Bartzelonako Aste Tragedikoa: Gobernuak sei urte lehenago erreserbara pasatu ziren soldaduak Afrikara joan beharra zutela erabaki eta erreserbako lehenengoak Bartzelonatik atera zirenean, aurkako kanpaina sozialista gogortu eta istiluak hasi ziren. Marokon egoera okertu zen eta hainbat lagun hil ziren; horren aurrean, langileen indarrek (sozialista eta anarkistak) greba orokorra deitu zuten.
Guerra Handien Eragina: Espainiako gizartea bi zatitan banatu zen (nazioa demokratikoan aldekoak –errepublikanoak, sozialistak eta nazionalistak- eta germanofiloak, Alemaniaren aldekoak). Estatuaren egitura ekonomikoak aldatu zituen gerra (klaseen arteko aldeak handituz joango dira eta sindikalismoaren jarrera gogortzen da UGT) eta alderdi komunistak hasi ziren sortzen.
Berrezarpen Sistema: Borboien dinastia errestauratu zelako eta Espainia 1868 baino lehenagoko egoera itzuli zela zirudielako deitzen da Berrezarpen Sistema.
Subiranotasun nazionala ez da aipatzen; boterea erdi banatuta egongo zen, Monarkia eta Gorteen artean, eta beste erakundeen gainetik egongo ziren.
Kazikismoa: Lurralde bateko politikoki eta ekonomikoki eragin handia duen gizatalde murriztua da. Kazikismoaren bitartez lekuan lekuko agintea kontrolatzen zuten, garapen ekonomiko txikiko lurraldeetan, nekazaritza guneetan. Botoak batu eta hauteskundeak erabiltzeko ardura zeukaten agente politikoak ziren.
Marx eta Bakunin: Bakunin zioen gizakiaren benetako askatasuna lortu ahal izateko ezinbestekoa dela haustea (iraultzaren bitartez beti) gizakiaren gainean jaiotzez dauden botere eta erakunde guztiak (Estatua, erlijioa, jabetza pribatua). Horretarako, nekazariek (iraultzaren protagonistak) lurrak, lantegiak, makinak eta abar jabetza korporatibo bihurtu behar dituzte. Marxek zioen sistema batetik bestera igarotzean zientzi lege naturala martxan jartzen zela eta horrek, giza taldeen arteko borrokan adierazten zela. Historiaren motorra giza taldeen arteko borroka da.
Sozialismoa Espainian (1871-1923): Lafargue, Pablo Iglesias, Jose Mesa eta Guesde.
Victor Chavarri eta Sota: Victor Chavarri politika protekzionistaren aldekoa zen, legeri protekzionistak merkatu nazionala ziurtatuko ziolako. Sotak ez du bat egingo berarekin, berak politika librekanbistaren aldekoa baitzen.
Industrializazioa Euskal Herrian: Abiapuntua mineralen ustiaketa zen eta etekinak sektore ezberdinetan inbertituko dira: altzairuan, metalgintzan eta bankuetan (protekzionistak eta kontserbadoreak) eta mineralaren esportazioan, ontzigintzan eta nazioarteko merkataritzan (librekanbistak eta PNV (Sotistak)). Kapitala atzerriko konpainiak (Frantzia, Belgika, Britainia Handia) ekarriko dute eta kapital mistoko enpresak sortu ziren.