Euskal Literatura Klasikoa: Iparragirre eta Barrutia

Hizkuntza eta literatura7,59 KB

Euskal Literatura Klasikoa

06 - Jose Maria Iparragirre Balerdi (1820-1881)

Bizitza: Abenturaz betetako bizimodua izan zuen Iparragirrek. Urretxun jaio zen, 1820. urtean. Gasteizen eta Madrilen bizi izan zen, baina 1833an lehen karlistada hasi zenean, gurasoei ezer esan gabe osaba baten etxera joan eta karlisten batailoi batean sartu zen 1834an. Haiekin ibili zen hurrengo bost urtean.

Kantari Euskalduna

Gitarra zahartxo bat da neretzat laguna; honela ibiltzen da artista euskalduna: egun batean pobre, beste batez jauna, kantari pasatzen det nik beti eguna. Agur Euskal Herria, baina ez betiko. bost edo sei urtetan ez det ikusiko. Jaunari eskatzen diot grazia emateko, nere lur maite hontan hezurrak uzteko.

Karlistek gerra galdu zuten, eta Iparragirre, karlista asko bezala, Frantzian egon zen, baina Frantziako agintariek erbesteratu zuten Marseillesera. Italian, Suitzan, Alemanian eta Ingalaterran ibili zen. Eta 1852an itzuli zen. Hantxe kantatu zuen hurrengo urtean lehen aldiz Gernikako Arbola, Euskal Herrian sentimendu biziak pizten zituelako. Espainian zehar ibili zen, eta 1858an Argentinara joan zen. Han ezkondu ziren, Iparragirrek 36 urte zituela. Artzain aritu zen Uruguain. 1877. urtean itzuli zen Euskal Herrira. Bere bizitzaren azken urteetan, kantari ibili behar izan zuen bizimodua ateratzeko. 1881. urtean hil zen, Itsason (Gipuzkoa), euripean lo egin ondoren pneumoniak jota.

Obra

Iparragirreren bertsoak kantatzeko sortuak dira. Bertsolaritzaren tekniken arabera eginak daude, eta haren poemak zortziko txikiak dira maiz. Baina teknika garrantzizkoagoak dira haren musikak eta haren kantagaiak. Ondo baino hobeto jakin zuen orduko euskaldunek barrenean sentitzen zutena adierazten. Espiritu erromantikoak sortarazitako askatasun nahiari kantatzen zion, xehearen gogoarekin uztartuz. Ezin esan haren poemak obra berritzaileak edo sakon direnik, baina ukaezina da ahalmen handia izan zuela herriaren sentimenduekin bat egiteko, eta haren doinu gozoak bazter guztietara zabaldu zirela. Ordura arte inoiz ikusi gabeko arrakasta izan zuten Iparragirreren abestiek. Mito bihurtu zela esatea ere ez da gehiegikeria. Nortasun politikorik gabeko herri baten enbaxadoretzat hartua izan zen, eta haren Gernikako Arbola ereserki moduko bat izan da euskaldunentzat, eta hala izaten jarraitzen du, haren jaiotzetik ia 200 urte igaro arren.

Jose Maria Iparragirre Balerdi (1820-1881) euskal poetarik kantatuena da ziur asko. Gasteizen eta Madrilen bizi izan zen, baina 1833an lehen karlistada hasi zenean, gurasoei ezer esan gabe osaba baten etxera joan eta karlisten batailoian sartu zen. Karlistek gerra galdu zuten, eta Iparragirrek, beste karlista askok bezala, atzerrira joan behar izan zuen. Frantzian egon zen, baina Frantziako agintariek erbesteratu zuten 1848an, urte hartako iraultzen giroan Marseillesa abestu zuelako. Italian, Suitzan, Alemanian eta Ingalaterran ibili zen. Eta 1852an itzuli zen. Bilbora, lehenbizi, eta Madrilera, gero. Hantxe kantatu zuen hurrengo urtean lehen aldiz Gernikako Arbola abestia Euskal Herriko foruen omenez. Euskal Herritik erbesteratu zuten, haren abestiek herriarengan sentimendu biziak pizten zituztelako. Espainian zehar ibili zen, eta 1858an Argentinara joan zen, Angela Kerexeta gaztearekin. Han ezkondu ziren, Iparragirrek 36 urte eta Angelak zituztela. Zortzi seme-alaba izan zituzten. Artzain aritu zen hemeretzi urtean, Argentinan eta Uruguain, Euskal Herria beti gogoan zuela. 1877. urtean itzuli zen Euskal Herrira, azken karlistada bukatu eta hurrengo urtean. Iturririk gabe, herriz kantari, bizimodua atera ahal izateko. Euripean lo egin zuen.

Ume Eder Bat

Ume eder bat ikusi nuen Donostiako kalean, hitz erditxo bat hari esan gabe nola pasatu parean? Gorputza zuen liraina eta oinak zebiltzan aidean; politagorik ez det ikusi nere begien aurrean.

