Europako, Espainiako eta Euskal Herriko Sektore Ekonomikoak
Europa
Lehen Sektorea
Nekazaritza
Biztanleria aktiboaren %5,2 biltzen du. Merkatu nekazaritzari zuzendutako enpresa ustiapen handiak daude. Produktuak lantzeko orduan, lurraldeak espezializatu egin dira.
Arrantza
1983an Arrantza Politika Bateratua sortu zen. Helburuak:
- Arrantzaleei ogibidea ziurtatu.
- Prezioen gorabeherak saihestu.
- Espezieak babestu.
- Sektorea birmoldatu.
- Ingurumenari lotutako alderdiak arautu.
Bigarren Sektorea (Industria)
Hirugarren potentzia da. Biztanleria aktiboaren %25,6 biltzen du. Arlo dinamikoak handitzen ari dira, eta siderurgia eta ontzigintza bezalakoak txikitzen. Industriagune nagusiak: Alemania, Erresuma Batua eta Italia.
EBren Industria Politika
Helburu nagusiak:
- Krisian dauden sektoreak berregituratu.
- Teknologia berriei lotutako sektoreak garatu.
- Ikerketa arloan estatu lehiakideekiko atzerapena gainditu.
- Enpresa lehiakorrak eta berritzaileak sustatu.
- Ingurumenaren gaineko kalteak saihestu.
Hirugarren Sektorea (Zerbitzuak)
Jarduera ekonomiko nagusia da, biztanleriaren %61,3 biltzen duena.
Merkataritza
Potentzia handia da Europan.
Turismoa
Garrantzia handia hartu du, Europar Batasuneko bizi maila gora egin duelako. Turismo mota asko daude:
- Hondartza turismoa
- Basoko turismoa
- Landa turismoa
- ...
Espainia
Lehen Sektorea
Nekazaritza
Urte askotan eskulan ugari izan du. Europar Batasunak (EB) eragin handia izan du:
- Laguntzak eman.
- Lur sailen pilaketa bultzatu.
- Produktibitate urria duten ustiaketak gutxitu.
- Teknika eta nekazaritza sistemen hobekuntza (hazien hautaketa, mekanizazioa eta ureztatzea ugaritu).
- Soberakinak murrizteko kuotak ezarri.
- Nekazaritza ekologikoa sustatu.
Abeltzaintza
Esne kuotak murriztu dira eta behi azienda gutxitu. Espezie berriekin lanean hasi dira, eta harrera ona izan du.
Arrantza
Birmoldaketak egin dira:
- Ontzien tamaina eta kopurua murriztu.
- Baimen kopurua murriztu.
- Flota eta barkuak berritu.
- Birmoldaketak eragin kaltegarriak izan dituen eskualdeei laguntza eman.
- Akuikultura eta ikerketak garatu.
Bigarren Sektorea (Industria)
Industria desorekatua da. Birmoldatzen hasi diren sektoreak: ehungintza, burdingintza eta ontzigintza.
Helburuak eta Birmoldaketak
- Industriaren lehiakortasuna ziurtatu.
- Krisian dauden enpresa eta sektoreak birmoldatu.
- Sektore berriei diru laguntzak eman.
- Merkatu berriak bilatu.
- Estatuen arteko lankidetza teknikoa bultzatu.
Industriaren Arazoak
- Enpresen neurri txikiak lehiakortasuna zailtzen du.
- Atzerriko teknologien menpekotasuna.
- Lehengai eta energia ugari inportatu behar izatea.
- Energia gutxi produzitu.
- Enpresa multinazionalak eskulana merkeago dagoen tokira mugitu dira.
Hirugarren Sektorea (Zerbitzuak)
Merkataritza
Produktu erdi landuak, automobilak eta kontsumo ondasunak esportatzen dira. Produktu industrialak eta energia iturriak inportatzen dira. Merkataritza balantza negatiboa da.
Azpiegiturak
Trenbideek indarra galdu dute, baina AHTri (Abiadura Handiko Trena) esker bidaiari multzo handia hazten ari da.
Turismoa
Munduko bigarren herrialdea da. Barne turismoa ere handitzen ari da.
Zerbitzu Publikoak
BPGren %20 inbertitzen da hezkuntzan, osasunean, eta abar.
Euskal Herria (EH)
Lehen Sektorea
Garrantzia gero eta txikiagoa da, Europar Batasunean sartu ondoren ekoizpena kontrolatu eta murriztu delako.
Iparraldeko Isurialdea
Nekazaritza jardueran minifundioa da nagusi. Ustiatze leku txikiak dira, baratzeak, belardiak eta fruta arbolak landatzeko. Abeltzaintzak garrantzia hartzen ari du gune horretan.
Hegoaldeko Isurialdea
Erremolatxa, zereala, mahatsa eta patata lantzen dira.
Arrantza
4.500 arrantzale inguru eta 500 ontzi baino gutxiago daude. Portu nagusiak: Bermeo, Ondarroa, Getaria, Pasaia eta Hondarribia.
Bigarren Sektorea (Industria)
EHk lehengai ugari du, baina energia gutxi. Sektore honek arazo larriak jasan zituen, baina denborarekin egoera zerbait aldatu zen emandako diru laguntzekin. Industrian ahalmen handia du.
Industriaren Dibertsifikazioa
Orain industriaren dibertsifikazioa oso handia da:
- Altzairu berezia
- Makina-erreminta
- Informatika
- Elektronika
- Kimika
- ...
Hirugarren Sektorea (Zerbitzuak)
Azpiegiturak
Berritze nabarmenak onura handiak ekarri ditu.
Merkataritza Balantza
Positiboa da, Espainiara eta Europara industriako produktuak saltzen dituztelako.
Turismoa
Gero eta garrantzitsuagoa da. Gobernuak eta udalek kanpaina ugari egiten dituzte indartzeko asmoz. Turistak Espainiatik, Frantziatik, Britainia Handitik eta Alemaniatik etortzen dira.
Turismo motak:
- Landa turismoa
- Negozio turismoa
- ...
Helburu Nagusia
Teknologia berrikuntza zabaltzea eta modernizatzea da.