Ezagutza Zientifikoa eta Filosofikoa: Metodoak eta Ikuskerak

Filosofia eta etika2,73 KB

Ezagutza zientifikoa

Ezagutza zientifikoa naturaren edo gogoaren gertakarien eta prozesuen ezagutza arrazionala da.

Zientzia motak

  • Formala: Prozesu mental logikoez eta matematikoez arduratzen dira.
  • Enpirikoa: Errealitateko gertakariak eta prozesuak azaltzen dituzte.
    • Esplikatiboak: Errealitateko arlo jakin bati dagozkion gertakariak arautzen dituzten lege orokorrak egiten dituztelako eta osotasun koherente bat eratzean, teoria bat osatzen da.
    • Kontrastagarriak: Ateratako ondorioak esperientziarekin konparatzea beharrezkoa da, behaketa eta esperimentazioaren bidez.

Zientziaren metodoak

  • Induktiboa: Esperientzia-gertakarien behaketatik orokortze bat egiten da.
  • Deduktiboa: Logikaren eta matematikako eragiketen metodo komuna da. Inferentzia deritzo aldez aurretik ematen diren datu edo premisietatik abiatuta ondorioak emateari.
  • Hipotetiko-deduktiboa:
    • Konposizioa: Hipotesi bat eginda aztertutako arazoa aztertzeko.
    • Frogapen enpirikoa: Hipotesitik ondorioztatutako emaitzak gertakariekin kontrastatzea (egiaztatzen bada teoria bihurtu, bestela hipotesia).
  • Hermeneutikoa: Giza jokabidea giza zientziaren berezko aztergaia da, baina ez da naturako gertakarien modukoa; motibazioa eta intentzionaltasuna ditu oinarri. Zenbait autoreren ustez, beharrezkoa da metodo bat, azaltzeaz gain, ulertzeaz arduratzen dena.

Errealitateari buruzko mundu ikuskera

Kultura batek dituen printzipio teorikoak eta praktikoak errealitatea interpretatzeko. Erlijio edo sistema filosofiko guztiak, neurri txikiagoan, proiektu politikoak edo teoria zientifikoak izan daitezke mundu ikuskerak.

Greziako kosmosari buruzko ikuskerak

Filosofo presokratikoen garaikoak dira eta, haien ustez, mundua kosmos bat da. Bi ikuspegi daude: kualitatiboa eta kuantitatiboa.

  • Errealitateari buruzkoa: Atomistek ikuspegi mekanizista zuten (jatorriak baldintzatzen du gauzen garapena, ez xedea). Aristotelesek, berriz, zeruan astroek egiten dituzten mugimenduetan nagusi diren xede eta harmonia berberak erakusten dituzte bizidunek.
  • Unibertsoari buruzkoa.

Jakintza filosofikoaren ezaugarriak

  • Gogoetatsua: Errealitatea eta egia bilatzen ditu.
  • Irekia: Gauzen azken egia aurkitzea da bere helburua, baina proposamen asko irekiak dira.
  • Jakintza globala: Bateratzailea eta irekia.
  • Errotiko jakintza: Praktikoa eta kritikoa.

Deskargatu

PDF Word HTML