Espezializazioa eta Trukea: Oinarrizko Ezaugarriak

Ekonomia4,39 KB

Espezializazioa eta trukea: Edozein sistema ekonomikotan espezializazioa eta trukaketa oinarrizko ezaugarriak dira eta ezinbestekoak dira gizakiaren ongizate maila handitzeko. Ondorioz, sistema ekonomiko guztietan bi ezaugarri hauek beti aplikatu dira modu desberdinetan. Merkatu ekonomian, eta ondorioz sistema mistoan ere, espezializazioa eta trukaketa ezinbestekoak dira gizakia, familia edo herrialdeen garapenerako eta ondorioz, espezializazio maila handia eskatzen da ekonomia jarduera guztietan. Egun, espezializazioa hain handia da eta trukea hain konplexua guztia kordinatzeko hainbat eragile ekonomikoen beharra dugula, eta ez bakarrik estatuak baizik eta baita ere herrialde eta estatu desberdinak biltzen dituzten beste erakunde moten parte hartzea. Ekoizpenaren ikuspegiak: Gure sistema ekonomikoa espezializazioan eta trukean oinarritzen den neurrian, ekonomia eragile berri baten beharra zegoen, ondasun eta zerbitzuen ekoizpenaz eta banaketaz arduratu zedin, eta eragile hori enpresa da. Enpresen lehen lana ekoizpenaz arduratzea da eta ekoizpena antolatzeko hiru ikuspegitik egin dezakegu. Lehenik, ikuspegi ekonomikoa. Honen arabera, kontsumitzaileak eta enpresak harremanetan ditugu fluxu zirkular baten antzera. Ikuspegi funtzional-unitarioa ondoren. Haren ustez enpresa bat ez da bakarrik ekoizpenaz arduratu behar bakarrik, baita saiatu behar da ekoitzitako ondasun eta zerbitzuak ahalik eta hobekien egitea. Azkena, ikuspegi teknikoa da. Bertan teknologiaren erabilera oso garrantzitsua da, modu desberdinetan erabiliz enpresen ekoizpena eta emaitzak gustiz baldintzatuak egongo dira. Ekoizpen kostuak: Enpresa batek ondasun eta zerbitzuak ekoizteko erabiltzen dituen baliabideen kostua, balioa, beti zenbakarria izanik. Hiru kostu mota bereizten dira. Kostu finkoak, ekoitzitako kopuruarekin lotura gabekoak. Kostu aldakorrak, ekoitzitako kopuruarekin lotura zuzena dutenak. Azkenik gustizko kostua, aurreko bien batuketa da. Enpresa bat ebti saiatu behar da lortzen gustizko kostua gustizko diru sarrera baina txikiagoa izaten. Kostuarekin lotuta kontu behar diren beste bi kontzeptuak bataz besteko kostua (ekoitzitako produktu bakoitzaren kostua) eta kostu marjinalak, ekoizpen prozesu batean, unitate gehigarriak ekoizteko kostuari deritzo, behin irabaziak lortzen hasten garenean. Banaketa: Ezinbestekoa da gure sistema ekonomikotan, ondasun eta zerbitzuak lekuz aldatu behar direnez, banaketak funtsezko papera jokatzen du. Bi banaketa kanal mota bereizten dira. Propioa, ekoizpena egiten duen enpresak arduratzea ere. Kanpo kanala, banaketaz arduratzen den enpresa ez da ekoizpena egiten duenaren berdina. Zati honetan azpi kanalak daude: Handizkariak, banaketaren ardura enpresa handi batek duenean baina salmentaz ez da arduratzen. Txikizkariak, enpresa txikiagoak dira eta salmentaz arduratzen dira. Frankizia, denda batek produktu batzuk saltzea marka batekoak baina beraiek eginak ez direnean. Teledenda (esplikatu), ordenagailuen bidezko salmenta (esplikatu), makina automatikoen bidezko salmenta. Jardueraren arabera: Enpresak sektoreka sailkatzen dira eta 3 sektore bereizten dira. 1. sektorea, natura baliabideak zuzenean ustiatzen dituzten enpresek osatzen dute. Ustiaketa honek zuzena izan behar du baliabideen ekoizpenarik gabe. 2. sektorea, natura baliabideen ekoizpen prozesuaz arduratzen diren ekoizpen enpresak dira, eta baliabide hauetatik ondasunak sortzen dituzte. 3. sektorea, zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak ditugu, eta salerosketa lanak egiten dituzte. Egitura juridikoaren arabera: Estatu baten legedia kontuan hartuta enpresak bi multzotan banatzen dira. Banakako enpresak, bertan langileak eta jabeak bat egiten dute eta ondorioz partikular bat izaten da bi erantzunkizunak hartzen dituena. Sozietateak, jabe bat eta gehiago dituzte eta orokorrean beharrezko ekoizpen faktoreak jartzen dituzte eta enpresak zuzentzen dituzte. Bi mota, Sozietate anonimoak, enpresa haundiak osatu eta enpresa hauetako jabegoa akzioetan banatuta egoten da. Akzio baten jabetzak hiru eskubide; irabazietan eta erabakietan parte hartzea eta salerosketa askea. Erantzun mugatutako sozietateak. Enpresa txiki eta ertainek eta jabetza partzipazioetan banatu.

Deskargatu

PDF Word HTML