Esparteroren Erregentzia eta Cadizko Gorteak (1812-1843)

Historia4,99 KB

Esparteroren Erregentzia (1840-1843)

Espartero erregina-ordetza eskuratu eta agintekeriaz agindu zuen. 1842an krisia hasi zen, Bartzelonako gertakarien erruz. Kataluniako ehungintza arriskutan zegoen, gobernuaren politika librekanbistak britainiar ehunen sarrera baimentzen zuelako.

Ondorioz, kale-istilu larriak izan ziren. Esparterok berak hartu zuen errepresioaren ardura, Bartzelona bonbardatzea agindu zuen eta ehunka lagun hil zituen.

Esparterok, prestigioa galduta, Londresera erbesteratu zen. Egoerak behartuta, erreginaren adin-nagusitasuna aurreratu zuten, hark 13 urte baino ez zituela.

Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa

Deialdiaren arrazoiak eta testuingurua

Espainiako Batzorde Zentralak (gobernua) Cadizen hartu zuen babesa. Erregea (Fernando VII.a) Frantzian zegoenez, Batzorde Zentralak taldeko erregentzia osatzea erabaki zuen, bost kide oso kontserbadorez osatuta.

  • Baina Erregentzia horrek inguruaren presioa jasan zuen (Cadiz hiri liberala baitzen).
  • Gainera, Jose Bonaparteren armadak okupatuta zituen beste hirietako ilustratu eta intelektual asko Cádizen babestu ziren.
  • Edonola ere, Gorteen deialdiaren arrazoi nagusia Amerikako independentziaren arriskuari aurre egitea izan zen: Amerikako hainbat hiritan tokiko gobernuak sortu zituztela jakin zutenean Gorteak deitu zituzten, gertaera hark Espainiako inperioa arriskutan jartzen zuelako.

Beraz, Cadizko liberalen presioagatik eta Amerikako independentziaren arriskua zela eta Gorteak deitu zituzten.

Ordezkaritza eta jarrera politikoak

Gorteetako ordezkarien profila:

  • Gorteetan batez ere abokatuak, elizgizonak, funtzionarioak eta militarrak zeuden; baina baziren industriako eta merkataritzako burgesak ere.
  • Frantsesen esku zeuden probintzien ordezkari gehienak ezin izan ziren joan eta horien ordez Cadizko ordezkoak jarri zituzten.
  • Gerrako oztopoengatik goi-nobleziako eta elizako ordezkari gutxi zeuden.
  • Herritar soilak ez zeuden, nekazaririk ez zegoen.
  • Emakumeen ordezkaririk ere ez zegoen, ez baitzuten eskubide politikorik.

Bi jarrera nagusi:

  • Liberalak: Berrikuntza iraultzaileak egin nahi zituzten (berdintasuna, askatasun ekonomikoa eta politikoa). Gorteetan gehiengoa ziren.
  • Absolutistak (“morroiak”): Gutxiengoa ziren. Erregimen Zaharra gorde nahi zuten.

Baina liberalak nagusi zirenez, Cadizko Gorteek jarrera iraultzailea hartu zuten:

  • Konstituzioa idazteko batzarra osatu zuten.
  • Subiranotasun nazionala eskuratu zuten.
  • Eskubide berdinak aitortu zituzten.

Dekretu liberalak eta iritzi publikoaren eragina

Iritzi publikoa:

Iritzi publikoak liberalen eragina jasan zuen:

  • Cadizko prentsa gehiena liberalen alde egon zen.
  • Elizetako pulpitoek, berriz, absolutismoaren alde hitz egin zuten. Baina ez zuten nahi adinako eraginik izan, Cádizen ideologia liberala ondo errotuta zegoelako.

Orduan, Gorteek Espainia berritzeko DEKRETUAK idatzi zituzten, liberalen ideiak jarraituz:

  • Erregimen feudala bertan behera utzi zuten.
  • Erlijio-legeria: Inkisizioa deuseztatu zuten.
  • Lurralde-antolakuntza: Estatu bateratua ezarri zuten, lege berdinak denentzat.
  • Adierazpen-askatasuna ezarri zuten.
  • Pribilegioak ezabatu zituzten.
  • Lursailak hesitzeko askatasuna (Mestako abeltzainen pribilegioak amaitzeko).

1812ko Konstituzioa: "La Pepa"

Lan legegilea osatzeko Cadizko Gorteek 1812ko KONSTITUZIOA idatzi zuten.

Konstituzio berriari La Pepa esaten zion jendeak, urte eta erdiko lanaren ondoren 1812ko martxoaren 19an, San Jose egunean, promulgatu zelako.

Cadizko Konstituzioak hurrengo konstituzio liberalen ezaugarri gehienak zituen:

  • Subiranotasun nazionala: Nazioaren esku zegoen boterea.
  • Norbanakoaren eskubide eta askatasunak.
  • Legearen aurreko berdintasuna.
  • Botere-banaketa: Botere legegilea ganbara bakarreko Gorteen esku zegoen; erregeak eta hark izendatutako gobernuak botere betearazlea zuten, eta botere judiziala independentea zen.
  • Erlijio katolikoa zen erlijio bakarra Espainian (elizaren eraginez).
  • Gorteko ordezkariak gizonezkoen sufragio unibertsal bidez hautatzea.
  • Diputatu izateko hautagaiak errenta propioak izan behar zituzten.
  • Milizia Nazionala sortzea: Sistema konstituzionala defendatzen zuen herritar zibil armatuen talde bat zen.
  • Monarkia moderatua: Erregeak berak legeak proposatu zitzakeen eta beto eskubide iragankorra zuen (bi urtez).
  • Askatasun ekonomikoa: Gremioak ezabatzea, jaurerriak abolitzea, industria- eta kontratazio-askatasuna, esku hilen desamortizazioa.

Oharra: Antzinako Erregimenaren krisialdia (1808-1814): Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa.

Deskargatu

PDF Word HTML