Espainiako Trantsizioa: Diktaduratik Demokraziara

Historia3,17 KB

Ofizialki, frankismoa Francorekin hil zen (1975eko azaroaren 20an). Carrero Blanco hil zenez, Carlos Arias Navarro presidente izendatu zuten. Horrela hasi zen Trantsizioa, eta Juan Carlos Borboikoa Espainiako errege bihurtu zen.

Trantsizioaren Hasiera eta Testuingurua

Trantsizioa diktaduratik demokraziarako prozesua izan zen (ofizialki bi urte eta erdi inguru iraun zuena).

Politika eta Eragile Nagusiak

Espainian, frankisten artean borroka bat zabaldu zen: inmobilistak eta aperturistak (edo irekitzaileak). Arias Navarro inmobilista zen, eta horregatik erregeak kargutik kendu zuen, Adolfo Suárez presidente izendatuz (aperturista), munduaren babesa lortzeko. Ez zen komeni estatuburua inmobilista izatea, erregea eta demokrazia lotuta egon behar baitziren. Juan Carlos I.ak Adolfo Suárez-i enkargatu zion demokrazia ekartzea eta konstituzio berri bat egitea.

Pertsona oso frankista batzuk bat-batean demokrata bihurtu ziren.

Alderdi komunista legalizatu egin zen, baina horretarako monarkia onartu behar izan zuten. Adolfo Suárez-ek PCE legalizatzen bazuen, arriskua zegoen frankistek beste estatu-kolpe bat emateko. Beraz, akordio batera iritsi zen Santiago Carrillorekin (PCEko buruzagia): PCEk errepublika ahazten bazuen eta monarkia onartzen bazuen, legalizatu egingo zuen.

Egoera Ekonomikoa eta Gizarte Mugimenduak

Egoera ekonomikoak txarrera egin zuen: inflazioak eta langabeziak gora egin zuten. Turismoa jaitsi egin zen, jendea gatazka militarrak egotearen beldur zelako, eta horrek 2-3 urtetan diru-sarrera gutxiago ekarri zuen. Greba eskubidea onartu zen, eta milaka langilek grebak egin zituzten soldatak eta lanpostu hobeak aldarrikatzeko.

Eztabaida Politikoa: Haustura ala Erreforma?

Frankismoaren ondoren eztabaida politikoa egon zen: haustura ala erreforma egitea. Hausturak frankismoa erabat apurtzea suposatzen zuen; erreformak, berriz, sistema mantenduz aldaketak egitea. Azkenean, Erreforma Politikoaren Legea onartu zen, espainiar gehienak frankismoan eroso zeudelako.

Lehen Hauteskunde Demokratikoak (1977)

1977ko ekainaren 15ean estatuko lehen hauteskunde demokratikoak egin ziren, eta parte hartu zuten alderdi nagusiak UCD (irabazle atera zena), PSOE, PCE eta AP izan ziren.

Trantsizioaren Gertaera Garrantzitsuenak

  • Moncloako Itunak: Bake soziala sinatu zen formalki alderdi politikoen eta sindikatuen artean, grebak ez egiteko eta adostutako ekonomia-eredua lortzeko.
  • Konstituzio Berria: Espainia monarkia zela, Espainia ezin zela apurtu eta Espainiaren barruan nortasun propiodun herriak zeudela onartu zen, baina ez nazio gisa.
  • Zerga Erreforma: Zerga erreforma bat egin zen.
  • Amnistia: Bi aldetatik deklaratu zen. Alde batetik, komunistak, anarkistak eta ETAko kideak kartzelatik atera ziren. Baina, aldi berean, frankismoaren delitu guztiak barkatu ziren.

Amnistia horrek gatazka handia eragin zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML