Euskal Ahozko Literatura: Genero Lirikoa eta Baladak

Gizarte zientziak2,77 KB

Genero Lirikoa eta Ahozko Literatura

Alfabetatu aurreko aldi luzeetan, funtzio poetikoa ahozko jardunean gauzatzen zen. Puntua, erritmoa, kantua eta gorputz-espresioa ziren literatura honen iraupenerako bide nagusiak.

Ahozko literaturaren zenbait atal

1. Atsotitzak edo errefrauak

  • Edukiari dagokionez: Trinko eta aberatsak dira; bizitza, heriotza, lana, eguraldia eta izaera dira erabilitako gai nagusiak.
  • Formari dagokionez, bi ezaugarri:
    • Laburrak: Ideiak memorian gordetzeko aproposak.
    • Memoriari laguntzeko baliabideak: Errima, erritmoa, paralelismoa eta kontrastea (baliabide estilistikoak).

Adibideak:

  • Kalean uso, etxean otso: Hoskidetasuna edo errima.
  • Nolako bizitza, halako heriotza: Korrelazioa.
  • Erraz irabazia, erraz xahutu: Kontrastea.

2. Baladak edo erromantzeak

Gertaeren kontaketan oinarritzen dira eta epika sailean sartzen dira: gertaera historikoak, asmaketak, sentimenduen adierazpenak eta elkarrizketaz emandako sailak uztartzen dituzte.

Edukiari eta historiari begiratuz, sailkapen hau egin daiteke:

  • Eredu epikoa (XV-XVI. mendeak): Garaiko kronikatzat har daitezke. Buruzagi eta jauntxoen ekintzak eta bizi-giroa, banderizoak eta erlijiozko kantak agertzen dira.
    Adibideak: Bereterretxen kantoria, Atherratzeko anderea, Milia Lasturko, Alos torrea...
  • Eredu epiko-lirikoa (XVII. mendea): Kontaera dute oinarri, baina dramatikoak dira, hau da, elkarrizketaz emanak. Leku eta garai zehaztugabeak dituzte eta ezin dira kronikatzat hartu.
    Adibideak: Brodatzen ari nintzen, Goizean goizik...
  • Eredu lirikoa (XVIII. mendea): Herri poesian ugariena. Gaiak sinbolismoaren bidez eta elkarrizketaz ematen dira. Amodioa da ia gai bakarra. Gehienak Ipar Euskal Herrian bildu dira.
    Adibideak: Maitia, nun zira?, Jaun baruak aspaldin, Txori erresiñula, Eijerra zira maitia...

3. Kopla zaharrak

Usadio zaharretan oinarrituak, egiteko soziala dute, ospakizun batzuetan abestekoak baitira: Santa Ageda eskean, Urte Zahar eta Urte Berriaren mugan, Olentzero, inauteri edota San Joan jaietan.

  • Neurri eta doinu bereziak:
    • Baladetan bezala, naturaren aipamenak, behin eta berriz errepikatzen diren hasierak (anaforak) eta bihurkiak (kopla txikietan) agertzen dira.
    • Bertsoetan bezala, bat-batekotasunari lekua uzten zaio. Santa Ageda eskean, esaterako, bakarlariak familia bakoitzari dagokion kopla asmatzen du eta, ondoren, taldeak errepika egiten du.

Deskargatu

PDF Word HTML