Estatuaren Oinarri Filosofikoak eta Antolaketa Politikoa
Estatuaren Oinarri Filosofikoak
Etika eta politika bizitza bideratzen eta eraikitzen laguntzen digute. Betiere, xedea da duintasunez eta zoriontsu bizitzea, gure jokabidea bideratzeko arauak ematea. Hartu-eman sozialen eta politikoen eremuan murgilduta dago. Hartu-eman horiek botere-harremanen bidez adierazten dira. Botereak jarduteko ahalmena ematen du, helburuak beste batzuei inposatzeko ahalmena. Botere politikoaren ezaugarri bereizgarria da, beraz, denek helburu bera edukitzea eta eduki behar izatea.
Gizabanakoaren Hartu-Emanak Estatuarekin
Gizarte-antolaketa berriak hau du abiapuntu: gizabanakoa, eta gizabanako horrek gizarterekiko duen lotura eta eskubidea.
- Estatu absolutista: ordena indarraren bidez ezarri behar da. Nork bere burua zaintzen du eta besteei eraso egiten die, irtenbide bakarra.
- Estatu liberala: gizarte zibilean, hainbeste esku hartu behar ez duen Estatua da. Jabetza babestu behar du, merkatua.
- Estatu demokratikoa: elkarren arteko hitzarmena oinarri duen Estatua da, eta haren bidez lortzen da denen nahia, askatasun osoa. Bi ardatz: hitzarmena eta erlijioa.
- Estatu etikoa: erabat errealizatuta bizi den estatua da.
Legeen Izaera
- Orokorra da.
- Derrigorrezkoa da.
- Iraunkorra da.
- Abstraktua eta inpertsonala da.
- Jakintzat ematen da.
- Etorkizuna arautzen du.
Botere Politikoa: Autoritarismoa eta Indarkeria
- Botere politiko legitimoa izango da herritarren botoaren bidez ematen zaio legitimitatea.
- Botere ez-legitimoa izango da herritarren botoaren bidez herritarrak ematen dion legitimitatea izan gabe.
Botere-Banaketaren Teoria
Hiru botere:
- Botere legegilea: lege horiek Parlamentuan onartzen dituzte diputatuek.
- Botere betearazlea: onartzen dituen legeak ematen eta betearaztean datza.
- Botere judiziala: gizartean justizia ezartzean datza, epaitegiak eta auzitegiak.
Egiturazko Indarkeria
Egiturazko indarkeria kalteak eragiten direnean gizakiaren oinarrizko premietan, eta kalte hori erregimen demokratiko kontserbadore baten politika ekonomiko eta sozial jakin baten ondorioa denean, hau da, indarkeria zuzenean baliatu gabe eragin denean kalte.
Estatu Demokratikoa eta Herritasun Globala
Herritarra gizaki autonomoa da, beste gizaki batzuekin batera bizi dena, ez dena ez morroi ez mendeko; askatasuna, berdintasuna, nonbaiteko kidea izatea, duintasuna, errespetua eta elkarrizketa. Herritasunak komunitate politiko bateko kide izan eta bertako kide izate, herritarrak komunitatearekiko zenbait betebehar moral betetzea.
Betebehar hauek:
- Kontserbadoreentzat, aberriaren defentsa.
- Liberalentzat, herritar bakoitzaren gizalegea.
- Sozialistentzat, elkartasun banatzailea.
Estatua antolabide juridiko eta politiko bat da, zergen eta legeen bidez hierarkia bat ezartzen da. Demokrazia da erregimen politiko motarik onena, nahiz eta beti perfektuagoa edo hobea izan daitekeen.