Espainiako Hiri-Hierarkia

Geografia2,11 KB

Aurrean dugun irudi-mapak Espainiako hiri-hierarkia irudikatzen du. Irudien neurriak fenomenoaren garrantziarekiko proportzionalak dira. Hiriak kokatzeko erabiltzen diren karratuek biztanleriaren araberako neurria dute. Legendan, sinboloen neurri ezberdinen bitartez eta kolore ezberdinez oinarrizko informazioa luzatzen da. Espainiako hiri-sistema elkarrekin lotutako hirien multzoak osatzen du. Hiriek beste hiri batzuekin harremanak dituzte, eta hiri-sareak eratzen dituzte.

1-Espainiako Hirien Hierarkia

Neurri demografikoaren, eginkizunen eta eragin-esparruaren hedaduraren arabera. Espainiako hiriek antolaketa hierarkikoa dute. Horretan kategoria hauek bereizten dira:
a) Metropoliak. Hiri-sistemaren hierarkian tontorrean dauden metropoli-inguruak dira. Biztanleria 250.000 biztanletik gorakoa da. Eginkizun dibertsifikatu eta espezializatuenak garatzen dituzte eta eragin-esparru zabala dute.
-Nazioko metropoliak Madrilen eta Bartzelonaren metropoli-inguru handiak dira. Biztanleria hiru milioi biztanletik gorakoa da eta eginkizun dibertsifikatuenak egiten dituzte bertan. Zerbitzu oso espezializatuak, espainiar enpresen eta multinazionalen bulego asko eta goi-teknologiako industriak daude. Eragin-esparrua naziokoa da eta nazioarteko beste metropoli batzuekin harreman estuak dituzte. Modu horretan, Espainiako hiri-sistema eta Europako eta munduko sistema lotuta daude.

-Eskualde-metropoliak Valentzia, Sevilla Bilbo Malaga eta Zaragozako metropoli inguru ertainak dira. Biztanleria 500.000 eta 1,5 milloi artekoa da. Eginkizun dibertsifikatu eta espezializatuak dituzte eta eragin esparrua eskualdeko eta nazioko metropoliekin lotura estuak dituzte.
-Eskualdeko bigarren mailako metropoliak metropoli inguru txikiak dira, Valladolid Palma eta Iruñea adibidez. 250.000 eta 500.000 biztanle bitartean dituzte. Eginkizun diberetsifikatuak eta zerbitzu espezializatuak dituzte, adibidez unibertsitateak.

b) Hiri ertainak. Gehienak probintziako hiriburuak dira 50,000 eta 250.000 biztanle bitartean dituzte. Eginkizunak ez daude oso dibensifikatuta eta probintzia esparruko zerbitzuak garatzen dituzte.

Deskargatu

PDF Word HTML