Europako Diktadurak eta Sobietar Batasuna: Historia, Iraultza eta Industrializazioa

Historia2,64 KB

Europako diktadurak eta Sobietar Batasuna

Lehen Mundu Gerraren ondoren, demokrazia egonkortu egin zen eta Europako estatu berriak sortu ziren, antzinako inperioak desegin zirenean. Baina demokraziek ez zuten gai izan Europako gerraosteko arazo politiko, ekonomiko eta sozialak konpontzeko. 1929ko krisi ekonomikoak haserre orokorra sortu zuen. Haren ondorioak hauek izan ziren: langabezia hedatu zen, gatazkak areagotu ziren, jarrera politikoak erradikalizatu ziren eta printzipio liberalak zalantzan jarri zituzten.

Diktadura faxista Italian

Mussolinik ez zuen inolako aurkaritzarik izan eta lege guztiz faxistak ezarri zituen. Delitu politikoentzako auzitegi bat sortu zuen, baita polizia politiko sekreta berria ere. Gainera, sindikatuak eta alderdi politikoak desegin zituen.

1929an Lateranoko Ituna sinatu zuen Eliza katolikoarekin, eta horren bidez bere erregimena sendotu zuen. Horrekin batera, Vatikano Estatua sortu zen eta katolizismoa estatuko erlijio bakarra bihurtu zen.

1917ko otsaileko iraultza Errusian

Petrogradoko Armagintza-fabrika 1ean greba egin zuten, eta handik aurrera etenik gabeko greba hasi zen. Bizi-baldintza kaskarren aurkako manifestazioak behin eta berriz gertatu ziren. Petrogradoko indarrak manifestazioa errepresiatzera bidali zituzten, baina haiek grebalariekin bat egin zuten.

Tsarrak laugarren Duma desegin zuenean, liberalak haren kontra jarri ziren eta ia babesik gabe geratu zen. Handik gutxira, Nikolas II abdikatu zuen, eta hurrengo egunean behin-behineko gobernua ezarri zen.

SESB Stalinen diktadurapean

Ekonomiaren estatalizazioa

1. Nekazaritzaren kolektibizazioa

1929tik 1933ra, gobernuak landa eremuko jabetza pribatua amaitzea agindu zuen, eta nekazariak kolektiboetxeetan (koljosak) eta estatuko landetxeetan (sowjosak) aritzera behartu zituen.

Bost urteko planak

Stalinen industria politikak bi helburu zituen: industria astuna eta boteretsua sortzea, eta independentzia ekonomikoa, teknologikoa eta militarra lortzea. Helburu hori lortzeko, gobernuak bost urteko planak egin zituen:

  • a) Lehen bost urteko planaren bidez, baliabide guztiak industria astuna garatzeko erabili zituen.
  • b) Bigarren bost urteko planean, armagintza indartu zuen eta gastu militarra handitu zuen.
  • c) Hirugarren plan hau eten egin zen, Bigarren Mundu Gerra hasi zelako.

Deskargatu

PDF Word HTML