Ondo baino hobeto jakin zuen orduko euskaldunek barren barrenean sentitzen zutena bertsotan jartzen eta kantatzen. Espiritu erromantikoak sortarazitako askatasun nahiari kantatzen zion, eta inork ez bezala lortu zuen xehearen gogoarekin uztartzea eta haren kezkak, nahiak, bizipenak eta pentsamoldeak abestietan islatzea. Hotzean aztertuta, ezin esan Iparragirreren kantek batzuen kalitatea dutenik. Obra berritzaileak edo sakon-sakonak ez badira ere, ahalmen handia izan zuela eta haren doinu gozoak zabaldu zirela ezin da ukatu. Ordura arte inoiz ikusi gabeko arrakasta izan zuten. Mito bihurtu zela esatea ere ez da gehiegikeria. Nortasun politikorik gabeko herri baten enbaxadoretzat hartua izan zen, eta haren Gernikako Arbola ereserki moduko bat izan da, eta hala izaten jarraitzen duela esan daiteke.

Gernikako Arbola

Gernikako Arbola da bedeinkatua, euskaldunen artean guztiz maitatua. Eman ta zabal zazu munduan frutua, adoratzen zaitugu Arbola santua.

05 - Pedro Ignazio Barrutia (1683-1759)

Euskarazko lehen antzerkigile ezaguna

Biografia

Pedro Ignazio Barrutia Araban jaio zen, Aramaio herrian, 1682an. Arrasateko eskribaua izan zen 1710 ingurutik, eta kargu ere izan zituen herri horretan. Bere lehengusina batekin ezkondu zen, eta horretarako, Aita Santuaren baimen berezia eskatu behar izan zuen. Zazpi seme-alaba izan zituzten. Barrutia idazlea izan zela badakigu antzerki-obra bat agertu zelako. Ez dakigu gehiago idatzi zuen edo ez. 1759an hil zen.

Obra

Barrutiaren obra bakar bat iritsi zaigu: Acto para la Nochebuena (Gabonetako ikuskizuna). Ez dakigu noiz idatzi zuen zehazki. Eskuizkribua agertu zen XIX. mendearen bukaeran eta 1879an argitaratu zen lehen aldiz. Jesusen jaiotzaren inguruko gertakizunak kontatzen dira obran, baina modu berezi batean. Belen agertzen da, eta Ama Birjina, baita deabru batzuk ere. Baina, horiekin batera, zenbait pertsonaia: Mari Gabon eta Grazioso, besteak beste. Egitura bikoitza du obrak. Bi leku, bi denbora tartekatzen dira: Arrasate eta Belen; I. mendea eta XVIII. mendea; pertsonaia biblikoak eta pertsonaia herrikoiak; gai erlijiosoak eta satirikoak. Obraren trikimailu hori sinplea da, baina abilezia handikoa. Horrek pentsaraz dezake obra modernotzat jo eta Barrutiaren teknikak berritzaileak zirela, baina ez da egia. Horrelako obrak ugariak ziren Europan. Teatro erlijioso erromanikoaren generokoak ziren. Jakintza erlijiosoa eman nahi zioten jende xehe eta ezjakinari eta, horretarako, ironia eta egoera barregarriak erabiltzen zituzten. Umorearen bidez doktrina zabaltzen zuten asmoa.

Pedro Ignazio Barrutia (1683-1759) Euskarazko lehen antzerkigile ezaguna. Araban jaio zen, Aramaio herrian, 1682an, eta Arrasaten bizi izan zen 1710 ingurutik hil zen arte. Bere lehengusina batekin ezkondu zen, eta, Aita Santuaren baimen berezia eskatu behar izan zuen. Zazpi seme-alaba izan zituzten. Idazlea zela badakigu Gabonetako ikuskizuna obra agertu zelako. Ez dakigu gehiago idatzi zuen edo ez. Arrasaten hil zen.

Barrutiaren obra bakarra iritsi zaigu: Acto para la Nochebuena (Gabonetako ikuskizuna). Ez dakigu noiz idatzi zuen zehazki. Eskuizkribua agertu zen XIX. mendearen bukaeran eta 1879an argitaratu zen lehen aldiz. Jesusen jaiotzaren inguruko gertakizunak kontatzen dira obran, baina modu berezi batean. Ama Birjina eta San Jose, eta aingeruak eta artzainak, horiekin batera, Arrasate agertzen da eta Arrasateko zenbait pertsonaia: Mari Gabon eta Grazioso, besteak beste. Bi denbora eta bi pertsonaia eta gai mota tartekatzen dira: I. mendea eta XVIII. mendea; Bibliako gai erlijiosoak eta satirikoak. Obraren trikimailua sinplea da, baina abilezia handikoa.

ASMODEO: Zer gizon?

Deskargatu

PDF Word HTML