Euskalkien sailkapenak
LEHEN SAILKAPENAK
Arnaud Oihenart egin zuen lehen sailkapena. Berak ez zituen euskalkiak herrialdeen mugekin lotu, aintzinako leinuekin baizik. Horrela, lau euskalki berezi zituen: akitaniarrena(Ipar Euskal Herrikoa), baskoiena (Nafarroakoa), barduliarrena( Gizpukoa eta Arabakoa) eta autrigoiena (Bizkaian egiten zena).
XVIII. Mendean Manuel Larramendik hiru euskalki berezi zituen: bizkaitarra (Araba eta Bizkaian), giputza (Gipuzkoan) eta nafar-lapurtarra (Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian).
XIX. Mendean Bonaparte printzeak egin zuen euskalkien lehen sailkapen garrantzitsua. Informazioa behar bezala jasotzeko, kolaboratzaile sare bat osatu zuen. Gainera, euskara ikasi zuen eta euskalkiak hiru multzo nagusitan banatu zituen: mendebalekoa bizkaierak osatzen zuen, erdigunekoa gipuzkerak, goi-nafarrera, goi- nafarrera eta lapurterak osatua eta ekialdekoa zubererak, ekialdeko behe-nafarrerak eta mendebaldeko behe-nafarrerak osatua.
XIX. Mendearen amaieran, Resurreccion Maria Azkuek Bonapartek bildutako materialak erosi zituen. Bonaparteren sailkapenari hainbat zuzenketa egin zizkion: Erronkariko euskara euskalkitzat hartu zuen, eta bi goi-nafarrak eta bi behe-nafarrak euskalki bana sailkatzea proposatu zuen. Zazpi ziren, beraz, euskalkiak Azkueren ustez: bizkaitarra, gipuzkoarra, lapurtarra, behe-nafarra, goi-nafarra, zuberoatarra eta erronkariarra.
XX. Mendeko amaieran Koldo Mitxelena dialektologiaren arloan nabarmendu zen. Dialektologian aritzeko irizpideak ezarri zituen.