Espainiako Bigarren Errepublika: Hasierako Urteak eta Erreformak
Behin-behineko Gobernua (1931)
1931ko apirilaren 14an, Errepublika aldarrikatu zen hauteskundeetan, hirietan errepublikano eta sozialistek izandako garaipenek bultzatuta (landa-eremuan Alfontso XIII.aren aldekoek irabazi zuten). Errepublikaren alde zeuden alderdi politiko guztiek osatu zuten behin-behineko gobernua. Niceto Alcalá Zamora izendatu zuten Errepublikako Presidente. Beharrizanek bultzatuta, berehala hasi ziren erreformak egiten, geroagoko erreformen oinarriak ezarriz:
- Nekazaritza-erreforma
- Lan-erreforma
- Erreforma militarra
- Hezkuntza-erreforma
Kataluniako behin-behineko autonomia estatutua martxan jarri zuten. Giro soziala ez zen lasaia: CNTko anarkistek grebak antolatzen zituzten; Eliza eta gobernuaren arteko tirabirek antzinako antiklerikalismo adierazpenak piztu zituzten. Maiatzean hainbat eliza eta komentua erasotu eta erre zituzten. Ondorioz, iritzi publiko katolikoa erregimen errepublikano berritik aldendu zen. Errepublika, bere sorreran, oso kaltetua gertatu zen.
1931ko Konstituzioa
1931ko ekainaren 28an Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak egin ziren: 23 urtetik gorako gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri zen. Herritarren parte-hartzea %70ekoa izan zen. Gehiengoa errepublikanoen eta sozialisten koalizioak lortu zuen. Euskal Herrian abertzaleek (EAJ eta ANV) eta tradizionalistek (karlistak) irabazi zuten. 1931ko abenduan onartu zen Konstituzioa.
Ezaugarri nagusiak:
- Herri-subiranotasuna.
- Espainia era guztietako langileen errepublika demokratikoa zen.
- Sufragio unibertsala (gizonezkoena eta emakumezkoena).
- Eskubide eta askatasun zabalen aldarrikapena: dibortzioa, legezkoak ez ziren eta legezkoak ziren umeen berdintasuna, hezkuntza eskubidea, etab.
Estatuaren botereak:
- Botere legegilea: Ganbara bakarreko Gorteak (Diputatuen Kongresua).
- Botere betearazlea:
- Errepublikako Presidentea. Funtzioak: gobernuburua izendatu eta kargutik kentzea, legeak promulgatzea, Gorteak desegitea.
- Gobernuburua. Gorteen gehiengoak onartu behar zuen.
- Botere judiziala: Justizia auzitegien independentzia ziurtatzen zen.
- Eskualdeek autonomia-estatutuak egiteko eskubidea zuten.
Estatu laikoa:
- Estatuaren eta Elizaren arteko banaketa ezarri zen.
- Elizarentzat aurrekontua desagertu zen.
- Erlijio-ordenen desagerpena (Estatuaren segurtasuna arriskuan jartzen zutenei zegokiena).
- Hezkuntzan aritzeko debekua.
- Kontzientzia- eta kultu-askatasuna.
- Jabetza-eskubidea interes publikoaren mende zegoen (desjabetzeak justifikatzeko erabilia).
Biurteko Erreformista (1931-1933)
Konstituzioa onartu eta gero, ezkerreko errepublikanoek eta sozialistek gobernua osatu zuten. Errepublikako Presidentea Niceto Alcalá Zamora izan zen (1931-1936), eta Gobernuko Presidentea Manuel Azaña (1931-1933).
Oposizioa:
- Lerrouxen Alderdi Errepublikano Erradikala (zentro-eskuina).
- Eskuina tradizionala desantolatuta gelditu zen (patroien erakundeetan soilik agertzen zen).
- CNT (ezker iraultzailea) eta PCE.
Egoera ekonomiko zailari aurre eginez (langabeziak etengabe gora egiten zuen), erreforma-programa zabala hasi zuten:
- Lan-erreformak
- Hezkuntza-erreforma
- Erreforma militarra
- Nekazaritza-erreforma
- Autonomia-estatutuak
Lan-erreformak
Largo Caballero ministro sozialistak hasi zituen. Langileei eta sindikatuei mesede egin zieten, eta enpresaburuen oposizioa izan zuten. Lan-hitzarmenak eta lanaldiak arautu ziren. Laneko errentak eta soldaten mailak hazi egin ziren:
- Landa-inguruan zortzi orduko lanaldia ezarri zen.
- Lurrak errentatzeko kontratuak luzatu ziren.
- Lurrak derrigorrez lantzea ezarri zen jornalariak langabezian zeuden lekuetan.
Hezkuntza-erreforma
Eskola berrien eraikuntza-programa zabalak eta maisu-maistren kontratazioa bultzatu ziren. Hezkuntza mistoa ezarri zen, eta erlijioa ez zen derrigorrezko gaia.