Europako Ekonomia: Nekazaritza, Industria eta Garraioa

Geografia2,61 KB

Nekazaritza Politika Bateratua (NPB)

NPB (Nekazaritza Politika Bateratua) Europako Batasunaren politika garrantzitsuenetako bat da. Bere helburua nekazaritza-merkatuen antolakuntza bateratuaren bitartez europar kontsumitzaileei eta nekazariei prezio justuak bermatzea da, honako printzipio hauek errespetatuz: prezioen batasuna, finantza-solidaritatea eta komunitatearen lehentasuna.

NPBk denbora laburrean autohornikuntza ahalbidetu zuen, baina handik gutxira gainprodukzioa arazo bihurtu zen, bere kostu ikaragarriekin batera. Gainprodukzio honen zergatia EBko prezio altuak ziren.

Tertziarizazioa eta Zerbitzuen Sektorea

Tertziarizazioa jarduera produktiboekin lotura handia duten eta enpresentzako zerbitzuen izendapenaren menpe bil daitezkeen jarduera tertziarioen multzo heterogeneoaren ugaltzean datza. Zerbitzuen aurrerakada produkzio-sisteman zerbitzuen integrazioa handitu delako gertatzen ari da.

Prozesu honek industria-paisaia berria eta aldaketa funtzional sakona dakar. Enpresa askok hirietan produkzio osteko edo lehenagoko jarduerak bakarrik mantentzen dituzte, eta produkzio-prozesua hiritik kanpo eraman da. Produkzioaren tertziarizazioa aldaketa teknologikoekin eta hirien eraldaketarekin bat dator.

Goi-Teknologiako Industria

Goi-teknologiako industria intentsitate teknologiko handia, produktuen bereizketa handia eta eskari handia duen industria mota da. Sektore honen oinarria ordenagailuen, tresna optikoen eta material elektronikoen erabilera masiboa da. Industria hau parke teknologiko edo zientifikoetan ezartzen da.

Garapen Jasangarria

Garapen jasangarria: Garapen mota honek, eskatzen dituen ekonomia-praktikekin, inguru naturalaren errespetua eta hazkunde ekonomikoa uztartzea bilatzen du.

Garraio Azpiegiturak eta Logistika

Garraiatzea leku batetik bestera zerbait mugitzea da. Gaur egun, pertsonak nahiz merkantziak garraiatzeko azpiegitura-sistema trinko eta finkoa behar da. Azpiegitura horiek garraio-metodoek funtzionatzeko funtsezko elementuak dira:

  • Trenbideak: Trenbide-sarea behar du, funtzionatzeko behar dituen osagai guztiekin.
  • Errepideak: Errepide, autobia eta autopista sarea behar du; merkantziak garraiatzeko logistika-zentroak oso lagungarriak dira.
  • Aire eta ur-garraioa: Ontziak eta hegazkinak portuetan eta aireportuetan kokatzen dira, gero eta teknologia aurreratuagoarekin.

Deskargatu

PDF Word HTML