Euskal Industriaren Egitura: Guneak, Ezaugarriak eta Bilakaera
Euskal Industriaren Egitura: Sarrera
Industria, energia iturri bat erabiliz lehengaiak produktu eraldatu/landu bihurtzen dituen jarduera da. Oinarrizko funtsak: lehengaiak + energia iturriak.
Euskal Herriko Industria Guneen Ezaugarri Nagusiak
- Desoreka. Hiri industrial nagusiak: alderantzizko triangelua (Donostia, Bilbo, Gasteiz). Donostia-Bilbo lotura sendoagoa Donostia-Gasteiz/Bilbo-Gasteiz baino.
- Kostaldeko industria ardatzak dentsitate handia du. Gasteiz inguruan industria kontzentratuta. Gasteizen makrozefalia nabarmena probintzia mailan.
- Euskal industriak ETEak (Enpresa Txiki eta Ertainak) nagusi ditu. Enpresak esportaziorako ekoizten dute. Kooperatiben indarra.
- Industria gune nagusiak: Bilbo Handia, Nerbioi, Ibaizabal, Deba, Urola, Oria, Donostialdea, Gasteiz.
Bizkaiko Industria
Bilbo Handia nagusi (industria hemen hasi zen). Sektoreak: siderurgia, metalurgia, ontzigintza, industria kimikoa. Bilbo inguruko industriaguneek gainezka egin dute, eta industria Ibaizabal aldera zabaldu da.
2000 industri enplegatu baino gehiago: Bilbo, Basauri, Sestao, Zamudio. Bertan Fagor.
Ibaizabal Korridorea
Galdakao-Elorrio artean. Eremuak: Amorebieta, Durango, Ermua.
1985ean Zamudioko parke teknologikoa sortu zen. Ikerketa eta teknologia berrikuntzan eragina du.
Dentsitate Handiko Guneak
Bermeo, Ondarroa (kostaldean).
Gipuzkoako Industria
Dentsitate handia probintzia osoan sakabanatuta. 4 eskualde:
1. Donostialdea
Garapenean 2 faktore: paisaiaren edertasuna eta Frantzia gertu. Garapen multisektoriala eman da, metalurgia nagusi.
Guneak: Donostia, Irun, Hernani, Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lasarte-Oria, Andoain, Usurbil. 1994an Miramon sortu zen.
2. Oria
Dentsitate ertaina. Sektore nagusiak: papera eta oihalgintza. Krisiaren ondorioz, industria kimikoak eta metalurgiak garrantzia hartu dute.
Eremuak: Tolosa, Ordizia.
3. Urola
Dentsitate ertaina. Eremuak: Azpeitia, Azkoitia, Zarautz, Zumaia.
4. Deba
Goian kooperatibak (Arrasate eta Oñati nagusi), behean makineria metalikoa eta makina-erremintak.
Elgoibar, Eibar, Deba.
5. Goierri
Dentsitate handia. Sektore nagusiak: metalurgia, garraio-materiala, makineria (CAF).
Guneak: Beasain, Legazpi, Zumarraga, Ordizia.
Arabako Industria
Ingururik dinamikoena. Arrazoia: atlantiko ardatzak garrantzia galdu du, eta Ebrokoa hartu du.
Lurzorua merkeagoa, komunikazioak eta bizi kalitatea hobeagoa.
Gasteizek lanpostuen eta industria jardueren %80 hartzen du. Dentsitate ertaina: Laudio, Amurrio. Dentsitate txikia: Legutio, Angulema, Oion.
Industria Ereduaren Bilakaera
Gaur egungo industria eredua 2. industria aldian ezarri zen, krisiak eta birmoldaketak eraginez. Horrek eragin enplegu banaketan. Konponbidea: teknologia hobetu, ekoizpen-sarea dibertsifikatu, deslokalizazioari aurre egin, atzerriko lehiari malgutasunez erantzun.