Estatuaren Antolaketa eta Botereak

Historia2,77 KB

Estatu Burutza

Antzinako forma da eta gaur egungo iraupena herri baten garapen eskasagatik edo egitura demokratikoetara egokitu delako izan daiteke, hau da, monarkia parlamentarioak sortuz.

Monarkia

Monarkaren eginkizun politikoa estatuaren ordezkari sinbolikoa izatea da, batasun politikoaren bermea eta konstituzioak dioenean bitartekari funtzioa egingo du. Erabakiak herriak aukeratutako erakundeek hartuko dituzte.

Errepublika

Hautazko izaera du eta presidentea aukeratzeko 3 era daude:

  1. Zuzeneko sufragioa (Frantzia, Portugal)
  2. Konpromisoaren bidez: lehenengo konpromisarioak hautatzen dira eta ondoren hauek presidentea hautatzen dute (AEB)
  3. Parlamentuaren bidez (Espainiako II. Errepublika, Italia)

Gobernua: Definizioa eta Osaera Erregimen Parlamentarioetan

Boterearekin definitzen da eta presidenteak herritarren antolamendu politiko orokorraren zuzendaritza bere gain hartzen du. Erregimen parlamentarioetan gobernuaren osaera parlamentuko gehiengoetatik dator, horregatik gehiengoaren babesa lortu behar du. Gauzak horrela, koalizio gobernua era daiteke (2 alderdi edo gehiagoko akordioak), orduan ministeritzak euren artean banatzen dira. Edo gerta daiteke diputatuek gehiengo osoa izatea kolore bakarreko gobernua osatuz.

Parlamentua: Zer da, Helburuak, Sorrera, Funtzioak eta Oniritziaren Beharra

Erakunde kolegiatua (hainbat kidek osatua) eta inpertsonala da, aginte legegilea du eta gobernuaren eginkizuna kontrolatzen du. Estatu liberalean sortu zen, subiranotasun nazionalaren ordezkaritza politiko gisa. Gobernuak parlamentuan du zilegitasun demokratikoa, bertan oposiziokoek beren iritzia eman dezaketelako. Dituen funtzioak hauek dira:

  1. Legeak sortu eta onetsi (funtzio legegilea)
  2. Exekutiboaren eta administrazioaren kontrola izatea (ekimen, mozio, galdera).

Gobernuak parlamentuaren oniritzia behar du, bere lege proiektuak aurrera ateratzeko, horregatik gobernuari interesatzen zaio parlamentuko gehiengoaren babesa izatea.

Erakunde Judizialak: Administrazioa, Helburuak, Epaile eta Fiskalen Lana, Ezaugarriak

Ordena mantentzeko sortu dira eta haien artean justizia administrazioa dago, honako helburuekin: gatazkak konpondu eta ordena soziala mantentzea. Epaileen eta fiskalen betebeharra legea errespetatzea eta urratzean zigor egokiak jartzea da. Inpartziala izan behar du eta independentea beste botere publikoekiko.

Gizabanakoen Antolaketa

Gizabanakoak gizartean antolatzen dira, helburu komunak lortzeko eta gizarteak ondo funtzionatzeko, herrikideak 2 taldetan banatuta daude: alde batetik gobernariak, zeintzuek guztien onura lortu behar duten; bestetik gobernatuak (herria), zeintzuek gizarte antolamenduaren zerbitzuak eta kargak jasotzen dituzten.

Deskargatu

PDF Word HTML