Euskal Industriaren Erronkak eta Etorkizuneko Estrategiak

Geografia2,99 KB

Euskal Industriaren Bilakaera eta Erronkak

1975eko krisiaren ondoren (petrolioaren prezioen igoeraren ondorioz, Euskadiko industria asko krisian sartu zen), 1994 eta 2007 urteen artean, krisiari buelta eman nahian, euskal industria eraldatu, berritu eta berpiztu egin zen. 2008. urtetik aurrera, berriz, krisi ekonomikoaren eragina izan du. Kontsumo krisi horren ondorioz, kontsumoa murriztu eta industria-ekoizpenak behera egin zuen. Beraz, oraindik ere, krisiari aurre egiten jarraitzen dute.

Industria Politika eta Lehiakortasuna

Hori dela eta, industria-politikaren bidez, krisiaren ondorioei aurre egin eta lehiakortasunean aurrerapausoak eman nahi dira. Horretarako, zailtasunak dituzten enpresa bideragarriei laguntzak ematen zaizkie.

Euskal Industriaren Produkzioa: Sektore Nagusiak

  • Espezializazioa: Oraindik oso espezializatuta dago hiru sektoretan: siderometalurgian, energetikoan (petrolioa eta haren deribatuak, eta sektore elektrikoa), eta makinerian. Guztiak ere sektore helduak dira eta kostu baxuko herrialdeen lehia jasaten dute.

Industria Politikaren Proposamenak

Beraz, honako hauek proposatzen dira: industria-politikan krisian dauden baina etorkizunerako ikuspegiak dituzten sektore bideragarriak berregituratu, eta sektore tradizionaletan berrikuntza teknologikoa sartuz munduko merkatuan lehiakorrak izango diren enpresa lider berriak sortzen laguntzea.

Euskal Industriaren Egitura eta Etorkizuneko Joerak

  • Ekonomiaren Oinarria: Euskadiko ekonomia industrian oinarritzen da eta Estatuko industriak baino pisu handiagoa du. Gainera, eragin biderkatzailea izan du gainerako ekonomian; hau da, industriarako lehengaiak behar direnez, lehen sektoreko jarduera beharrezkoa da, eta, era berean, produktuak saltzeko, langileak eta energia ere behar direnez, hirugarren sektorea ere dinamizatzen du. Hala ere, produkzioak atzeraldi bat izan du zenbait enpresa kostu baxuko herrialdeetara zentralizatu direlako.

    Hori dela eta, industria-politikak ekintzailetasuna eta ekimena bultzatu nahi ditu gizartean. Horretarako, Business Angels (proiektu berritzaileetan inbertitzen duten pertsona edo enpresak) bultzatu eta enpresa autonomoak eta mikroenpresak sustatzen ditu. Gainera, euskal administrazioa euskal irudi erakargarri bat sortzen saiatzen da, marka propioa sortuz, Espainiako produktuetatik bereiziko dituena.

  • Lan Indarraren Prestakuntza: Industrian lan egiteko eskulanaren prestakuntza dago, eta ikasketadunen kopurua Espainiako eta Europako batez bestekoaren gainetik dago. Hala ere, langileak enpresetako beharrizanetara gehiago egokitu behar dira.

Deskargatu

PDF Word HTML