Eusko Alderdi Jeltzalearen sorrera: Euskaldun Batzokiaren estatutua (1894)
Euskaldun Batzokiaren estatutua (1894): Eusko Alderdi Jeltzalearen sorrera
Aztertuko dugun testua Euskaldun Batzokiaren estatutua da. 1894ko uztailaren 14an idatzi zen Bilbon. Haren egilea Sabino Arana izan zen, eta lehen mailako testu bat da. Erakunde bat sortzeko egin zituzten estatutu hauek, horregatik testu politiko bat da. Hartzaileak Bilboko alderdiko kide nazionalistak edo abertzaleak ziren, eta EAJren ideologiaren berri ematen du. Egilea Sabino Arana denez, Abandon jaio zen. Politiko, idazle eta euskal nazionalismoaren sortzailea, ikurrinaren asmatzailea ere izan zen. Gainera, industrializazioa oso motela izan arren, immigrante asko etortzen hasi ziren, eta horren ondorioz jendea beldur zen haien ohiturak galduko ote zituzten.
Analisia
Estatutu hauen ideia nagusia nazionalismoa zertan oinarrituko den da. Beste ideia batzuk ere badaude, hala nola, Bizkaia estatu konfesionala izango zela, hau da, katolikoa, apostolikoa eta erromatarra; lege zaharretara itzuliko zirela, foruak berreskuratuz eta hogeita hamarreko legeak ezarriz; euskara hizkuntza ofiziala izango zen; eliza estatuaren gainean egongo zen, eta sortuko zuen taldea konfederazio modukoa izango zela: probintzia bakoitzak autonomia izango zuen, eta gero gauzak amankomunean jarriko zituzten.
Hiztegia
- Lege zaharra: Foruak ziren.
- Konfederazioa: Lege batzuk partekatzen zituzten estatu burujabeen batasuna zen. Konfederazio guztiek estatu guztiei laguntza emango zien gobernu zentrala osatzen zuten.
- Batzokia: EAJren egoitzek jasotzen zuten izena zen. 1894ko uztailean, Sabino Aranak lehen Batzokia inauguratu zuen Bilboko Korreo kalean.
- Bizkai-Batzar: 1894an Sabinok sortu zuen alderdi politikoaren izena da, bai eta Eusko Alderdi Jeltzalearen aitzindari politikoa ere. Ondorioz, alderdi politiko honetako barne egitura zaharrena da.
Aurrekariak
1876an II. Karlistaldiaren porrota gertatu zen, baita ere konstituzioa, espainiar estatu liberalaren eraketa zentralista eta foruen galera. Horrek sentimendu nazionalista piztu zuen, eta 1878an liberal foruzaleak elkartean bildu ziren. Beste arrazoi bat biltzeko izan zen nola industriak immigranteak erakarri zituen, Bizkaiko ohiturak arriskuan zeuden, eta horregatik 1882an "Euskadi" kontzeptua asmatu zuten. Horrek erakarri zuen 1890ean Sabinok euskaldunak beste nazio bat zirelako ideia zabaltzea.
Analisia
Sabinok estatutu hauek idatzi zituen sortu nahi zuen erakunde nazionalista abertzalea zertan oinarrituko zen eta zein helbururekin azalduz. Sabinok nahi zuena zen Bizkaiko ohiturak eta arraza ez galtzea, oinarri batzuk jarriz, hala nola, euskara hizkuntza ofizialtzat jartzea edo lege zaharrak ezartzea, adibidez, foruak. Hau dena egiten zuen zeren eta immigranteak etortzen baitziren industrializazioa zela eta, eta pentsatzen zuen Bizkaia ezagutzen zuen moduan desagertuko zela. Baita ere Bizkaia estatu konfesionala izatea nahi zuen, hau da, katolikoa, eta estatua elizaren menpean egotea, baina eliza eta estatua bereiziz. Modu berean, nahi zuen probintzia bakoitzak bere autonomia izatea, eta horregatik konfederazioak jarri nahi zituen.
Ondorioak
Gertaera hauek guztiek ondorio batzuk ekarri zituzten. 1895ean EAJ sortuko zen, eta abertzaleen kontra gogor joango zen. 1898an, Ramon de la Sota enpresari aberatsa EAJn sartu eta lan kulturala zabaldu zuen. 1915ean zatiketa bat gertatu zen: alde batetik, sabindarrak (independentistak, foruen berrezarpena), eta, beste aldetik, sotarrak (autonomistak, liberal foruzaleak), Comunión Nacionalista Vasca (CNV) sortu zutenak. Baina 1922an berriro EAJ fundatu eta Primoren jazarpen gogorra sufritu zuten. Azkenik, 1930ean nazionalismoaren bi alderdiak EAJren izenean batu ziren, tradizioari eta erlijioari garrantzia emanez.
Balorazioa
Hasieran, euskal nazionalismoaren printzipioak modu defendatzailean eta baztertzailean planteatu ziren (arraza, hizkuntza, legeak, izaera eta usadioak). Hau espainiar estatu liberalaren eraketa zentralistaren barruan kokatu behar dugu (industrializazioa, laizismoa, zentralismoa, etorkinak, eta abar). Euskal nazionalismoak eragin eskasa izan zuen gizarteko beste sektore batzuetan, hots, langileengan eta goi mailako burgesiarengan. Horregatik, gerora, nazionalismoa leunduz eta zatituz joan zen.