Etika Klasikoa: Zoriontasuna eta Bertutea Grezian

Filosofia eta etika2,37 KB

Etika Materialak eta Zoriontasunaren Bilaketa

Sokratesen Intelektualismo Morala

Sokratesen jarrera moralari dagokionez, intelektualismo moraltzat hartzen da. Teoria horren arabera, inork ez du nahita gaizki jokatzen. Ongia ezagutzen duenak zuzen jokatuko du.

A. Eudemonismoa (Aristoteles)

Aristotelesek K.a. IV. mendean sortu zuen. Zoriontasunaren etikan (eudemonismoa) aurresuposatu zuen guk guztiok jarraitzen dugun ongi gorena zoriontasuna dela. Beraz, hausnarketa etikoaren lana izango da zoriontasuna zer den eta nola lor daitekeen ikertzea.

Gizakia zoriontsua da ahalik eta modu perfektuenean garatzen denean, gizakia bezala norbera errealizatzen denean. Pentsatzeko eta arrazoitzeko gaitasuna da bakarrik gizakiaren jarduera propioa. Gure bizitza zenbat eta arrazionalagoa izan, orduan eta hobea eta zoriontsuagoak izango gara.

Bertuteak Eudemonismoan

  • Bertute Etiko eta Moralak: Gure emozioak, sentimenduak eta desirak erdibidean eustean datza. Zoriontasunera garamatzan bertutea neurritasunean dago.
  • Bertute Dianoetiko eta Intelektualak: Printzipio arrazionalak atzematea dute helburu. Bi dira: zuhurtzia eta jakituria.

B. Hedonismoa (Epikuro)

Epikuro pentsalari greziarrak sortu zuen K.a. III. mendean. Teoria honen arabera, ongi gorena plazerra da. Plazerra maximizatzea eta mina minimizatzea da gure bizitzako lehentasuna. Epikurok hiru desira mota bereizi zituen eta haiek asebetetzeko arauak:

  • Berezkoak eta Beharrezkoak

    Desirak baino gehiago, oinarrizko beharrak dira (adibidez, jatea, edatea).

  • Berezkoak eta Ez Beharrezkoak

    Plazer gehiago lortzeko gizakien desiratik jaiotzen dira. Desira horiek neurtu egin behar ditugu.

  • Ez Berezkoak eta Ez Beharrezkoak

    Desira horiei uko egin behar diegu, inoiz ez direlako asebetetzen; zenbat eta gehiago izan, orduan eta gehiago nahi.

C. Estoizismoa (Zenon)

Greziar pentsalari Zenonek sortu zuen. Estoikoen arabera, unibertsoa eta bertan gertatzen den guztia lege arrazional unibertsal batek araututa, zuzendua eta ezarria dago. Gizakiak naturaren beharren mende egon behar dugu. Destinoaren onarpen horrek garamatza ideal etikora: gogoaren baretasuna (apatia).

Deskargatu

PDF Word HTML