Errusiako Iraultza: Otsailetik Urriara
Otsaila: Gerra eta Tsarren Erorketa
Hirugarren urtez, Tsarren Errusia I. Mundu Gerran borrokan ari zen, nabarmen galtzen. Soldadu asko hilda, zaurituta, eta ofizialen aurka zeuden. Ekonomia krisian zegoen, eta Nikolas II.a tsarra eta gobernua ez ziren egoera aldatzeko gai. Herri xehea gosez zegoen. Ondorioz, protesta larriak hasi ziren hiriburuan, "bakea eta ogia" eskatuz. Oposizioko alderdi asko, ez Leninen jarraitzaileak bakarrik, tsarraren aurka jarri ziren, eta hark abdikatu egin behar izan zuen martxoan.
Behin-behineko Gobernua eta Gerraren Jarraipena
Orduan, lehen aldiz Errusian behin-behineko gobernu liberala osatu zen, Lvov gobernuburu zela; ideia burgesak zituzten. Politika aldatzen hasia zen, hala ere, ez ziren gerratik atera, eta hori ez zen askoren gustuko izan. Leninek apirilean gerratik ateratzea eta elizaren, nobleziaren, estatuaren lurrak nazionalizatzea eta nekazarien artean banatzea exijitu zuen. Lenin gobernuaren aurka jarri zen gobernu burgesa izateagatik, Errusiak behar zuena iraultza sozialista zela zioen, eta horretarako eragileak sobietak izan behar zirela esan zuen. Gobernuaren errepresioa saihesteko Alemaniara ihes egin zuen.
Uztaileko Krisia eta Kerenskiren Gobernua
Uztailean gerrak gordin jarraitzen zuen, beraz, goseak, oinazeak eta herriaren protesta handiak ere bai; soldadu askok gobernuaren aurka jo zuten. Ideia berrien bila gobernuan aldaketak egon ziren eta gobernuburu berri Kerenski jarri zuten, hark ere ordea, gerran mantentzea erabaki zuen. Sovietetan gero eta gehiago boltxebikeek hartu zuten ekimena: iraultza sozialista egitea zen helburua.
Urria: Iraultza Boltxebikea eta Sobietar Batasunaren Sorrera
Lenin itzuli egin zen S. Petersburgora. Boltxebikeek oso ondo antolatutako sobietekin, soldadu eta gerrako marinelekin batera, gobernua eraisteko plana egin eta martxan jarri zuten: Neguko Jauregia izeneko eraikina zen gobernuaren egoitza, urriaren 25ean inguru osoa isolatu zuten gobernuaren aldeko ia soldadurik gabe. Jauregia erasotu zutenean ez zuten erresistentzia handirik izan, hildakoak, iraultzaileen aldeko sei kide izan ziren, besterik ez, baina helburua lortu zuten; gobernukideek ihes egin zuten, Kerenski AEBko enbaxadara adibidez. Azkenean, ikaragarrizko liskarrik gabe, gobernu sozialista-marxista sortu zen lehen aldiz munduan. Leninek botere guztia Sobietentzat izan behar zuela zioen, horregatik Errusiak izena aldatu zuen eta Sobiet Batasuna -Errepublika Sozialista Sobieten Batasuna- izena hartu zuen. Sobietek, iraultzaren egun berean egiten ari ziren kongresuan, Leninen proposamenaren alde botatu zuten: nobleen, elizaren, tsarraren lurrak nazionalizatu nekazarien artean banatzeko eta gerratik ateratzea; orduan hasi ziren etsaiekin Brest-Litovsko negoziazioak.