Espainiako Bigarren Errepublika: 1931-1936
Ari lehen biurtekoko erreformak sakon berrikus zitzan. Erliji-politika berrikusi zen, etan horren ondorioz, ez zen aplikatu erreforma batzuk. Azkenik, kendutako lurrak itzuli zizkioten aristokrazia latifundistari. Gorteek amnistia-lege bat onartu zuten, eta estatu-kolpean sartuta egon ziren jeneralak zerbitzu aktibora itzultzea ekarri zuen berekin. Neurri horiek ondorio larriak izan zituzten. Alderdi Erradikala zatitu egin zen. Bestalde, ezkerreko errepublikanoak indarberritsen hasi ziren. Landako-gatazkak eta tentsio autonomikoak ekarri zituzten…. CEDAk gobernuan sartzea exijitu zuen. Beste gobernu erradikal bat eratu zen, CEDAko 3 ministrorekin. 1934ko urrian piztu zen iraultza, Espainiako hiri nagusietan greba orokorra deituta. Kataluniako iraultza nazionalista eta Asturiasko langilen altxamendua piztea baino ez zuen lortu matxinada hark. Katalunian, autonomiaren garapenagatik gobernu zentralarekin pilatutako tentsioei egon zen lotuta urriko matxinada. Asturiasen, egundoko iraultza soziala gertatu zen; izan ere, UGT, CNT eta komunistak langile-aliantza batean biltzea lortu zuten. Gobernuak gerra-egoera deklaratu zuen, eta errepresioa oso gogorra izan zen. Erreforma errepublikanoak azkarrago zuzentzen hasi ziren: Erreforma sozialak eta laboralak indargabetu zituzten. Epaimahai mistoak kendu zituzten eta nekazaritza-erreformaren legea onartu zuten. Baina erreformari ekin aurretik, Alderdi Erradikalean krisia piztu zen, alderdiko kide nabarmen batzuk bi ustelkeria-eskandalutan nahasita zeudela eta: Estraperloa. Azkenean Alcalá Zamorak hauteskundeetara deitu zuen 1936an. 1936an, azken hauteskunde libreak egin ziren, hauteskunde-emaitzek oso garaipen estua eman zioten Fronte Popularrari. 1936ko urtarrilean, ezkerreko alderdiek aliantza handi bat egin zuten, Fronte Popularra. Gobernuak, neurri multzo bat hartu zuen programa betetzeko. Amnistia orokorra eman zien 1934ko urriko gertakariengatik espetxeratutakoei, eta Kataluniaren autonomia berrezarri zuen. Berriz heldu zion prozesu erreformistari. Gorte berriak eratu ostean, errepublikako presidentea, Alcalá Zamora, kargutik kendu zuen eta Azaña autatu zuten presidente. Santiago Casares Quiroga gobernu-burua zuena. Ezkerreko eta eskuineko militanteen arteko kaleko liskar bortitzak gero eta ugariagoak ziren, bereziki milizia armatu falangistek sustatutakoak. Calvo Sotelo diputatua eta Castillo tenientearen hilketak gertatu ziren. Eskuin muturreko eta Batasun Militar Espainoleko militar batzuk hasi ziren konspirazio militarra antolatzen. Gobernu errepublikanoa konjurazio kolpista desegin saiatu zen.. Uztailaren 17an hasi zen altxamendua.