Euskal Estatutua II. Errepublikan: Bide Luzea eta Eztabaidak

Historia2,28 KB

Eusko Ikaskuntzaren testuak euskal estatu bat oinarri gisa jartzen zuen, lau probintziek eratua: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa. Espainiako Errepublika Federal baten barruan egongo zena. Barne politikan autonomia handia ematen zitzaion probintzia bakoitzari, hainbesteraino, non probintzia bakarreko erakundeak erakunde komunei gailentzen zitzaizkien.

Proiektu horrek, gauzatu ahal izateko zailtasun teknikoak zituen arren, bazuen abantaila handi bat ere: joera politiko askotako jendeak parte hartu zuela hura lantzen, bai ezkerrekoak, bai liberalek eta bai abertzaleek. Eztabaida luze eta sakon bat sorrarazi zuen, beraz, eta bi interpretazio bide sortu zituen bere oinarrian:

  • Karlistena eta nazionalistena, batetik, elizaren interesen babesa testu hartan argi eta garbi adieraztearen aldekoa.
  • Ezker-sozialista-errepublikanoena, bestetik, interpretazio horren erabat kontrakoa zena.

Autonomiaren Aldeko Bide Luzea

Errepublikaren garaiko autonomiaren aldeko bidea luzea eta zailtasunez betea izan zen. Arrazoiak:

  • Alderdiek autonomiaren aurrean zituzten jarrera bateraezinak.
  • Euskal nazionalistek Donostiako Itunean (1930) parte ez hartzea.
  • EAJren aliantza-politika. Lehen Biurtekoan karlistekin bat egiteak ezkerraren errezeloak sortu zituen.

1931ko II. Errepublika aldarrikatu zuten Espainian. Handik lasterrera, Euskal Herrian autogobernua eskatzeko mugimendua sortu zen (alkate nazionalistek bultzatuta). Berehala ekin zioten Euskal Estatutua idazteari. Baina bi ahaleginek porrot egin zuten.

Eusko Ikaskuntzaren Proiektua

Errepublikaren Konstituzioa agertu baino lehenago, Eusko Ikaskuntzak bukatuta zituen euskal proiektua idazteko lanak, eta hura izan zen gero Errepublika garaian egingo ziren hainbat proiekturen aitzindaria. Horregatik, gainditzen zituen estatutu horrek Errepublikaren Konstituzioaren mugak eta aurreikuspenak, eta horrek, jakina, zaildu eta korapilatu egin zituen estatutua onartzeko egin ziren eztabaidak, batez ere ezkerreko erakundeengan, haiek baitziren azken batean estatuaren ikuspegi autonomiazaleago bat zutenak.

Deskargatu

PDF Word HTML