urteen artean. Fernando VII.ak 1812ko Konstituzioa zin egin behar izan zuen, eta Cádizko Gorteen legedia onartu.

b) Foruak berriro abolitzea

Euskal noble absolutista aberatsek probintzietako politikaren gidari izaten jarraitzea lortu zuten. Gasteizen, Bilbon eta Donostian bakarrik izan ziren liberalak agintean, udaletan. Muga-zergak kostaldera eraman ziren.

Hamarraldi Gaitzesgarria (1823-1833)

a) Errestaurazio absolutista

Erregearen lehenengo zeregina ideia liberalak zituen susmoa hartzen zioten edonoren kontrako zapalkuntza latza bideratzea izan zen. Erregeak bertan behera utzi zituen Hirurtekoan indarrean egondako konstituzio-dekretu guztiak, eta berriro ezarri zituen estamentutan banatutako gizartea eta pribilegioak. Euskal lurraldeetan, Foru Aldundiak eta Batzarrak ezarri ziren.

b) Absolutismoaren porrota

Fernando VII.ak ezin izan zuen konpondu estatuko ogasunaren egoera, eta kanpoko zein barneko zorra handitzen joan zen. Fernando VII.ak abian jarritako zapalkuntzak eskandalua sortu zuen Europako monarkietan, eta presioa egin zioten herrialdea adiskidetu zezan.

Deskargatu

PDF Word HTML