Euskal Perpausen Lotura eta Menderakuntza: Gida Gramatikala
Juntadurazko Perpausak (Koordinazioa)
Perpaus independenteak lotzeko erabiltzen diren juntagailuak:
- Emendiozkoak: eta
- Hautakariak: edo, edota, nahiz, zein
- Aurkariak: baizik, baino, baina
- Alborakuntza hutsa: ; (edo koma)
- Errepikapena: bai...bai..., ez...ez..., hala...nola..., alde batetik... bestetik...
Menderakuntza (Subordinazioa)
Konpletiboak (Osagarriak)
- Uste dut etorriko dela.
- Ez dut uste etorriko denik.
- Etortzea espero dut.
- Etortzeak salbatu du.
- Etortzeari, etortzeko.
Zehar Galderak
- Ez dakit etorriko den.
- ea...-(e)n
- -(e)n ala ez
Erlatibozkoak
- Etorri den neska nire laguna da.
- Etorri dena nire laguna da.
- Etortakoa / Etordakoa (Adibidez: etorritako neska).
- Etortzekoa / Etortzekoak.
Baldintzazkoak
- Ohea egiten ez baduzu, ez zara irtengo.
- Baldin badator...
- Dirua edukiz gero...
- Ulertu ezik/ezean, galdetu.
- Inora joatekotan, baserrira...
Kontzesiboak
- Ordaindu didaten arren, ez dut...
- Nahiz (eta) dirurik ez eduki...
- Sinesten ez baduzu ere, egia da.
- Hori eginagatik ere, ez duzu lortuko.
- Hori jakinda ere.
Denborazkoak
- Esan baino lehen, pentsatu behar da.
- Esan aurretik.
- Esan orduko.
- Esan eta gero, alde egin zuen.
- Esan ondoren.
- Esandakoan.
- Esan duzunez gero, etxera joan zaitezke.
- Jan bezain laster ohera joan zen.
- Jan bezain pronto.
- Jan eta berehala.
- Etorri denerako ez zegoen inor.
- Etorri denean.
- Joaten zaren bitartean irakurriko dut.
- Jatean, telebista ikusten du.
- Jaterakoan.
- Jateaz batera.
- Jaten duen bakoitzean.
- Jaten duen guztietan.
- Etorri den gehienetan.
- Etorri denetik ez du ikusi.
Moduzkoak
- Amak egin zuen bezala egin du.
- zuen moduan
- duen antzera
- duen gisan
- Esan duenaren arabera egin du.
- Etorri diren heinean.
- Egin duen neurrian.
Konparaziozkoak
- Zalla Balma bezain handia da.
- Zallak Balmak beste/adina biztanle ditu.
- Zalla Balma baino politagoa da.
- Zallak Balmak baino biztanle gehiago ditu.
Helburuzkoak
- Ikasteko erosi du.
- Sarrerak erosi genituen zinemara joatekotan.
- Buelta bat ematera noa.
- Zurekin egoteagatik/egotearren etorri naiz.
Kontsekutiboak (Ondoriozkoak)
- Hain polita da, non/ezen ezin baita deskribatu.
- Hainbat negar egin du, non begiak gorri-gorri jarri baitzaizkion.
- Hainbeste denbora pasa da, non ez baitut ia gogoratzen.
Kausazkoak
- Joan egin delako haserretu da.
- Ohera noa, nekatuta nago eta.
- Ezin dut erosi, ez baitut dirurik.
- Hemen zaudenez gero, galdera bat egingo dizut.
- Elurra zela eta ez ginen atera.
- Lege berria dela bide/kausa/medio, isiluneak sortu dira.