Espainiako Biztanleria Dentsitate Eremuak eta Bilakaera
Espainiako Biztanleria Dentsitate Eremuak
Dentsitate eremuen sailkapena
Espainian, biztanleria dentsitate txikiko probintziak (50 biz/km² baino gutxiagokoak) ugariak dira (21). 17 probintziak 15-46,5 biz/km²-ko dentsitatea dute (Extremadura, Jaen, etab.).
Dentsitate txikiko eremuak (50 biz/km² baino gutxiago)
Probintzia hauek bereziki nekazal eremuak dira, non 60ko hamarkadatik aurrera pairatutako migrazioek eragin handia izan zuten.
- Dentsitate oso urriko eremuak: Lau probintzia (Soria, Cuenca, Teruel eta Huesca) 25 biz/km² baino gutxiagoko dentsitatea dute.
Dentsitate ertaineko eremuak (50-95,4 biz/km²)
Kordoba, Granada, Valladolid, etab. Eremu hauetan hiriburuen efektua handia da, Ebroko hiri industrial eta nekazariekin batera (Zaragoza).
Dentsitate handiko eremuak (100 biz/km² baino gehiago)
Eremu dinamikoenak dira, Madrilen periferian topa ditzakegunak. Industrializazio eremu tradizionalek immigrazioa erakarri dute.
- 100-838,1 biz/km²: Zonalde industrialak (Gipuzkoa, Valentzia), Mediterraneo aldeko eta uharteetako eremu turistikoak.
Dentsitate oso handiko eremuak (500-991,1 biz/km²)
Immigrazio eremu tradizionalak eta herrialdeko hiri nagusienak hemen kokatzen dira (Bartzelona, Bizkaia...). Eremu oso dinamikoak dira, industria handien egoitza eta dinamizatzaile ekonomikoak.
Muturreko dentsitate eremuak (1000 biz/km² baino gehiago)
Ceuta eta Melilla. Bi hiri autonomoetan dentsitate altuenak aurkitzen ditugu:
- Ceuta: 1000-4388,9 biz/km²
- Melilla: 5000-10000 biz/km²
Ondorioak: Biztanleriaren banaketaren bilakaera
Industriaurreko garaia (XIX. mendearen erdialdera arte): Ekonomiaren ardatza nekazaritza zenez, naturarekin lotutako faktoreek pisu handia izan zuten biztanleriaren banaketan. Dentsitate handieneko eremuak hauek ziren: erliebe lau eta altitude txikikoak, klima epel edo berokoak, eta itsasotik edo ibaietatik hurbilekoak.
Industrializazio-garaia (XIX. mendearen eta 1975eko krisiaren artean): Ekonomia industrial eta hiritarra finkatu zen, eta, beraz, naturarekin lotutako faktoreek indarra galdu zuten. Garai hartan, biztanleriaren banaketan zeuden aldeak areagotu egin ziren.
Garai postindustriala (1975eko krisiaz geroztik): Biztanleriaren banaketan dauden desorekak arindu edota areagotu dituzten beste faktore batzuk agertu dira. Batetik, 1975eko industria-krisiak industria-eremuetarako barne-migrazioak geldotu zituen; eta, bestetik, gaur egun biztanleria eta ekonomia-jarduera batzuk espazioan sakabanatzeko joera dago.