Euskal Kulturaren eta Literaturaren Ibilbidea
Eusko Ikaskuntzaren sorrera eta helburuak
Gerra aurreko euskal kultur erakundeen artean Eusko Ikaskuntza dugu famatuena. Pentsaera desberdineko hainbat euskaltzalek sortu zuten Oñatin 1918an, Hego Euskal Herriko lau diputazioen babespean. Euskal munduari dagozkion gaiak ikertzea zeukan helburu nagusitzat. Elkarte honen kezkarik garrantzitsuenetako bat irakaskuntza zenez, ahalegin handiak egin zituen arlo horretan denbora laburrean. Besteak beste, sortu berriak ziren ikastoletako ikasliburuak egin, euskal gaiei buruzko udako ikastaroak eratu, edota Euskal Unibertsitaterako aurreproiektua taxutu zituen.
Euskaltzaindiaren sorrera eta lehen euskaltzainburuak
Zenbait saiok porrot egin ondoren, azkenean Eusko Ikaskuntzaren Oñatiko Biltzarrean (1918) Euskararen Akademia bat eratzea erabaki zen, hau ere Hegoaldeko lau diputazioen laguntzarekin. Hurrengo urtean onartu ziren estatutuak eta Euskaltzaindia izena jarri zioten.
Lehenengo euskaltzainburua Resurreccion M. Azkue abade lekeitarra izan zen 1919 eta 1951 bitartean. Gaur egungo euskaltzainburua Andres Urrutia da, 2004tik.
Euskaltzaindiaren helburu nagusiak eta sailak
Sorreratik Euskaltzaindiaren alderdirik garrantzitsuenetako bat euskararen batasuna izan zen. Alabaina, gerra aurreko hainbat euskaltzainen iritzi garbizaleek ez zuten horretarako biderik errazten. Hainbat proba egin ondoren, 1968an heldu zion ofizialki Akademiak batasunaren auziari.
Euskaltzaindiak bi lan nagusi izan ditu:
- Iker saila: Hizkuntzaren azterketari begiratzen dio batez ere.
- Jagon saila: Hizkuntza zaintzea eta zabaltzea du helburu.
Manuel Etxeita: Bizkaierazko eleberrigilea
Manuel Etxeita. Zahartzaro aldera, euskaraz idazteari ekin zion. Bizkaieraz idatzitako eleberriak dira bereak. Erraz samarrak, aparteko korapilorik gabekoak, baina atseginez irakurtzen direnak. Bere lanen artean, Josetxo (Umezurtz baten historia) eta Jaioterri Maitia daude.
Primo de Riveraren diktadura eta euskal literatura
1923tik 1930 bitartean Primo de Riveraren diktadurak lehortea eragin baitzuen euskal herrietan. Garai hartan nagusitu zen idazkera garbizalea olerkarientzat baliagarria zen, baina ezin zitekeen izan prosa modernoa moldatzeko. Garai horretako lan aipagarriak dira: Usauri (1930), Donostia (1933), Uztaro (1937).
Gerra aurreko euskal olerkari nabarmenak
Garai hartako idazleak, besteak beste, Aitzol (Olerti Egunak), Lizardi (Bihotz Begietan), Lauaxeta (Arrats Beran) eta Orixe (Santa Kruz Apaiza) dira.
XIX. mendeko bertsolariak eta haien harrera
XIX. mendeko bertsolari ezagunak “Xenpelar”, Iparragirre eta “Bilintx” dira Hegoaldean, eta Iparraldean “Etxahun” eta Oxalde. Herri xeheak bertsotarako zaletasun handia erakutsi arren, jende ikasiaren harrera ez zen beti hain abegitsua izan. Karmelo Etxegaraik haien kontuetan inolako baliorik ez zegoela esan zuen. Bertsolarien euskara modernoegia zen puristen belarrietarako eta itsuegi zeuden bertsoen alderdi onak ikusteko.
Txirrita: Bertsolari handiaren ibilbidea
Bertsolarien prestigioak apur bat beherantz egin zuen XX. mendeko lehen hamarkadetan. Herri eta auzoetako jai eta ospakizunik garrantzitsuenetan ez zen bertsorako tartearik faltako. Marinel eta baserritarren bizimodu latza sarritan izaten zuten bertsolariek gai, baita hautagai edo langileen borrokak eta grebak ere. “Gatzelu”, “Saiburu” eta “Teiliri Txiki” dira, besteak beste, garai hartako bertsolariak.
Jose Manuel Lujambio “Txirritak” bertsolaritza zuen ofizioa eta gogoko lanbide horri ez zion hil arte ukorik egin. Husten ez zen iturri bat zeukan buruan, agortzen ez zen etorri eztarian.
Bertsolari Egunen sorrera eta bilakaera
Hasieran Euskaltzaindiak antolatu zituen bertsolari egunak, eta gero bertsozaleek. Nabarienak, Errepublikaren amaiera aldera Donostian Euskaltzaleek eta Euzko Gaztedia erakundeetako Jose Zubimendi, Aitzol eta besteek antolatutako “Bertsolari Egunak” izan ziren. Lehena 1935ean ospatu zen Kursaleko Poxpolinen antzokian, 19 bertsolariren partaidetzarekin. Orduko irabazlea “Basarri” izan zen, bigarrena Txirrita eta hirugarrena Kepa Enbeita. Gaur egungo txapelduna Amets Arzallus da.
Atzerrian idatzitako euskal literatura
Hona hemen atzerrian idatzi zuten euskal idazle eta lan batzuk:
- Monzon, Urrundik (1945)
- Jokin Zaitegi, Galdaketan (1946)
- Jon Andoni Irazusta, Joañixio (1946)