Euskal Antzerkia Ilustrazio Garaian: Munibe, Peñaflorida eta Barrutia

Arteak eta humanitateak3,54 KB

Ilustrazioko Euskal Antzerki Nagusiak

Muniberen Gabon sariak (1762)

“Sor Luisa de la Misericordia” izenarekin argitaratu zuen Munibek bere lantxoa, Gabon sariak, 1762an. Gure literaturan Ilustrazioko lehen antzerkia da. Kanta herrikoiak, estilo jolaskorra eta jakintzaz hornitua. Lehen aldiz kontzeptu berriak agertzen dira gure literaturan. Ez du Barrutiarenak bezalako herri-teatroaren antzik.

Peñafloridako Kondearen El borracho burlado (1764)

El borracho burlado, 1764an, Peñafloridako kondeak idatzitako antzerkia da. Bergaran antzeztu zen. Kantuak euskaraz ziren, baina beste guztia erdaraz egina. Antzerki neoklasikoaren ildotik doa. Ez du Gabonetako ikuskizunarekin inolako itxurarik, ez edukian eta ez forman.

Antzerkiaren atarian egin zuen sarreran arreta handiz saiatu zen hiru unitateak zaintzen: ekintza, denbora eta tokiaren batasuna. Txantoni eskarmentu bat ematera datoz. Jauna dela sinestarazi eta gero burla egin. Denbora eta tokiaren batasuna ere ezin daiteke dudan jarri. Euskara eta erdara nahastea akats bat dela esaten du, eta euskalkien arrazoia emanez zuritzen du bere jarrera.

Barrutiaren Acto para la nochebuena / Gabonetako ikuskizuna

Hego Euskal Herriko lehen antzerkia da, Arrasaten antzeztua. Oso interesgarritzat hartu da lan hau. Denboran onena izateaz gain, balioz onena dela esatera iritsi da. Barrutiak izenpetzen du eskuizkribua. Barrutiak paperera pasatu zuen hau.

Obraren Kokapena eta Ezaugarriak

Erdi Aro, Errenazimendu eta Barroko guztian zehar Europako mendebal osoan antzeztu zen. Oso berezia da, balio apartak ditu; baina badirudi inguruko beste herrietan egiten zirenen antzekoa dela. Honako arrazoiak ematen dira:

  • Antzezteko okasioa: Teatro erromanikoak bi aro nagusi zituen: Gabonak eta Aste Santua.
  • Bertsoen kopurua: 1200 bertsotaraino, hau bere 513 bertsorekin.
  • Xedea: Gizona hobetzea eta salbatzea zen antzerki erlijioso horien xedea.
  • Deabrua: Bere ezintasunean egoera komiko batean azaltzen zaigu.
  • Pertsonaiak: Maria, Jose, Aingeruak... tratamendu tradizionala.

Barrutiaren antzerkiaren berritasuna

Azkenik, Lakarrak azpimarratu du Barrutiaren eta bere antzerkiaren berritasuna hobeto ikus genezakeela honako puntu hauetan:

  • Paper barregarria.
  • Belengo ostatuko eszena.
  • Artzainaren elementu folklorikoak.

Obraren Egitura

Erdi Aroko antzerkiaren erara, hiru zati bereizten dira:

  • Lehenengoa: Jaiotzaren abestiraino. Izaera sakroa du.
  • Bigarrena: Lehenaren antitesia. Emazteak barregileari ematen dion astinaldiraino.
  • Hirugarrena: Zabalena (288-513 bertso). Jainkoaren semea gizon egiten da bekataria bere bihurtzeagatik.

Berezitasun Azpimarragarrienak

Asmo didaktikoa eta komikoa nahasian ageri zaizkigu, baina badago obra nahastu eta batasuna ematen dion lotura:

  • Barrutiak ez ditu Espazio eta Denbora unitateak zaintzen.
  • Elkarrengandik urrun dauden bi garai aurkitzen ditugu obran.

Anakronismo hauek onartezinak eta inkulturaren adierazgarri dira antzerki klasiko eta neoklasikoaren ikuspegitik. Espazioaren araua ez da errespetatzen. Akzioa: Nazaret, Belen, Arrasate... Nahasketa horien helburua, irakaskuntza era atseginez egitea, ikusleen arreta piztea lortzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML