Espainiako Errestaurazioa (1874-1923): Gakoak eta Krisiak

Historia2,95 KB

Espainiako Errestaurazioa: Sarrera eta Oinarriak

1874an, Seiurteko Iraultzaileak hondoa jo eta Errestaurazioa hasi zen Espainian. Borboitarren monarkia berrezarri zen, Alfontso XII.a errege izendatuz. Antonio Cánovas del Castillok Errestaurazioko sistema politikoa finkatu zuen eta Alderdi Kontserbadorea sortu zuen. Gizarte ordena eta aurrerabide ekonomikoa bermatuko zituen sistemaren oinarri juridikoak finkatu zituen, herritarren demokrazia eskaerei entzungor eginez eta hauen eskubide indibidualak ezerezean utziz.

1876ko Konstituzioa eta Botere Banaketa

1876an Konstituzio berria onartu zen, 1845ekoaren antzera, baina hau malguagoa eta anbiguagoa zen, liberalek eta kontserbadoreek onar zezaten. Bertan, subiranotasuna erregearen eta Gorteen esku uzten zen, botere legegilea emanez. Erregeak botere eta esku-hartze handia zuen, ministroak izenda zitzakeen. Gorteak bi ganberatan banatuta zeuden: Senatua eta Kongresua. Gainera, sinesmen guztiak onartzen baziren ere, erlijio katolikoa ofizial izendatu zen.

Txandakatze Sistema (Turno Pacífico)

Cánovasen politika txandakatze sisteman oinarritzen zen, alderdi guztien batasuna eta lasaitasuna lortzeko. Aurretik erabaki bezala, kontserbadoreek eta liberalek agintea txandakatzen zuten. Sistema honetan, Alderdi Kontserbadorea 1875ean sortu zen, Cánovas buru zela, eta Alderdi Liberala 1880an sortu zen, Sagasta buru zela. Beste alderdiak sistematik kanpo geratzen ziren.

Sistemaren Funtzionamendua eta Kritika

Txandakatze metodo hau mantentzeko eta gainerako alderdiei erakundeetarako bidea ixteko, jauntxokeriaz baliatu ziren, hauteskundeak manipulatuz eta iruzur eginez. Errestaurazioko sistema politikoa kritikatu zen, gobernuaren egitura hiru ataletan banatuta zegoelako:

  • Oligarkia (goi mailako jauntxoak)
  • Gobernadore zibila

Hauteskundeak faltsifikatu eta sistema bidegabera eramaten zutenak gobernatzaileak zirela salatzen zen, beraien botereaz baliatuz.

Errestaurazioaren Krisiak eta Amaiera

1890eko hamarkadan, txandakatze politikoa zorrotz bete bazen ere, bi alderdiek zailtasunak izan zituzten krisi politikoagatik. Izan ere, 1880ko hamarkadaren amaieran, nekazaritzan eta abeltzaintzan krisi larria zen, ekoizpena murriztu eta prezioak jaitsi zirelako. Gainera, lur-jabe handiek muga-zergak eskatu zituzten, eta Kataluniako oihalgintza industrien eta Bizkaiko siderurgia industrien jabeek babes neurriak eskatu zituzten.

1898ko Krisia eta Kolonien Galera

1898an krisi larria nagusitu zen Espainian. Arrazoietako bat kolonietako gerrak izan ziren, potentzia handiak zabalkunde inperialistan murgilduta zeudelako. Espainiari Kuba besterik ez zitzaion geratzen. AEBek Kuban zituzten interes ekonomikoak sendotu egin ziren, eta Kubaren independentziaren aldeko mugimendua indartu zen. Errestaurazioaren egoerak okerrera egin zuen, eta 1923an amaitu zen Primo de Riveraren estatu-kolpearekin.

Deskargatu

PDF Word HTML