Euskadiko Geografia Ekonomikoa: Populazioa, Lehen Sektorea eta Arrantza

Geografia3,14 KB

Euskadiko Populazioa: Landa eta Hiri Eremuak

Euskadiko populazioaren %20 landatarra da, eta %80 hiritarra. Hiru mota nagusi bereizten dira:

  • Sakabanatutako populazioa:

    • Baserrietan: Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako iparraldean.
    • Herrixketan: Arabako erdialdean.
  • Populazio kontzentratua:

    • Arabako hegoaldean, gune erdi-hiritarretan (1.000-2.000 biztanle inguru).

Populazioa modu ezberdinean banatuta dago probintziaka:

  • Gipuzkoa: Hiriak nahiko modu homogeneoan banatuta daude.
  • Bizkaia: Industriaren arabera, zonalde industrializatuenetan hiri gehiago daude.
  • Araba: Populazioaren %75 Gasteizen kontzentratzen da.

Hiri nagusiak eta haien funtzioak:

  • Bilbo: Industria, zerbitzuak, negozioak.
  • Gasteiz: Ekialdeko hiriburua, funtzio administratiboa.
  • Donostia: Industria.

Lehen Sektorea Euskadin

Lehen sektoreak garrantzi eta garapen handia izan du Euskadiko ekonomian. XX. mendearen amaieran, gauzak aldatu dira, eta ekonomia industrian eta zerbitzuetan oinarrituta egon da. Gaur egun, jende oso gutxik egiten du lan sektore honetan, baina ekoizpena dexentea da. Jarduera nagusiak nekazaritza eta abeltzaintza dira.

Abeltzaintza

Abeltzaintzatik beste jarduera batzuk sortzen dira, adibidez:

  • Larre asko, animaliak bazkatzeko.
  • Nekazaritza espezializatua, animalien janaria ekoizteko.

Gure abeltzaintzaren ezaugarriak:

  1. Tradizionala: Iparraldean, animaliak aske bazkatzen dira.
  2. Espezializatua: Helburua esnea eta haragia lortzea da (industria asko bizi dira horretaz).

Modalitateak:

  1. Behi azienda: Iparraldean, Gipuzkoan eta Bizkaian.
  2. Ardi aziendak: Probintzietako hegoaldean.

Nekazaritza

Nekazaritza erliebearen eta klimaren arabera banatzen da:

  1. Iparraldean: Klima euritsua eta hezea da. Landareak: larreak, zerealak, artoa. Hiritik gertu: ortuariak, patatak, tomateak, letxugak.
  2. Hegoaldean (Arabako lautada):
    1. Lehorreko laboreak: garia, oloa.
    2. Labore ureztatuak: azukre-erremolatxa, patatak.
  3. Ebro ibaiaren sakonunea: Klima mediterraneoa da. Landareak: garia, olibondoak eta mahastiak.

Arrantza Euskadin

Arrantza bi motatan banatzen da:

  1. Baxurako arrantza:

    Harrapatzen diren espezieak: antxoa, sardina, txitxarroa, berdela. Ekoizpena fresko kontsumitzeko eta arrain-irina ateratzeko erabiltzen da.

  2. Alturako arrantza:

    Atlantikoko iparraldeko uretan egiten da. Espezieak: bakailaoa, legatza.

Birmoldaketak egiten ari dira arrazoi hauengatik:

  • Bertako kaietako baliabideak agortzea.
  • Nazioarteko kaietan arrantza egiteko murrizketak.
  • Europar Batasunean sortutako ondorioak.

Deskargatu

PDF Word HTML