Euskal Herria Gerra Zibilean (1936-1937)
1936ko Altxamendua eta Euskal Herriaren banaketa
1936ko uztailean, altxamenduarekin batera, Euskal Herria bi eremutan geratu zen banatuta:
- Alderdi errebeldea (nazionalak): Nafarroa eta Araba (Aiarako harana kenduta).
- Alderdi errepublikanoa: Bizkaia eta Gipuzkoa.
Eskuineko militar batzuk eta Loiolako kuarteletako soldaduak altxatu ziren, baina berehala errepublikanoak bertara joan eta errebelde guztiak atxilotu zituzten. Bizkaian eta Gipuzkoan Defentsa Batzarrak eratu ziren. Gipuzkoan gatazkak egon ziren anarkisten eta abertzaleen artean.
Gipuzkoako Kanpaina
Molak Irun konkistatu nahi izan zuen muga kontrolatzeko. Abuztuan, Beorlegi koronelak Irun hartu zuen. Irungo anarkistek, erretiratu aurretik, hiria erre zuten. Molak, Irunen ahultasuna ikusita, Gipuzkoan zehar jarraitu zuen. Donostia oso erraza izan zen hartzea, ia defentsarik aurkitu gabe. Benetako frontea Eibar eta Elgoibarren aurkitu zuten, bertan benetako armada handia baitzegoen. Orduan, batailoi batzuk frontean utzi eta Madrilera joan zen. Bitartean, ia hiru hilabetetan, Bizkaian gerrarako prestatzen hasi ziren.
Eusko Jaurlaritza eta Eusko Gudarostearen sorrera
Kontzentrazio gobernua eratu zen. Jose Antonio Agirre lehendakari izendatu zuten, eta guztien artean politikoki hainbat dekretu garatu zituzten:
- Heziketa elebiduna garatzea.
- Moneta propioa eta polizia propioa izatea.
- Eusko Gudarostea (Armada) sortzea.
Errepublika irabaziko zutela pentsatzen zuten, eta gudarostea prestatzen ari ziren.
Bizkaiaren Defentsa eta Iparraldeko Frontea
Eusko Jaurlaritzak Legutianora (Arabako defentsaren giltza) joatea erabaki zuen, baina ikusi zuten ezingo zutela Araba hartu eta Bizkaiko defentsa egiten hasi ziren: Burdinazko Gerrikoa. Baina baliabideak eskasak ziren eta hutsune handiak zituzten.
Bilboko Erorikoa
Molak Bizkaia konkistatzea erabaki zuen. Horretarako, espainiarrak eta italiarrak zituen. Gainera, Kondor Legio alemaniarraren eta italiarren abiazioaren babesa zuten. Hegazkinek herri batzuk bonbardatu zituzten (Gernika, Durango...). Bonbardaketa izugarriak izan zirenean, Durangoko jende errepublikanoak alde egin behar izan zuen.
Mola hil zenean, Dávilak hartu zuen bere lekua eta erasoari ekin zion. Ingeniari nazionalista bat (Goikoetxea) Francoren bandora pasatu eta defentsa-planoak eman zizkion.
Errendizioa eta Errepresioa (1937)
Nazionalistak (Francoren aldekoak) Vatikanorekin negoziatu ziren: industriaritza desegin ezean, errendizioa onartuko zutela eta buruzagi abertzaleak erbestera joan ahal izango zirela. Errebeldeak Artxandatik Bilbora pasatu ziren. Eusko Gudarosteko batailoi batzuk Laredora joan ziren, eta bertan errenditu ziren italiarren aurrean (Santoñako Hitzarmena).
Francok agindua eman zuen abertzaleak epaitegietara eramateko eta atxilotzeko. Francok ateratako lehen dekretua heriotza-zigorra izan zen, nazionalisten aurka. 1937ko ekainaren 19a Bilboren erorketaren eguna izan zen.