Espainiako Ekonomia: Autarkiatik Irekitasunera (1939-1957)
Ekonomia: Gerraosteko Autarkia eta Interbentzionismoa
Gerraostean, janari eskasiak errazionamendua eta gosea ekarri zituen. Gerra Zibila amaitzean, politika autarkikoa eta estatuaren interbentzionismoa izan ziren Espainiako ekonomiaren ezaugarri nagusiak. Helburua ekonomikoki bere buruarentzat aski ekoiztea zen, eta arantzel edo zergen bidez kanpoko produktuak garestitzen ziren (protekzionismoa).
Autarkiatik irekitasunera (1939-1957)
Erregimenaren hasieran, kanpo-politikak Espainia isolatuta mantendu zuen, eta barne-politikan, berriz, autarkia ekonomikoan eta sozialean oinarritutako sistema ezarri zen. 50eko hamarkadaren hasieran, gobernuak kontrolatzen zituen soldaten murrizketek eta salneurrien gorakadak lehen greba orokor garrantzitsua eragin zuten. Erregimenak autarkiaren ordez irekitasuna ezaugarri zuen ekonomia-politikan oinarritutako orientabideari eman zion hasiera. Ekonomiaren esparruan, garai honetan, industriaren sektoreak, lehen aldiz, nekazaritzak baino indar handiagoa izan zuen.
Egonkortze-planak
Francoren diktaduraren bigarren etapa 1957an hasi zen, eta ezaugarri nagusiak garapen eta hazkunde ekonomikoa izan ziren. 1956an, Espainiak ekonomia-politika autarkikoaren ondorioz hainbat arazori ez zion irtenbiderik eman, eta irtenbide bakarra ministro berriak izendatzea zen. Horrela, Teknokratak deitu ziren, eta hauek ekonomia eraberritzeko lege-multzo bat onartu zuten: Egonkortze Plana.
Helburu nagusiak sistema autarkikoa utzi, nazioarteko merkatuetan oinarritzea eta nazioko produkzioa modernizatzea ziren.
Neurri garrantzitsuenak:
- Esportazioak areagotzeko peseta debaluatzea.
- Diru-sarrera publikoak indartzeko zerga-sistema aldatzea.
- Soldatak eta gastu publikoak era horretan mantentzea.
- Atzerriko inbertsioetarako joera hartzea eta zenbait produkturi merkatu librea ezartzea.
Ondorio negatiboak:
- Soldatak bere horretan mantenduz, kontsumoa ere murriztu zen.
- Gastu publikoa gutxiagotuz, langabezia areagotu zen.
Dena den, bi gertakari ezkor hauen hutsunea betetzeko, beste bi faktore berrindartu ziren: emigrazioa eta turismoa.