Errusiako Iraultza (1903-1917): Boltxebikeak eta Mentxebikeak

Historia2,54 KB

Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata 1898tik existitzen zen. Ideia marxistak zituenez (74. orria), tsarismoak (autokratikoa edo absolutista zelako) erabat debekatuta, erreprimituta eta zigortuta zituen bere partaideak. Isilpean aritu behar ziren, eta poliziaren ihesean erbesteratu ere egiten ziren.

1903an, Londresen, hain justu ere, kongresu batean bildu zirenean, alderdikideak bi taldetan banatu ziren:

Alderdi Sozialdemokrataren banaketa

Mentxebikeak

(Errusieraz 'gutxiengokide') Legalitatea errespetatu nahi zuten, eta marxismoak/sozialismoak proposatzen zuena modu moderatuan lortu nahi zuten.

Boltxebikeak

(Errusieraz 'gehiengokide') Iraultza sozialista azkarra eta neurri erradikalak nahi zituzten, tsarren erregimen autokratikoa lehenbailehen eraisteko. Lenin zen haien liderra.

Alderdiak erabiltzen zuen ikurra bandera gorria zen, eta horrelakoak ere ikusi ziren Igande Odoltsuko manifestazioan (1905).

1917ko Iraultzak

1917an, errealitatean bi iraultza gertatu ziren:

  • Otsaila-Urria bitartekoa (Behin-behineko Gobernua)
  • Urriko Iraultza (Boltxebikeena)

Otsaileko Iraultza

Hirugarren urtez, Tsarren Errusia borrokan ari zen Lehen Mundu Gerran: nabarmen galtzen ari zen, soldadu asko hilda eta zaurituta zeuden, eta ofizialen aurkako matxinadak gertatzen ziren. Ekonomia krisian zegoen, Nikolas II.a tsarra eta gobernua egoera nola aldatu asmatu ezinik. Herri xehea gosez zegoen. Ondorioz, protesta larriak hasi ziren hiriburuan, “bakea eta ogia” eskatuz. Oposizioko alderdi asko, ez Leninen jarraitzaileak bakarrik, tsarraren aurka jarri ziren, eta hark martxoan abdikatu egin behar izan zuen.

Behin-behineko Gobernu Liberala eta Leninen oposizioa

Orduan osatu zen lehen aldiz Errusian behin-behineko gobernu liberala. Lvov izan zen gobernuburua, eta ideia burgesak zituzten. Politika aldatzen hasi zen, hala ere, ez ziren Lehen Mundu Gerratik atera, eta hori ez zen askoren gustukoa izan.

Leninek apirilean gerratik ateratzea eta elizaren, nobleziaren eta estatuaren lurrak nazionalizatzea eta nekazarien artean banatzea exijitu zuen. Lenin gobernuaren aurka jarri zen, gobernu burgesa izateagatik. Errusiak behar zuena iraultza sozialista zela zioen, eta horretarako eragileak sobietak (langile, soldadu eta nekazarien batzarrak edo kontseiluak) izan behar zirela esan zuen. Gobernuaren errepresioa saihesteko, Alemaniara ihes egin zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML